Markel Olano, plastiko beltzaren atzean lotsaz ezkutatua

Hondarribiako Alardearen kontura, Gipuzkoako Aldundiak hartutako jarrera gaitzetsi dute Klitto! aldizkari digital feministako arduradunek, Markel Olanori plastiko beltzaren atzean ezkutatu beharko lukeela esanda, lotsaren-lotsaz. “Matxismoaren alarde beste behin”:

Markel Olano, plastiko beltzaren atzean lotsaz ezkutatua

Gipuzkoako foru aldundiak ez du Hondarribian Alarde parekidea babesten, “eztabaidak ekiditeko”

Bi hausnarketa-gai egon daitezke Alarde matxista eta parekidearen harira: lehena, matxismoa goratzen duen ekitaldi publiko bat egitea baimentzea erakunde publikoek; zeren eta, gogora dezagun, -beste motatako- terrorismoa goratzen duten ekitaldi, manifestazio, elkarretaratze, pintxo-pote, txokolatada eta abar publiko debekatzeko erraztasun agerikoa erakutsi dute herri honetan. Bigarrena, ustez herritarron ordezkari diren horiek berdintasunaren aldeko agerraldi publikoari bizkar ematea eta inongo erreparorik gabe zer eta eztabaidak ekiditeko dela esatea.

Zorionez esan beharko, gure ustezko ordezkari hauek ez dira herritarron isla, eta berdintasunaren alde gogor borrokatzeko prest, Jaizkibeleko Alarde parekidearen ausardia goraipatu nahi dugu Klitto!-n, ez bakarrik euren herrikideetako asko aurka dauzkatelako, baita Gipuzkoako erakunde publikorik handienaren babesik gabe egiten dutelako ere.

Alarde matxistako kideek jakin dezatela: badute lagun berri bat; berdintasunaren aurkako erasoan, emakumeen aurkako erasoan, lotsaren lotsaz, Markel Olano bera ezkutatu behar litzateke plastiko beltz baten atzean.

Alarde matxistaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eman dion babesaren harira, adierazpena argitaratu dute Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Emakundek.

 

Irati Urkiola, Ana Iruretagoyena eta Malen Aldalur

Alardearekin jarraituta, gaiari buruzko beste bi idatzi argigarri dakargu sarrerara.

Batetik, Onddarbiko Pertsona Normalok-en “Dena ez da dirudien bezain polita”, egilearen beraren blog-etik jasoa. Bestetik, eta Argia aldizkaritik ekarri duguna, Gorka Bereziartua Mitxelena kazetariaren Plastiko beltzen atzeko isiltasunak dioena”.

 

* Argazkia bertan Klitto!-n argitaratua da, beste sarrera batean.

Markel Olano, plastiko beltzaren atzean lotsaz ezkutatua

alardea, Gipuzkoako Aldundia, hondarribia, Markel Olano, matxismoa
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

5 pentsamendu “Markel Olano, plastiko beltzaren atzean lotsaz ezkutatua”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude