Politikako mortadelo bat (orain) UPN-n

Óscar Rodriguez Manjón du izena, eta zentro-eskumako politikari valentziarra da, bere aurkezpenaren arabera; politikako mortadelo bat (orain) UPN-n dagoena… eta ez bakarrik. Datozen hauteskundeetarako Unión del Pueblo Navarroren Antsoaingo zerrendan dago, baita Vox-en Zizurrekoan ere.

Euskal Herriko politikagintzara heldu baino lehen ere ezaguna zen Rodriguez Manjón, besteak beste argazki honengatik:

Politikako mortadelo bat (orain) UPN-n

Gizona Partido Popularreko gaztediko kide zen orduan bere jaioterri Paternan, eta NNGG-ko lehendakaritzarako zuen hautagaitza atzera bota zuen irudiak izan zuen zabalkundea eta sortu zuen kalapita ikusita. Argazkia, noski, eta horrelakoetan ohi denez, “lagun arteko txantxa bat baino ez zen”; alta, ez du oraindik bere  twitter eta Facebook-eko iruditegietatik ezabatu -bandera errepublikarra eta ezker ikubila altxatzea debekatzean kenduko ei du-.

Gaztetako pekatutxoez mintzo garela usteko du bateren batek, eta beraz, 2013ko irailaren 2an -orain bi urte eskas!-, Paterna Ahora egunkariari eskaini zion elkarrizketari erreparatuko diogu, “Me llaman el caudillo de Paterna” lerroburua zuena:

Politikako mortadelo bat (orain) UPN-nÓscar, 2006tik Paternako Alderdi Popularrean izena emanda dago, zehazki Nuevas Generaciones-en. Aurretik, hogei bat alderditik pasatu da, sozialistetatik eskuin-muturrekoetara: Ciudadanos de Centro Democrático, POSI, Convergencia Democrática de Cataluña, Esquerra Unida y Alternativa, Iniciativa per Catalunya Verds, Populares en Libertad. Gainera, senatura aurkeztu zen Pacma alderdi animalistarekin, eta Diputatuen Kongresura CCD–rekin. España 2000ko kide izana da, eta Plataforma per Catalunya-koa ere bai. Compromís-eko kide izana da, eta Paiportako independenteen zerrendakoa ere bai”.

Óscar Rodriguez Manjón bere ibilbide politikoaz harro agertzen da twitter-en. Bertan dioenez, Valentziako PSOE-ren kide izan zen bost hilabetez, eta PP-ko kide 2006tik 2014ra bitartean. Arestian aipatutako elkarrizketan dioenez, berarentzat futbola bezalakoa da politika, “ez du inporta zein taldetan jokatzen duzu; garrantzitsuena jokatzeko aukera izatea da”.

Beste modu batera esateko, nire ideiak hauexek dira baina… ez bazaizkizu gustatzen, gehiago ere baditut! diozku Rodriguez Manjón-ek. Orain, Lizarran bizi dela-eta, Unión del Pueblo Navarrako kidea da gizona (hamaikagarren dago Antsoaingo zerrendan). Edo Vox-ekoa (seigarren dago Zizurreko zerrendan); aldi berean, aizu!

Politikako mortadelo bat (orain) UPN-nDatozen hauteskundeetan UPN hautagai izateak berehalako sona ekarri dio Óscar Rodriguez Manjón-i sare sozialetan, eta atzo alderdi erregionalistako komunikazio arduradun Sergio Sayas-ekin ika-mika izan zuen.

Nafarrak errieta egin zion valentziarrari, eskua jasota ageri den argazkia zela-eta; “zu parte zaituen zerrenda itxita dago eta aldaezina da jada, baina UPN-ek ez ditu jarrera ez demokratikoak onartzen” esanda. Valentziarrak, kikildu beharrean aurre egin eta alderdi nafarraren pentsaerarekin ehuneko ehunean bat egiten zuela erantzun ostean, “ni kaleratzekotan bazabiltzate, izan dadila gutun bidez” eskatzen zuen. Badu eskarmentua, Partido Popular-etik bota egin zuten-eta.

Sergio Sayas-ek horrela bukatu zuen eztabaida -Gara egunkariko Martxelo Díaz kazetariari erantzunez-:

Politikako mortadelo bat (orain) UPN-nZaletasunak

Óscar Rodriguez Manjón-ek, bere sare sozialetako kontuei erreparatuta Tele 5eko reality show-en jarraitzaile sutsuak, baditu politikaz haratago beste lanbide eta zaletasun batzuk ere. Arestian aipatu dugun elkarrizketarekin jarraituta, “profesionalki moda desfileetan parte hartzen du itzal handiko valentziar modelo agentzia baten eskutik”. Eta nola edo hala nabarmentzeko beharra duenez, bere burua larrugorritan ageri duten argazkiak eskegitzeaz gain, twitter-en miresten ei dituen emakumeekin muntaiak -gure aburuz gustu txarrekoak- egin ohi ditu.Politikako mortadelo bat (orain) UPN-n

 

* Sarrera hau egiteko ez dugu ikerketa handirik egin behar izan, Óscar Rodriguez Manjón berak azaltzen baitu bere ibilbide politikoa twitter bidez. Erabili ditugun argazki guztiak, esaterako, bere kontutik hartu ditugu.
Hori bai, sarrera prestatzen ari ginela, eta inolako erantzunik edo mezurik igorri ez badiogu ere, blokeatu egin gaitu!

Zer duzu buruan “Politikako mortadelo bat (orain) UPN-n”-ri buruz

  • Esaera ezagunari buelta emanda, zertarako lagunak, horrelako etsaiekin!