[Uztaritze Iraultza Garaian XXIX] Pierre Dassancek Garat ordezten du Udalerriko administrazioan, 1798an

Pierre Dassancek Garat ordezten du Udalerriko administrazioan, 1798an –

[Uztaritze Iraultza Garaian XXIX] Pierre Dassancek Garat ordezten du Udalerriko administrazioan, 1798an

1798ko martxoaren 30an, hauteskundeek ekarri zuten Papiabeitako Pierre Dassance Herriko Administrazioaren lehendaritzara, Dominique Garaten lekura. Izan ere. hau eri izanki ez zen berriz presentatu. Gainera, ondoko urtean hil beharko zen. Antoine Scholtuz Laborde ordeztu zuen Botere Exekutiboaren komisario kondu.

1798ko uztailaren 28an, Herriko etxeak Gardia Nazionaleko kideak bildu zituen beren ofizierrak eta peko ofizierrak hautets zitzaten. Gizonak bi konpaniatan banatuak izan ziren, batak Purgua eta Hiribehere ordezkatzen zituela, besteak Heraitze eta Arruntza.

Lehenbizikoak Simon Sorhaitz, hartu zuen Kapitaintzat eta bigarrenak Joachim Larreguy.

Hamar egun ondoren, ikusketa militar bat antolatua izan zen Hiribehereko plazan, zeinean hautesi berrien harrera handizki ospatua izan baitzen : 2 kapitain, 2 lotinant, 4 azpi lotinant, 8 sargent eta 16 kaporal, 32 gradatu orotara 80 soldadurentzat. Hupatu guziek zin egin zuten Nazioarentzako fidelitatea, Monarkiarentzako herra, eta lege errepublikarrak obeditzea.

Kurioski, Herriko artxiboak data horretan gelditzen dira, 1803 ekainean berritz hasteko. Beraz kasik 2urteko hutsune bat dago, Herriko Administrazioaren aktibitatearen pobreziak esplikatuko lukeena beharbada.

Alta anartean gertakari interesgarriak pasatu ziren: 1798ko maiatzaren 11eko Estatu kolpe berria, hauteskundeen parte bat ezeztatu zituena. 1798ko azaroan « ateen eta leihoen zerga »ren sortzea, Victor Hugok bere pertsonaia bati erranaraziko ziona «Jainkoak airea emaiten die gizonei, legeak saltzen die». Aberatsei inposaturiko mailegu berri bat 1799ko ekainean larritutalo erregimen batek erabakia.

1800 urtean, Herriko etxeko idazkariak bere txostenak berritz egiten hasten delarik, Iraultza bukatua da, Bonapartek botera hartua du jadaniko.

Pierre Dassancek Garat ordezten du Udalerriko administrazioan, 1798an

Inperioaren garaian, Euskal herriak gorabehera asko nozituko zituen oraindik, batez ere gerlaren gatik eta tropa frantsesen eta arrotzen okupazioen gatik. Iraultzak jadanik arruinatua izanez geroztik Uztaritzek malur berriak nozitu beharko zituen, esaterako errekisizioak, bere seme hoberenen inkorporazioa, bere oihan amankomunen arpilaketa, su emaiteak, etxeen erortzeak,eta azkenean goseak eta etsipenak eraginda biztanle askoren herriaren uztea.

Joseph Dominique Garatek, egoera berri horren erantzuletarik bat zelako exageratzeko susmatu ezin dugunak, 1818an, Inperioaren erortzea guti ondoren idazten zuen:

«Uztaritzek dena galdu du : orai biltzarrik ez du gehiago, ez eta Auzitegirik ; ez da gehiago lehenagoko Frantzia eta Espainia arteko artile biltegi hura. Zein lasterrak diren dekadentziaren eta suntsipenaren aurrerapenak1

Zenbait urte geroarago, Uztaritzeko inguruetan gosetea beti zegoen «gosetea» izeneko poesiak irudikatzen zuen bezala:

«Mila zortzi ehun eta ogoi eta zortzian

Escont fama berri bat uztarizco herrian

Petiri santz arribatu Arruntzeco aldian

Emazte behar duela han berian 2»

Erdaraz:

«l’an mil huit cent vingt huit

Un bruit de mariage courut dans la ville d’Ustaritz

Petiri Santz est arrivé aux environs d’Arrauntz

Disant qu’il doit prendre femme dans ces lieux»

Testuak hauxe artoski ulertarazi nahi du:

«Petiri Santz, ene anaya, miseria deitzen hiz hi»

«Petiri Santz, mon frére, ton nom est misére»

Hogei bat urte inguru goaitatu beharko zen Uztaritze berriro xutitzen has zadien, batez ere, Txilera, Argentinara eta Mexikora joan ziren «indiano» gaztei esker. Izan ere, hauek itzultzeko xede irmoa atxiki zuten, haien sorterriari itxura berri bat emaiteko. Bainan hau beste historio bat da!

.

Michel Duhartek idatziriko frantsesezko testua 1989eko ekainean Baionako «imprimerie du Labourd» eko prentsetan inprimatua izan zen.

2020ko urtarilean otsailean eta martxoan Uztaritzen euskaratua.

1MD : DeJouy, l’Hemite en Province, tome 1, paris 1818.

2MD : Francis Michelek aipatua, «Le Pays basque» Paris, 1857.

Pierre Dassancek Garat ordezten du Udalerriko administrazioan, 1798an

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

3 pentsamendu “[Uztaritze Iraultza Garaian XXIX] Pierre Dassancek Garat ordezten du Udalerriko administrazioan, 1798an”-ri buruz

  • Emaiten du finitu duçula.
    Anhitz esquer, bihotz bihotzetic.

  • Joseba Aurkenerena 2020-10-05 14:18

    Bai Beñat, milesker bihotzez, liburu hau euskaratzean eta astero-astero Zuzeun argitaratzean egin duzun lanagatik. Euskaldunoi biziki ongi etorri zaigu euskaraz irakur ahal izatea. Dena den, uste dut indar bat egin beharko zinuela paperez, liburu formatoan, plazaratzeko. Maiatz-en edo Elkar-en agian.
    Besarkada bat.

  • Benat Castorene 2020-10-06 09:41

    Milesker indulgentziagatik, lehen bertsioa akatsez josia zen. Liburuaren interesaz konbentzitua, zuekilan partekatzea berantetsia nintzan eta.
    Egia erraiteko ez da historia liburua baizik eta M.Duhartek artxiboetan aurkitu eta aurkezten dituen orduko protagonisten ideia eta pasio politikoen lekukotasuna. Beraren parte hartzea ez baita ohar ironiko bakar batzuetan baizik mugatzen.
    Lekukotasun horiek batzuetan baieztatzen edo bestetan ezeztatzen dituzte Iraultzaz, Lapurdiz eta lapurtarrez gaur emaiten dizkiguten narrazio ideologikoki orientatuak. Iduriz Lapurdi beti izan da ahaide pobrea gurean, euskal historian berean. Zergatik ote? Baina hau berez izan beharko litzateke artikulu normal baten gaia, eztabaidatsua espero.
    Zuzeu eskertu behar dut, Beñat Hach batez ere, itzulpen hau sei hilabetez bururaino programatu nahi izana gatik eztabaidarik eragintzen ez zuen arren. .