Podcasta irratia da

Podcasta irratia da –

Xabier Lasak berria egunkarian.

Atzokoa, gaurkoa Iñaki Elortzak euskarazko irratigintza modernoaren protohistoria kontatu zigun, zuzeneko kirol emankizunen alorrean, Rikardo Arregi Ohorezko Aipamena jasotzerakoan Andoainen, ostegunean. Oraindik ez zenean esatari, Atotxara Realaren partiduetara joan, jendartean grabagailua piztu, eta erretransmisio simulatuak egiten zituenekoa. Esentzian, irratiak bere horretan segitzen du, nahiz teknologia digitalaren morroi izan. Ahotsa baita muina; geure barruko zein kanpoko mundua kontatu eta transmititzeko tresna da. Esatariak hartzen du hitza mikro baten aurrean, edo, aurrean duena mintzarazten jartzen du, irudi eta gainerako artifizio despistagarririk gabe.

Podcasta irratia daBarruan Gaude Elorzak iradokitako filosofiari eusten dio Oier Aranzabalek Zuzeu agerkari digitalean —finalistetako bat izan zen Andoaingo ekitaldian—. Barruan gaude izenburuko podcastak zintzilikatzen ditu astero, zer esana daukaten kulturgileekin egindako solasekin. Irratiei gero eta gehiago falta zaien patxada eta aldartea itsasten dio saio bakoitzari; albistegi, iragarki edo trafiko egoeraren presiorik gabe, alegia. Elkarrizketatuek ere igartzen dute nahi adina luza daitezkeela, eta akaso irrati konbentzionaletan esango ez lituzketenak helarazten dizkigute, fundamentuz. Baliteke Barruan gaude-k ez edukitzea irratiaren etiketa, baina beti-betiko irratia praktikatzen du.

Audiogintza, geroa Zuzeu-ren podcast plataformara batu dira beste hiru sail azkenaldian. Hamar minututan da horietako bat, non Maite Goñik baliabide digitalak eta hezkuntza uztartzen dituen, irakasleei erantzun praktikoak emanez. Bipareta da hirugarrena; Arrate Hernandezek gizarte gaiekin erreportajeak atontzen ditu, gonbidatuen laguntzaz. Eta Euskal Gaizkileak da azkena; Beñat Hach Embarekek zuzenduta, ahots talde batek euskal kriminal baten istorioa antzeztu digu saio bakoitzeko. Podcasta hitzetik hortzera dabilen formatua da, irratiak ba ote duen etorkizuna galdetuz gero. Behintzat, Zuzeu-k erakutsi digu profil jakin bateko entzulearen apetari erantzun diezaiokeela; esate batera, dialeko irratiak gertuko sentitu arren presakako bizimoduak zuzeneko emisioak entzutea galarazten dionari; edo eta, irrati konbentzionalen mugek (ideologikoak, menpekotasun komertzialak, formatu hertsiak…) atzentzen dutenari.

Podcasta irratia da

Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude