Pobreziaren edukiontziak

Euskal Herrian ohiko ez zitzaizkidan argazkiak behin eta berriz ikusten ari naiz azken aldian: jendea zaborrontzietan jan bila eta behebarruetan lotan. Tolosan, Ordizian, Donostian, Bilbon, Andoainen eta Hernanin ikusi ditut azken aldion argazki horiek. Eta horrelakoetan ez dakit zer egin, nora begiratu. Deseroso sentitzen naiz. Eta ez dakit oso ondo zergatik den. Irudi horiek gehiago mugiarazten dizkidate barrenak edozelako datuk baino.

Atzo, irudia eta datuak batera irentsi beharra izan nituen. Espainian (eta Hego Euskal Herriko datuak ere hor doaz) lau haurretatik bat pobrezia arriskuan dago, 2 milioi familiak herritarren soldataren batez bestekoa baino %60 gutxiago kobratzen baitute. Unicefek egin duen ikerketaren arabera, Europako Batasunean Errumania, Bulgaria, Letonia eta Italia dira datu horiek baino okerragoak dituzten bakarrak. Espainia da, halaber, Greziarekin batera, haurtzaroko pobrezia saihesteko politiketan diru gutxien inbertitzen duen Europako Batasuneko estatua, BPGaren %0,7 (EBko batez bestekoa %2,3 da).

Ehunekoak, BPGa… datuak urrun gelditzen dira, baina bizilagunak dira zaborrontzitik jatekoa ateratzen dutenak… edo nik bakarrik ikusten ditut?   

Gero eta gehiago ikusten den argazkia

Irudia | Gero eta gehiago ikusten den argazkia | , | LGPL