Pina

Pina –

PinaUrte berri-berri, Espainiak presidente zahar-berri. Hamarkada berriarekin batera etorri da Pedro Sanchezen inbestidura, eta Madrilera begira jarri gaituzte. Antzerki txarra ikusi dugu Diputatuen Kongresuan: gehiegizko imintzio, irain, zabarkeri eta zalaparta. Goyarik ez lukete irabaziko halako melodrama kaxkarrekin.

Eta gidoiak okerrera egiterik ez zuela uste genuenean, arreta deitzeko desesperazioak bultzaturik, salaketa atera dute oholtza gainera: Mertxe Aizpuruak soinean zeraman pina. Presoak etxeratzeko zioen paparretik dirdirka. Traketsak dira gero! Oharkabean, Bilbo eta Baionako manifestazioetatik egun gutxira, presoen eskubideen afera haizatu dute azkenean.

Jarrai dezala han, txaketaren zuloan iltzaturik, txiki, apal eta diskretu. Mapatxo horrek gogorarazi diezaiela korapilo hori ere askatu beharra dagoela.

248 lagun daude espetxean

19k gaixotasun larriak dituzte.

Ez dugu pinik nahi. Konponbidea nahi dugu.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko urtarrilaren 10ekoa]

Pina

BARDO GORRI NAFARRA