Podemosen ispilua Euskal Herrian

ispilua

Etxean txikiak daudenetik telebista ikusteko aukera urri ditugu. Hori dela eta, duela hilabete gutxi arte Pablos Iglesias izar mediatikoa ez dut ezagutu. Ikustean hartutako lehendabiziko inpresioa ez zen txarra izan, herdoildutako ohiko tertulianoekiko aldea handia baitu Complutenseko irakasleak. Gehiagotan ikusitakoan, berriz, nire gusturako histrionikoegia den estiloaren gibelean. bere “ego” handiaren itzala ikusgai sumatzen da.

Hala eta guztiz ere, ezkerreko sentsibilitaea dugun gehienok bezalaxe, gizon honen eta bere aldediaren ibilbidea arretaz jarraitzen ari naiz, euren proposamena arrunt berezia da eta.
Intelktualki lantalde sendoa dago Podemosen gidaritzan. Estatu espainarreko ezkerrak beste garai batzuetan askoz erakargarriagoak ziren eledunak izan arren (Julio Anguita, kasu) Podemosek trebetasun handia ukan du egungo hedabideek eskaintzen dituzten aukerak maisuki erabiltzeko eta hortaz ez litzateke harritzekoa izango inoizko arrakastarik handiena lortzea. Ziuraski, manipulatutako inkestek adierazten duten bezain itzelak ez, baina paregabeak ezbairik gabe.

Bistan da boteregune batzuetan ez dutela begi txarrez ikusten Podemosen gorakada. Hedabide askotatik jasotzen ari den demasako bultzakada ezin da inoxentea izan. Izan ere, Europako hauteskundeetatik hona, Podemosek bere mezuak nabarmen “epeldu” ditu. Boterera eramaten omen duen hautesleen erdigunearen bila ote?
Ezkerreko fronte bat eratzea baino, Herritar Batasuna hobesten ei du eskaintza politiko berri honek. Hobespen honen atzean egon daitekeen estrategia argitzeke egonda ere, ñabardura honek zalantza zantzuak areagotu ditu.

Iglesiasen jarraitzaileek jorratzeke dagoen bide berri bati ekin diote. Ez dakigu zintzotasun osoz ari den edo “Isidoro” berri baten aitzinean gauden. Haatik, Podemoen sorrerak eta hedapenak beraiek dioten moduan: “78ko erregimenaren” alderdien boterea kolokan jarri du, dagoneko eta hori nahikoa dugu batzuek poza printze batzuk sentitzeko.

Batek daki zer nolako garapena izango duen talde honek. Espainian jaiotzen diren beste alderdien moduan, nazio-aniztasuna kudeatzeko egingo duen proposamenean nondik norakoak ikusitakoan hobeto ikusi ahal izango ditugu, besteak beste.

Espainiar naziotasunaren inposaketa onartzen ez dugunok Podemos-Euskal Herria; Podemos-Catalunya eta Podemos-Portugal bezain zentzugabekoak dela uste dugun arren, hainbat herrikidek Podemosekiko erakargarritasuna izango dute.

Beste alderdi espainarrekin gertatu ohi den moduan, litekeena da Madrilgo edota Sevillako Podemoskideekin hobeto moldatzea, Barakaldo edota Leitzako podemoszale batekin baino. Halere, eszenatokian eragile indartsu berri bat izateak geurean ere eragina edukiko du.

Epe laburrean, euskaltzale eta abertzale sektoreetan oso eskaxa izango da Iglesiaszaleen eragina (handiagoa sektore mugakideetan), baina bestelako ondorioak ukanen dituelakoan nago, batik bat Podemosek hautatu duen antolaketa-eredua ispilu baten aurrean jartzera behartzen gaituelako.

Arestian nioen bezala, epe laburrean alderdi berriak ez du abertzaleen artean arrantza handirik egingo, aldiz, jadanik, talde abertzaleok erabiltzen ditugun barne prozeduretan zaharkituta gaudela erakutsi digute. Podemosek atera duen ispiluaren aurrean ezker independentistaren antolaketa-eredua ikusgai dago eta hala beharrez, politika tradizionalarekin eta “kasta” kiratsa darien politikari guztiekiko haustura egin beharko du. Eszenatokian aldagai hau jarri izana aski dut Podemosen sorrerari ongi etorri emateko

Donostiarra Pasaiaratua.

10 pentsamendu “Podemosen ispilua Euskal Herrian”-ri buruz

  • Podemosen akatsik handiena, AhalDugu deitzea da eta ez Leikegu…

  • Amonamantangorri 2014-11-18 20:48

    Boteregune batzutatik, hedabideen bidez, jasotzen duten ustezko laguntzari buruz: oraingoz ez diet sinesgarritasunik ematen horrelako teoriei.

    Frac-ez eta kapela luzez jantzitako oligarka, kazetari-txontxongiloaren hariak mugitzen, hori karikatura bat da. Ez dut uste mundu mediatikoak zehazki horrela funtzionatzen duenik. http://www.gamba.cl/wp-content/uploads/2013/12/cerdos-capitalistas.jpg

  • Peru Dulantz 2014-11-19 08:08

    Ez ahaztu 2008. urteko hauteskunde orokorretan, atzo goizean, Zapateroren PSOEk, aldaketaren mezuarekin-edo, botoen % 38,8 izan zuela EAEn, % 34 Nafarroan…. Espainiara begira bizi den gizarte “aurrerakoia” oso zabala da hemen.

  • Ez dut seriotzat hartzen Podemos “kasta”ren parte ez dela dioena – Telecinco, Antena3, La Sexta, Europa Press, MSN, Diario Fachok eta abarrek dohako publizitatea ematen dioten alderdi inperiala. Inperiala bai, alderdi espainol batek ez du eskubiderik gure herrian aurkezteko, internazionalismoari sekulako jipoia ematea da. Baina sekulakoa, erietxean esnatzen zaren horietakoa. “Guk espainiar langileok, zuek langile euskaldunak salbatuko zaituztegu”.

    Noski, Izquierda Unida, PS, PSOE ez ziren erretorika ezkertiarrarekin hazi. Podemos zerbait berria da. Podemos zerbait berria da. Podemos zerbait berria da. Podemos zerbait berria da. Podemos zerbait berria da. Podemos zerbait berria da. Podemos zerbait berria da. Podemos zerbait berria da.

  • Ez zarete konturatzen gainera zein inozoa den EZER ERE EGIN EZ DUEN alderdi baten alde egotea? Europarlamentuan egon da. Zer egin dute? Zer eskatu dute? Ezer ez. Baina telebistan abestiak kantatzen entzun eta zuek pozik.

    Espero dut euskaldunok gure hamaikagarren engainuan ez erori izana. Zenbat karlistada bizi behar ditugu? Zenbat frantziar iraultza? Zenbat besteen guda zibil? Inteligentzia urritzen digun akats genetiko bat dugu?

  • Olentzero berdaderua 2014-11-19 20:08

    Ahal Dugurik ez, eskerrik asko.

  • Berri Txarraken abesti batek dioen bezala: “badakizu hemen memoria ezabatzen digutela”

    Euskal Herriak bere behar etno-kulturaletara egokituko den aukera politiko bat behar du izan sozialista, tradizionalista edo liberala. Eginkizun hori, guk geuk, euskaldunok, burutu behar dugu baldin eta gure herriaren bizirautea nahi badugu, eta eginkizun hori betetzeko gai ez bagara, desagertzea besterik ez dugu merezi.

  • Espainiako diputatuen kongresuan 350 ordezkaritik 24 dira euskal herritarronak. Eta badirudi batzuk beldurtzen hasita direla 24 horietatik Podemosek zenbat ordezkari lortuko dituen.
    Egia esan ez nuke jakingo esaten agintaldi honetako euskal abertzaleen lorpen azpimarragarriena. Beste aldetik datorren agintaldiari begira Espainiako egituretan aldaketaren haizea dator.
    Kontua da gaur egungo egituretan euskaldun asko diotena baina erosoago sentitzen dela.

  • eh independentzia 2016-04-04 22:44

    podemosek euskadin indar handia lortu du Abenduko hauteskunde orokorretan eta inkestek Emaitza oso onak ematen dizkie Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Eh bilduk koalizio proposamen bat egin beharko lioke hauteskundeak baino lehen hurrengo 4 urteetarako programa politiko eta soziala elkarrekin adostuz EAJ-ren alternativa erreal eta ezkerrekoa osatuz.
    Hauteskunde emaitzak oso onak izango liratezke eta euskadiren independentziarazko ibilbidea pausoz pauso desberdinen artean egikarituz joango litzake.