Poeta lotsatiak (II)

Hona geure bigarren alea. Aurreko olerkietan idatzitako gaiei eusten diegu, hau da: Oinatzek gizarte arazoak ditu hizpide. Jokinek, ostera, sentiberatasunez beteriko hitzak jalgiko ditu.  Ea gustuko duzuen.

Jokin eta Oinatz

Jakintsuak

Eskerrak jakintsuz betea dagoen mundua, adituz, gogoeta sakon eta argumentu sendoz, kasi egi absolutoz, arrazoi duzu, bozkatuko dut hurrena eta beteko ditut nere presentziz kaleak (egun batez, soilik egun batez, gehiagok nekatzen bainaute) beti ere, zuk gomendatzen didazun kausa edo alderdia bada, oh, orojakile horrek, oh! Alboratuko dut, zertarako aintzat hartu, praxia, ekintzen garrantzia, Facebooken idatziko bada, nire arazoen egia eta “atsegin”-etan neurtu, nire barne filoso honen garrantzia. Lasai ederrean itzuliko naiz etxera eta beste ezerren beharrik gabe hartuko nau loak, jakintsu baten gomendioak segiz, salbu izango baita nire ondorena beti.

* (lagun on bati eskainia)

Oinatz

Aurkitze kasual baten ondorioa
Malko txiki bat antzeman dut zure masaian. Ez dakit negarrak arrazoirik duen baina zeure aurpegi bustiak amildegira narama: itxura berritsu izanda ere, nik ere sufritzen dut. Iragana joana da, baina min egiten dit. Geure izaera jeloskorrak anker jokatzera bultzatu ninduen baina isildu egingo naiz harrotasunarean izenean.
Egun bat bakarrik igaro da. Itzala bihurtu naiz. Hautsarekin gertatzen den modura, ni ere zure logelatik barreiatu nintzen; nitaz akorda zintezen. Orain banoa, malko txiki batek ez dezan zeure bisaia zimeldu.

 

Jokin

Aitor dezagun, ez dugu "poetak" izena eramateko maila aski. Berdin digu izenak, izanak omen baitu garrantzia. Hona geure bertso lotsatiak; geure izate hutsaren puxkak. jokinetaoinatz@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude