Poeta lotsatiak (I)

Xoriak
Kaixo zuzelariok! Hemen gaituzue! Jokin eta Oinatz gara: bi poeta lotsati edo amateurrak. Bertsoak afizioz, eta ez inolaz ofizioz, idazten ditugu. Hona geure zaletasunak laga dituen puxka bi. Lehenak krisia, langabezia, murrizketak eta oraingo gazteria ditu hizpide. Bigarrena, aldiz, sexuaren experientzia gazi-gozoaz mintzo da.

 

Hiru gai: Krisia, langabezia eta murrizketak; eta ni (gu) XXI. mendeko gaztea(k).

Aukeratuko nuke bat eta bota barruan dudan amorru guztia, haserre eta nekea. Sinonimo bilakatu dira guretzat, aitzakia. Idazle frantses batek esana da, agian denboraz jabetzea zela askatasuna, baina bermatua zeukan teilatu baten aterpea. “Kudeatu daigun gure denbora eta izan zoriontsu”, ederra aldarria, egin dezagun gure ametsen gorazarre, piramidearen zamak, oinarriaren aurka geroz eta estuago hartzen bagaitu ere. Baina oraindik ilusioa badut, irrifarre egiten dut goizean eta ilusioa den artean, bada esperantza, azken batez, ni (gu) beti izango bainaiz (baikara) gai librea(k).

Oinatz

Ifrentzuan

Lagun orok bazekien hau gertatuko zela:
Sexu eroak ene madarikazioak uxatuko zituen arren,
zeure begiak ageriko zirela ifrentzuan;

Bat-batean, niri so eginez.

Inarrostean ere, zeure sudurra irudikatu nuen,
piercina eta guzti, hortxe baitzeunden.
Ene atea joko zenuela ohartu zidatenek

ez zuten esan esatearren: bertan zaude.

Hurbiltzen eta urruntzen zintudan heinean,
bata bestearena ez zela izango nekielarik,
azken aukera elkarri ematea eskatuko nizun,

baina isilik geratu nintzen, zer gerta ere.

Zeinen zailak diren gauzak nioen,
elkar erakartzen duguna gelditu gabe.
Aurki jolasa joku bihurtuko bada ere,
“ñiñiñi”-ka segituko dugu

sexuak infernura eroango gaituen arte

Jokin

Aitor dezagun, ez dugu "poetak" izena eramateko maila aski. Berdin digu izenak, izanak omen baitu garrantzia. Hona geure bertso lotsatiak; geure izate hutsaren puxkak. jokinetaoinatz@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude