Plaza hutsak

Plaza hutsak –

Plaza hutsak
Arg: Ekinklik

Gaurko argazkia ez da oraindik argitaratu. Iruñeko Gaztelu plazako tabernen terrazak ageri dira. Aspaldiko partez, gaur jendea jarrita dago zerbait hartzen. Launaka eta tarte handiak gordez, bai, baina jendea dago terrazetan. Elorrioko plazan oraindik ez. Hemen beranduago hasi zen debekua eta, nonbait, beranduago etorriko da baimena. Batean zein bestean, ostalariek jakingo dute ea hainbeste itxialdi, eten eta debeku artean, urtea salbatzeko gai izango diren. Badirudi denek ez dutela lortuko. Eta hori gertatzen bada, lan egitea debekatu dienak du ardurarik handiena, debekuarekin batera jarri behar baitzuen negozioen biziraupenerako dirua.

Baina hori larria izanik, are larriagoa egiten zait plazak hutsik ikustea. Plaza beteak komunitatea adierazten du, batez ere aldarri edo sentimentu batek eragindakoa denean. Gizartea kalean aktibatzen da, eta plazetan biltzen garenean sentitzen dugu talde-, komunitate-, herri-indarra. Asko elkartzen garenean helburu baten alde, orduan sentitzen gara gai injustiziak galarazteko eta erabakiguneetan eragiteko. Horretan behintzat, ez gaitzala pandemiak aldatu. Bizitza (kolektiboa) da handiena; galtzea litzake galtzea dena.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko azaroaren 26koa]

Plaza hutsak

Euskalgilea eta herrigilea, jubilatua baina ez erretiratua.

7 pentsamendu “Plaza hutsak”-ri buruz

  • Hau guztia erabat planifikatuta dago. Aurrekaririk gabeko erasoa biktima izango garena berehalakoa da. Baliteke beranduegi izatea jendea konturatzen denerako.bere bizitzarekin jarraitzen saiatzen den bitartean ezer gertatuko ez balitz bezala.

  • joan bataiatzailea 2020-12-01 13:55

    Duela 2.000 urte tipo bat aritzen zen basamortuan, gamelu larruz jantzita “damutu zaitezte, amaiera gertu dago eta” esanez karrasika. Hark eta bere jarraitzaileek iragarritako amaiera ez zen etorri (konspiranoiko eta fanatiko hutsak baitziren), baina hain zuzen beren soflamak eta buru-itxitasunak sortu zituzten hainbat eta hainbat kalte.

  • joan bataiatzailea 2020-12-01 14:01

    alegia, freud, mezua hobeto konkretatu mesedez (zer da datorrena arren, esplikatu ondo, eszepzio egoera betiko mantentzea? eszepzio egoera horri amaiera emango dion txertoaz aberastea? txerto bidez txipak sartzea… ez dakit, zer da? edo besterik gabe “kristona dator eta zuek itsu batzuk zarete” orokor bat esatea da helburua)

    Bestela zuen beldur abstraktu bat zabaltzea da lor dezakezuena, irrazionalki, eta hori da bai delakaltegarria.

    agintari elite batek gizarte beldurtu bat nahi dutela esan ohi dute konspiranoikoek, gizarte beldurtua manipulagarria delakoan. baina “kristona dator eta tontoak zarete” esatea ez al da gizartea oinarririk gabe beldurtzea? txertoekin pasatzen ari dena adibide egokiena

    ez izan basamortuko beste hura bezalakoa, arren.

  • Mandatariek lortu daben sumisio maila ikaragarria da. Inork ez dau ezer zalantzan ipinten eta esaten doskuen dana itsu itsuan sinesten dogu. Agian hau bide bakarra da, baina tropela horren irmotasunez goitik datorkion dana Irensten ikusten danean, besterik ez bada be, bildurra emoten dau.
    Eta ea nola buelta emoten dotsagun oin ezarritako estatu polizial honi, non arauren betearazle bakarra koakzioa bihurtu dan, legearen agenteei gure dabena eiteko inpunitatea emonez.

  • joan-i, “konspiranoikoen” aurkako zure “borroka” zure eremura eraman nahi duzu. Niri bost axola baina ez esan esan ez ez dudanik. Hemen inork ez du inor inozotzat jotzen pasibotzat baizik.
    Informazio iturri nahikoak daude argi eta garbi izateko hori guztia planifikatuta dagoela eta azken txanpan gaudela. Nork bere irakurketa egin beharko du. Horrek esfortzua eskatzen du. Baita denbora, denbora asko. Bizitza honetan ezin da dena masketatuka eduki are gutxiago bakoitzak bere bizitza inoiz nahi eta probokatu gabeko norabidean aldatu dela ikusten duenean.
    Basamortuari buruzko zure ipuina mezularia hiltzeko ahalegin garbia da kasu honetan iseka eta mesfidantza erabiliz ezkutatzeko asko dutenek egin ohi duten bezala. Balieteke zu horietako bat izatea, ez naiz horraino iristen.
    Orain edaten dugun iturriaren kalitateari buruz hitz egitea besterik ez zaizu falta. Bakoitzak nahi dituenetara jotzeko aske izan beharko lukeenez horren arabera joka dezala.
    Herri honetan badakigu argi ta garbii nork baztertzen duen eztabaida.
    Ez dadila nabaritu zein ur zingiratsutan mugitzen ari dela.
    Gure urtegia da…Drainatzeko boluntarioak?

  • joan bataiatzailea 2020-12-02 08:23

    Azken txanpan gaudela diozu. Aizu, eta iraungitze data badu mezu konspiranoiko apokaliptiko horrek?

    Ze basamortuko beste hark iragarritakoa ez zen etorri, eta haren jarraitzaileek “bueno, ba, oker geunden, oinarririk gabeko mezu beldurgarri bat zabaltzen ari ginen” esan ordez, mezuak aldatzeko eta mezu horiek igortzeko ahalmena zuen egitura indartzeari ekin zioten.

    Azken batean, ya mezuak ez du inportantziarik (gezurra dela ebidentea gertatzen denean), mezuak bildaltzea, ezjakinei gizarteari lezioak ematea (benetako egi gnostikoa duen marfilezko dorretik) eta DINAMIKA perbertso horretan jarraitzea. Eta perbertsoa diot, ze marfilezko dorrrean segitzea gehiago inporta zaie horrelakoei, inolako funtsik gabeko mezu horiek gizartean sor dezaketen kaltea bost axola (adibidez, elgorriarekin gertatzen hasi dena gizarte okzidentalean).

    Eta postre bezala, mezularia hil nahi dudala dioen horrek dio agian ni izan naitekeela ezkutatzeko asko dudan horietako bat. Txalo bero bat zuri.

  • Tximinori, “Agian hau bide bakarra da” esaten duzunean, beraiek diseinatutako bidea izango da ez gurea dena behintzat.
    Beste guztiarekin bat nator zurekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude