Pepe Rei hil da, ikerketa kazetaritzaren erreferentea Euskal Herrian

Pepe Rei hil da, ikerketa kazetaritzaren erreferentea Euskal Herrian –

Argia aldizkaritik jasoa.

Pepe Rei kazetaria 73 urterekin hil da, astearte honetan, Donostian. Egin egunkariko ikerketa taldea martxan jarri eta Ardi Beltza aldizkaria sortu zuen, besteak beste. Euskal Herriko eta Espainiako estolderia politikoez, gerra zikinak ustelkeriarekin eta narkotrafikoarekin zuen loturaz argi mintzatzeagatik Madrilgo eta Gasteizko botere judizial eta politikoen jomuga izan zen, eta hirutan espetxeratu zuten.

Pepe Rei hil da, ikerketa kazetaritzaren erreferentea Euskal Herrian
Jaiotzez galiziarra, 1980ko hamarkadatik Euskal Herriko kazetaritzan hautsak harrotu zituen kazetaria izan zen Rei.

La Voz de Euskadi egunkariaren sorreran hartu zuen parte, eta Egin, Interviú eta Ardi Beltzan egindako ikerketa lanengatik da ezagun, besteak beste. Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelean gertatzen zena salatu zuen eta besteren artean Enrique Rodriguez Galindoz, Baltasar Garzónez eta Espainiako Juan Carlos erregeaz idatzi zuen, hainbaten jomuga bilakatuz.

Eginen zuen bulegoa, esaterako, bai Ertzaintzak, baita Guardia Zibilak miatu eta bertako dokumentuak konfiskatu zizkieten, Enrique Rodríguez Galdindo Intxaurrondoko buruaren kontrako irainengatik zigortu zuten eta Baltasar Garzón epaileak bai Egin bai Ardi Beltza itxi zituen.

Bere kazetaritza lanen artean dira Egin Investigación. Otra forma de periodismo (Edurne San Martinekin batera), Intxaurrondo. La trama verde, Garzón. La otra cara, El Jesuita eta El periodista canalla, batzuk aipatzearren. Nobelak ere baditu idatziak, hala nola La cloaca vasca eta La red Galindo, Txalaparta argitaletxearekin.

2002an auto-istripu larria izan zuen Donostian eta bizitza publikotik erretiratu zen.

ARGIAn kaleratutako elkarrizketa honetan, Eusko Jaurlaritzako Barne sailak, zehazki “Atutxak eta bere prentsa arduraduna den Jon Goikoleak” bere aurka sustaturiko kanpainak ditu hizpide, beste hainbat konturen artean.

+

Pablo Iglesias-en LaTuerka saioan 2016ko abenduan Rebeca Quintans kazetaria Pepe Rei eta “Un Rey golpe a golpe” liburuari buruz aritu zenekoa hemen.

Rebeca Quintans, es escritora y periodista de investigación. Tras elaborar una tesis doctoral sobre análisis del discurso de Juan Carlos I, publicó bajo seudónimo Un Rey golpe a golpe (Ardi Beltza, 2000). “Al principio me acerqué al tema un poco por provocación”, reconoce la autora. Pero a medida que comenzó a investigar su interés fue creciendo: “había tanto contraste entre la verdad de la figura de Juan Carlos y la imagen creada en los medios de comunicación durante la Transición que yo estaba deseando contar todo eso”, añade. Al año siguiente de la publicación del libro, el juez Baltasar Garzón mandó cerrar la editorial Ardi Beltza, y a su director, Pepe Rei, lo metieron 145 días en Alcala Meco. A pesar de todo, apunta Rebeca, fue “una época muy emocionante en la que nos atrevimos a hacer cosas que no se habían hecho antes”.

Pepe Rei hil da, ikerketa kazetaritzaren erreferentea Euskal Herrian

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, geure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude