Egin zaitez patroi! Edo nola jarri zure aletxoa ZuZeu Podcast proiektuan

Egin zaitez patroi! –

Audiogintza euskaraz bide berrietatik eta, ahal dela, molde berrietara eramateko sortu genuen ZuZeu Podcast 2019 hasieran. Lehen urte honetan zehar askotan entzungo zenigun epe luzeko apustu bezala sortu dugula eta hau ez dela arnasa motzeko ekimena. Alta, ez da erronka makala esku artean duguna eta tamaina honetako edozein erronkak behar du oinarri sendoa aurrera egiteko. Oinarri humanoa eta oinarri ekonomikoa. Horregatik sortu dugu ZuZeu Podcasten patreon orrialdea. Komunitatea saretu eta zutabe sendo eta ekonomikoki libreak eraikitzeko. Lehen urtea igarota, lehen pausuak emanik, utzidazu irakurle -eta entzule-, zure aletxoaren garrantzia azpimarratu eta nola lagun gaitzakezun azaltzen.

Zer da Patreon?

Sortzaileak babesteko txokoa da. Sormen proiektuak gauzatu ahal izateko crowdfunding bidez lortzen da finantziazioa; kolektiboki, eragile batek baino gehiagok jartzen dituen baliabide jarioari esker, alegia. Finantzaketa mota ez da berria, bai ordea plataforma bera. 2013an sortu zuten Jack Conte eta Sam Yam-ek, musikari buruzko YouTubeko kanala zuten garaian.

Haien lanarekin jarraitu ahal izateko finantzaketa bide gisa zabaldu zutena, gaur egun, aktiboki parte hartzen duten 4 milioi “Patron”-ek mantentzen dute irmo. Eta YouTuberrez gain, ilustratzaileak, musikariak, gamerrak, idazleak, kazetariak eta Podcast egileak ere babesten dituzte, horien artean ZuZeu Podcast. Beren lanak modu erregularrean eta online argitaratzen dituzten sortzaileak babesteko finantzaketa modu hau handitzen doa urtez urte, Patreonen kasuan behintzat, nabarmen igotzen ari dira erabiltzaile, artista eta ondorioz, ekarpen kopuruak.

Zer eskaintzen du ZuZeu Podcastek Patreonen?

[#Podcastfilia] Egin zaitez patroi! Edo nola jarri zure aletxoa ZuZeu Podcast proiektuan

ZuZeu Podcastek audiogintza egiten jarraitu ahal izateko bultzada ekonomikoa eskatzen du. Lan handia baitago saio bakarraren atzean, denbora eta dedikazio handia eskatzen duten gidoi, grabaketa, entzuketa, mozketa eta nahaste lanak, besteak beste. Baina guk jarraitu nahi dugu arnasa luzeko kazetaritza zein audio istoriogintza egiten, sinesten dugulako mundu mailan egonkortzen ari den Podcastgintzaren sektorea gure hizkuntzan ere merezi dugula. Ahal den neurrian eta geure indarren eta baliabideen araberako hondar aleak sortzen jarraituko du lantaldeak, arnasa librea baideritzogu munduari begiratzeko leihoak zabalik izateari, betiere gure etxea eta ingurukoen beste batzuk ezagutzeko aukera baldin badaukagu. Horretarako behar zaitugu.

Nola lagun dezaket?

Hiru ekarpen mota egin ditzakezu:

Bultzada:

  • 2 €+bez hilero
  • ZuZeu Podcasten eduki berezietara sarrera esklusiboa

Laguntzaile:

Babesletza:

Zer jasoko dut bueltan?

Ezer baino lehen, eduki esklusiboak izango ditu patreon bakoitzak inork baino lehen! 5 euro hilero jarrita laguntzaile, fidel pazientziadun izanda ZuZeu Podcast bluetooth aurikularrak ere zeuretzat. Bestetik, ZuZeu Podcastek zure ekarpen ekonomikoa behar du zuretzat edukiak egiten jarraitu ahal izateko, gogo zintzoz egiten dugun guztian azken 10+ urtetan erakutsi bezala, eta kalitatea eskainiz beti. Gure proiektu hau eta zuzeu hedabidea lagunduko dituzu, eta tribua, komunitatea eta bidea egiten jarraitu, hori da helburua, euskarazko lehio eta ateak zabaldu, irakurle, entzule eta podcast zaleen sarea handitu eta egonkortzea, eta denon artean kalitatezko edukiak gozatu eta elkarbanatzea. Ez da akordio txarra, ezta? Bihur zaitez babesle edo “Patroi”!

Diruz bakarrik lagun dezaket?

Ekarpen ekonomikoa da Patreonen eskatzen duguna, hala eta guztiz ere, ezinezkoa bazaizu, beste hainbat modutan berdin berdin babes dezakezu proiektua. Hala nola, zure gustoko plataforman gure edukietara harpidetuz -doan da-, sare sozialetan gustoko edukia partekatuz edota ahoz ahokoan ingurukoei ZuZeu Podcasten edukiak gomendatuz, edo saioekin gozatuz besterik ez bada, gu gure aletxoak jartzen joango gara zeuretzat eta zeurekin, izan ondo!

 

Sartu ZuZeu Podcasten Patreon orrialdean.

zuzeu podcast

Egin zaitez patroi! Edo nola jarri zure aletxoa ZuZeu Podcast proiektuan

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!