Plazaz Plaza: Euskal produktu eta ekoizleen lana erakusten duen web telebista

Captura de pantalla 2012-05-29 a la(s) 14.22.11

Euskal produktuak saltzen ditu Euskal Herriko Plaza denda elektronikoak: Garagardoa, hestebeteak, ardoa, gazta, kamisetak, sagardoa

Saltzen dituen produktuen eta ekoizpen prozesuaren berri zuzen-zuzenean emateko, bloga abiatu berri du Interneteko saltoki honek.

Komunikazio egitasmo honen baitan, gainera, Plazaz Plaza izeneko webserie edo web telebista ere jarri du martxan. Momentuz zortzi kapitulu izango ditu eta bakoitzak euskal produktu baten ekoizpen prozesua erakutsiko du. Bideoak nagusiki euskaraz egongo dira, gaztelaniaz eta katalanez azpititulatuak. Ekoizleek euskaraz hitz egiten ez dutenean, berriz, euskarazko azpitituluak izango ditu.

Lehenengo Kapituluan Arabar Errioxako Remelluri upategian nola lan egiten duten jaso du Plazaz Plaza telebista saioak. Bideoak Transistoria ekoiztetxeak egin ditu eta webgunea, aldiz, Elurnetek.

arabar errioxa, ardoa, bastida, bideoa, bloga, euskal herriko plaza, euskal produktuak, remelluri, upategiak, web telebista

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude