Pello Urizar: “Aldebikotasuna ezingo balitz aurrera eraman prozesu aldebakarrari ekin beharko zaio”

Pello Urizar

Pello Urizar. Eusko Alkartasuneko idazkari nagusi eta EHBilduko legebiltzarkidearekin bere arlo pertsonala jorratzeaz gain, Kataluniako prozesuak Euskal Herrira hedatzeko gakoak zeintzuk diren aztertu ditugu Pello Urizar berarekin, 2015ko maiatzean izango diren Udal eta Foru hauteskundeekin,eta bakegintzarekin batera. Arlo ekonomikoari dagokionez, 2015eko aurrekontuak, BERRIAk izandako murrizketa eta DBEren eztabaida izan dugu mintzagai eta azkenik, Podemos alderdiari buruz bere iritzia eman digu arrasatearrak. Hona hemen emaitza.

Zerk eraman zintuen politikan sartzera?

Jatorriz familia abertzale bateko kide naiz. Aitona gerran aktiboki ibilitakoa eta aita ere bai, eta apur bat etxean ikusitakoarekin adin konkretu bat hartzen zenean, normalean nerabezaroan, galdera batzuk egiten dizkiozu buruari eta erantzuna bilatzeko asmoarekin murgiltzen hasi nintzen. Momentu hartan bizi genuen egoera politikoaren arabera sortu zitzaizkidan galdera batzuei erantzuteko asmotan sartu nintzen dinamika horretan.

Nola definituko zenuke zure burua ideologikoki? Eboluziorik izan al da?

Twitterreko nire profilean “politikan militatzen Euskal Herria aske eta sozialki justuago baten bidean” jarrita daukat eta zentzu horretan ikusten dut nire buruaren definizio zabalena. Egia da, ikuspuntu abertzale batetik murgildu nintzela politikan herri honek zituen bereizitasunak eta horren baitan zeuden erantzunak bilatzeko asmoz, eta urteak aurrera egin ahala, herri honek behar duen askatasunaren bide horretan ikusi dut nire burua.Ez soilik beste eredu politiko bat gure bide politiko propioa egiteko izan behar dela, baizik eta beste eredu sozial bat ere garatzeko. Krisiaren bitartez, gizartearen zati handi batek nola sufritzen duen ikusten ari gara eta gu egiten ari garen borroka horrek balio behar du ez soilik gure herria politikoki independentziara eramateko, baizik eta sozialki ere soberanotasuna eta justizia soziala ezartzeko.

Europan berpiztu egin da nazioen erabakitze eskubidearen eztabaida. Irailaren 18an eskoziarrek euren etorkizuna erabaki zuten eta azaroaren 9an Katalunian galdeketa egin ostean zein aukera ikusten dituzu Euskal Herrian horrelako prozesu bat zabaltzeko?

Eskoziako eta Kataluniako prozesuak nahiko desberdinak izanik, argi ikusten da bi gizarteek paper garrantzitsua izan dutela. Yes Scotland! mugimendua izan da Eskozian paper handia izan duena eta Katalunian, ANCren inguruan dago. Euskal Herrian, gizarteak eskoziarren eta katalanen gaitasun berbera dauka nahiz eta egia den guk gure bide propioa egin beharko dugula egoerak desberdinak direlako. Gizartea ezin dugu bigarren maila batean utzi eta ikusten ari gara azkeneko urtean ekimen sozial batzuk daudela martxan, Gure Esku Dagorena esate baterako, eta zentzu horretan eragile politikoek gure ekarpena egin beharko dugu.

EAJrekin iritzi kontrajarria duzue haiek erabakitze eskubidea Estatuarekin hitzartu nahi duten bitartean, zuek aldebakartasuna bultzatzen duzuelako. Zein urrats eman behar arlo honetan pausu sendoak ematen joateko?

Iritzi kontrajarriak izatea baino, guk nahiago dugu Eskoziako formula jarraitu izango balitz, hau da, aldebikotasunean oinarrituta eta adostasuna jarraituz. Baina, Kataluniako kasuan ikusten ari garenean, Espainiako Gobernuak esertzeko borondaterik ez duela eta hortik aurrera ez nazio aitorpenik eta ez autodeterminazio eskubiderik aitortzen ez duen bitartean, esan nahi dugu aldebikotasunak ez badu funtzionatzen aldebakarrekotasunera jokatu beharko dugula. Kataluniak aukera guztiak jarri ditu mahai gainean eta pausu bakoitza eman duen heinean, aldebikotasunera jokatu nahi izan du baina ezin izan du adostasunera heldu eta aurrera jarraitu du gizarteak hala nahi izan duelako. Euskal Herrian bide hori jorratu beharko dugu eta egia da, nazioarteko legedia garrantzitsua dela eta beste nazio batzuen aitorpena ezinbestekoa dela baina guk aukera guztiak uztartu behar ditugu eta aukera horiek bukaerara eraman behar ditugu betiere euskal gizartearen gehiengoak babesa ematen badio.

Nafarroa eta Ipar Euskal Herria kontuan hartuz, zer proposatzen duzue gaur egungo lurralde zatiketarekin amaitzeko?

Euskal Herria zazpi lurraldez osatuta dago baina errealitatean hiru eremu administratibotan banatuta, eremu bakoitza bere ibilbide propioarekin. Ez da gauza bera EAE eta Nafarroa eta are gutxiago iparraldea eremu administratibo hori askoz ere murritzagoa eta ahulagoa denean. Hiru eremu horien arteko erlazioa bultzatu behar dugu, nahiz eta zailagoa den mugaz gaindiko erlazioak behar direlako eta Europa mailan dauden tresnak aprobetxatu behar direlako iparraldearekin eta hor, eremu bakoitzaren gehiengoaren babesa izango litzateke gakoa. Egia da, iparraldeko egoerak beste Estatu bat dagoen heinean, egoera zailtzen duela baina erlazioak izan beharko lirateke. Erakundetze misto bat sortu beharko litzateke Nafarroa eta EAEren artean, horrek sendotuko lukeelako subjektu politiko horren osaketa, lehen maila batean hegoaldean eta bigarren maila batean iparraldean.

Kataluniako herri askotan bezala Euskal Herrian, Arrankudiaga eta Etxarriko adibideak ditugu bi herri hauetan egin baitituzte independentziari buruzko galdeketak. Bi adibide hauek askoz ere herri gehiagotara hedatu al daitezke?

Hedatuko nituzke eta nik uste hedatuko direla. Katalunian gertatu den bezala, hemen ekimen hauek eragile sozialek bultzatu behar dituzte, hau da, ez dira alderdiek bultzatutakoak izan behar. Katalunian horrela egin zen, eta geroago horrek sendotasuna eman dio ANCri eta egin duen ibilbide politikoari. Euskal Herrian ere horrelako pausuak eman behar dira.Hasieran, Etxarrikoa esperimentu gisa planteatu zen, Arrankudiagan orain dela denbora gutxi izan da eta nik uste hor jarraitu behar dugula. Horrelako ekimenak positiboak dira eta zalantzarik gabe behar den laguntza teknikoa emango diegu betiere jakinda horrelako ekimenak alderdiek bultzatzen badituzte automatikoki Gobernuaren delegatuaren salaketa aktibatzen dela. Etxarrin jakin izan zen nola bideratu herriko eragile sozial batek hartu zuelako gidaritza eta beraz, guk gure programan sartzea baino gehiago horrelako ekimenak eragile sozialek bideratu behar dituzte.

2015eko Udal eta Foru hauteskundeei dagokionez, inkesten arabera, Gipuzkoan EH Bilduk eta Bizkaian EAJk irabazten jarraituko dute. Araban bi indar abertzaleak nagusituko lirateke eta Nafarroan ez dakigu zer gertatuko den nahiz eta,UPN-PSN binomioaren beherakada espero den. Zer gertatu daiteke Nafarroan eta zein eragin izan dezake Podemosek? Gipuzkoa kudeatu ahal izateak desgastea eragingo ahal dio EH Bilduri?

Lau lurraldeetan piztu da panorama interesgarria. Nafarroan gehiengo sozial bat dago aldaketa bultzatzen duena. Azken deialdietan ikusi dugu, eskuinak Nafarroa Estatu afera gisa jarri duela eta horren heinean, nafarrek ezin dute erabaki. PSOE eta PSN Nafarroako erregimenaren parte dira eta oraingoan uste dugu UPN PSNren babesa izanda ere, posible litzatekeela aldaketa gauzatzea. Akordio plurala egin beharko litzateke oposizioan dauden beste indarrekin batera eta nik uste, nafar gizartearen gehiengoak aldaketa hori nahi duela. Dauzkadan datuen arabera, Podemos Nafarroan aurkeztuko da eta hain argi ez dagoena da zer egingo duen aldaketa errealitate bihurtzeko. Gipuzkoan bestalde, gobernua hartu genuenean apustu gogorra egin genuen gauzak beste modu batera kudeatu ahal izateko. Zaborren gaiak ezinegon asko sortu du orain arte ardurak izan dituzten alderdietan eta argi ikusi dugu, guk planteatu ditugun politika batzuen aurrean frontalki agertu direla EAJ,PSE eta PP. Kudeaketak bere desgastea eragin dezakeela kontuan hartuta, izugarrizko esfortzua egin dugu eta hurrengo urteetan ere egingo dugu.

Bakegintzari dagokionez, ETAk orain dela hiru urteko konpromisoa berretsi du eta biktimen artean topaguneak egon dira. Iparraldean alderdiak akordio batetara heldu dira. Zein oztopo gainditu behar dira dimentsio hauetako akordio bat hegoaldean ikusi ahal izateko?

Gatazkaren ondorioak konpontzeak ezinegon handia sortzen die eragile politiko batzuei badakitelako, Aieteko bide orriak zehazten duen moduan, gatazkaren ondorioak gainditzen direnean gatazkaren oinarri politikoetara jo beharko dela. Horretaz ez hitz egiteko, Gobernu espainiarrak bide errazena hartu du eta zoritxarrez, Rajoy Moncloara iritsi zenetik hori blokeatuta dago. Foro sozialak eman dira baina akordio politikoetara heltzea ez da posible izan PPk hori blokeatu egin duelako, PPko gobernuak PSE kontrolatzen duelako eta PSEk EAJ baldintzatzen duelako. Iparraldean egindako akordioak Aieteko bide orria onartu du eta planteamendu zuzenak egiten zaizkie Estatuei eta Frantziako gobernuari aurrerapausoak eman ditzaten. Egoera honen aurrean, guk akordioak sustatu beharko ditugu baina PPren Gobernuak bere jarrera mantentzen duen bitartean ibilbide luzerik ez dugu izango.

Madrilek ETAren desegitea eta armagabetzea jartzen ditu baldintza gisa dispertsioarekin amaitzeko. Egoera honen aurrean ezin ahalko litzateke armagabetzea euskal erakundeen bitartez egin Gobernuari presioa sartzeko?

Bake prozesua martxan jarri zenetik, Gobernuaren aldetik ukapena besterik ez da egon. Jarritako baldintzak ematen joan diren heinean, beste baldintza batzuk jarri dituzte mahai gainean eta presoen eskubideak eta dispertsioa balio politiko bezala erabiltzen dute. Zentzu horretan, argi daukat bihar ETAk bere desegitea iragarrita ere etzi beste aitzakia bat aterako luketela bai PPk eta PSOEk gatazkaren oinarri politikoetara ez jotzeko. Nazioartean ez dute ulertzen erakunde armatu batek armagabetzeko prestutasuna erakusten duenean Gobernuaren aldetik, pausorik ez ematea. Otsailean bideo batean ikusi ahal izan zen armagabetzeari ekiten eta nahiz eta, arma kopuru handia ez izan guretzat balio handia dauka horrek baita nazioarteko egiaztatzaileentzat ere. Errealitatea begiratu egin behar da eta egiaztatzaileek esan ziguten arazo asko izan zituztela. Espainiatik entzuten ditugun adierazpenen artean, ETAk armak nonbait utzi beharko lituzkeela esaten da eta guretzat termino horietan hitz egitea erantzukizun gabekeriaz jokatzea da eta Gobernua, prozesua zuzen doala ziurtatzeko jarri beharko lituzkeen ikuskatzaileak jarri beharrean, interes politiko batekin jokatzen ari da.

Aurrekontuen eremuan, orain dela hilabete zuen taldeko Hasier Arraizek murrizketa sozialen parametroetan mugituko zinetela esan zion lehendakariari. Non murriztu beharko litzateke? Zein da Jaurlaritzak aurrekontuak aurreratzeko erakutsi duen jarrera?

Jaurlaritzak aurrekontua aurkeztu du. Zati batean PSErekin adostutakoa eta guk adierazi genien betiere murrizketa sozialak ekiditen baziren akordioetara heltzeko borondatea geneukala. Jakin badakigu murrizketak dauden heinean, aurrekontu batekin murrizketa osoak ezin daitezkeela saihestu baina egindako murrizketen konpontzea bideratzen bazen gure borondatea geneukala esan genien. Astelehenean, planteatu genizkion Jaurlaritzari murrizketa horiek gainditzeko atal batzuetan jarri beharko liratekeen diru sarrerak, eta Ortuzar jaunari balorazio negatiboa egiten ikusi diot bere ustez, gure proposamenak ez direlako errealistak. Badakigu egoera txarrean gaudela eta desberdintasunak daudela lehenesten den diru gutxi bideratzerakoan edota diru sarrera hori handitzerakoan. Aurreko kurtsoan ikusi genuen Gipuzkoan aurrera eramandako erreforma fiskalari EAJk kontra erreforma batekin erantzun ziola guk lehenesten genuelako aberatsen eta fortuna handien zerga deiturikoa eta erakutsi da gaitasuna dagoela zerga eredu progresiboa izateko.Gehien daukanak gehiago ordaintzearen bitartez, uste dugulako justizia soziala horretan oinarritu behar dela. Gipuzkoako eredua beste eremu batzuetara zabaltzen bada uste dugu horrek diru sarrera gehiago ekarriko diela foru aldundiei eta Jaurlaritzari ere gastu soziala bideratzeko bai hezkuntzan, osasungintzan, gizarte zerbitzuetan eta ez hori bakarrik, baizik eta lanpostuak sortzeko programetan. Ez da 400,500 edo 600 milioi kontua, borondate kontua baizik. Honen harira, AHTren gaia berpentsatu egin behar da ez diogulako zentzurik ikusten Jaurlaritzak aurten ere 3 milioitik gora bideratzea Espainiako lotuneak hurrengo hamarkadetan blokeatuta egon behar badute. EAJren hitzetan, dirua aurreratzea da gero kupoarekin berreskuratu egiten delako baino azken urteetan ikusten ari gara ez dugula ezer berreskuratzen.

BERRIAk 210.000€ gutxiagoko diru laguntza jasoko du 2015an. Oztopo bat izan daiteke negoziazioan?

Kontua ez da BERRIAk diru gehiago jaso behar duen. Euskara atal nagusietako bat izan behar da eta babes politikoa izan behar duela uste dugu. Zentzu horretan, dinamika oso txarrean sartzen ari gara Berriari diru gutxiago emateak edo alderantziz, euskarazko hedabideen arteko konfrontazioa ekarriko lukeelako. Hori gainditu behar da zoritxarrez euskarak gure herrian ez daukalako behar duen aitorpena.Oraindik 800.000 euskara hiztun dauzkagu 3 milioiko biztanle kopuru batean. Asko dago egiteko eta konponbidea sekula ezin daiteke izan batzuei kendu beste batzuei emateko horrek ez duelako ezer konpontzen.

DBEren eztabaida piztu da gizartean. Zergatik atera du PPk eztabaida hau? Marotok salatu bezala irregulartasunak al daude?

PP Gasteizen ez ezik, Euskal Herrian izugarrizko beherakada jasaten ari da. Laugarren indarra direla konturatzen ari dira eta Gasteiz daukatelako eusten dute. Diskurtso desberdin bat behar dute eta xenofobian eta arrazismoan oinarrituriko diskurtsoa egitea erabaki dute atzerritarrak jomugan jarriz badakitelako jendea oso gaizki pasatzen ari dela. Euskaldunok argi izan behar dugu hemen eskaintzen ari garen zerbitzua Europako beste eremu batzuekin alderatu daitekeela eta harro egon behar dugu. Kasu irregularren bat egon daiteke baina ez da PPk saltzen duen bezala orokorra datuek kontrakoa esaten dutelako.

Parlamentuan planto egin zenioten Maroto jaunari PSE eta EAJrekin batera. Zergatik erabaki zenuten blokean planto egitea zuen argudioekin aurre egin beharrean?

Eztabaidagarria izan daiteke, baina guk argi daukagu eskubideen inguruan ez dela eztabaidatu behar eta argudio xenofoboak diren heinean, eztabaidan ez sartzea erabaki genuen DBE herritar guztien eskubidea delako. Eztabaidan sartzea PPren jokoan sartzea zela adostu eta erabaki hori hartu genuen.

Podemos izugarrizko inpaktua izaten ari da Estatuko hedabideetan. Bipartidismoaren egoera tamalgarriaren aurrean zein aukera ikusten dizkio Pello Urizar ek Pablo Iglesiasen alderdiari?

Logikoa da Podemos bezalako fenomeno bat sortzea. Espainian dagoen egoera eta M-15 mugimenduak bere egunean Madrilen izan zuen inpaktua zein PPk eta PSOEk galdu duten babes soziala ikusita, ustelkeria kasuen ondorioz eta euren liskarra “eta zu gehiagon” oinarrituta dagoenean ez genuen ulertzen orain artekoa. Podemos fenomenoa sortu da, emaitza onak izan zituen Europako hauteskundeetan eta egia da honek, beste alderdi nagusien oinarriak mugitu dituela. Jada, PPk eta PSOEk bere bidea agortu dute eta orain dela 35 urte Trantsizioan egin zen akordio politiko hura agortuta dago.

Estatuan egon daitekeen aldaketak zein eragin izan dezake Euskal Herrian?

Bere eragina izan dezake baina egia da, guk ezin dugula eragin horren menpe egon. Guk gure prozesu konstituziogilea egin beharra daukagu, ez Espainia berri horren parte izateko baizik eta euskal herritarrok erabakitzeko zein izango den gure etorkizuna. Prozesu horren baitan, Espainian jarraitzea erabakitzen badugu onartu beharko dugu demokraziaren oinarria hori delako eta erabakitzen badugu gure bide `propioa egingo dugula horri ateak zabaldu beharko dizkiogu.

elkarrizketa, pello, pello urizar
Iñigo Tumas

Komunikazio graduko ikaslea Deustuko Unibertsitatean

13 pentsamendu “Pello Urizar: “Aldebikotasuna ezingo balitz aurrera eraman prozesu aldebakarrari ekin beharko zaio””-ri buruz

  • Lerroburu polita jarri diozue…
    Nik “Espainian jarraitzea erabakitzen badugu onartu beharko dugu demokraziaren oinarria hori delako” nabarmenduko nuke.
    Horrelako “independentistekin” zertarako nahi ditugu etsaiak?
    KO-LA-BO-RA-ZIO-NIS-TA!

    • Peru Dulantz 2014-11-21 13:40

      Tira, niri demokrata baten hitzak iruditzen zaizkit. Euskal herritar gehienek Frantzian eta Espainian jarraitzea nahi badute, zer egingo zenuk e zuk?

    • Erabakitzeko eskubidea= demokrazia

      • Euskal Herria Estatu arrotzen menpe = kolonialismoa
        Zer, kolonialismoa demokratizatzen?
        Ni ez naiz frantsesa edo espainola.
        Onartezina…

  • Bi mila eta hamalauko azaroaren hamalaua.

    Urtebete daramat larrua jo gabe, ez dakit noiz arte iraungo dudan aislamendu honetan. June Fernandezek debekatu dit emakumerik begiratzea.

    Hornidurarik ez, dirurik ez eta lan asko dut, hilabetez.

    Gaur kalera irten eta euskaldunak exterminaturik omen daude. Bakarrik nago. Jendeak begiratzen nau. Euskaldun bakarra naizela dirudi. Gorpuzkinak ezkutatu dituzte.

    Katalunia bere askapenaren azken pausoetan ari da. Lehendakaria espainiar monarkarekin hari da txantxak egiten eta whisky ona edaten.

    Urizarrek bere espainiartasuna onartu du.

    Nire bizitza kaka zaharra da. Euskal herria filme orwelliar bat.

  • Ulertzen dut bere logika, nola ez, jendearen aurrean egoki azaltzea eta ahalik eta demokrata itxura gehien ematea blablabla… baina ez dut diskurtso deskafeinatu hauetan sinisten,eta ez zait erretorika demokrata batere gustatzen. Nik helburu argietan, borondatean eta borrokan sinisten dut, hau da, eskubideak ez direla oparitzen, irabazi egiten dira. Niri borrokalariaren, gudariaren, ausartaren diskurtso zuzena gustatzen zait: “gure herriak askatasuna behar du bizirauteko, eta borroka hortan irabazi edo galduko dugu, baina ez dezatela esan ez ditugula indar guztiak jarri”
    Diskurtso memokratak (eskubidea dugu ONUk esaten dulako, soilik erabakitzea eskatzen dugu besterik gabe, ez badigute uzten pataleatuko dut, jendeak ez badu nahi burua makurtuko dut) esklabuen diskurtsoa iruditzen zait, badirudi barkamena eskatzea falta dela.

  • Demokraziaren oinarria ez da desagertu nahi dugun ala ez galdetzea.
    Demokraziaren oinarria da gure herria okupatu dutenak garaitzea.
    Demokraziaren oinarria, gure estatua defendatzea da eta ez inperialismoaren lan zikina zuritzea, Urizarrek egiten duen moduan.
    Demokraziaren oinarria, herriaren independentzia da, dependentziak ezin duelako izan ezerren oinarri demokratikoa.
    Demokraziaren oinarria ez da egurtutakoari galdetzea, egurtzeari uztea baizik

  • Inperialismoa (Frantzia-Epaina) delitoa da.
    Independentzia delitoarekin bukatzea da.
    Zertaz erabaki behar dugu?

  • Falta zena. Espainiar misandria zabaltzen Naizen:
    http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2014-11-22-06-00/hemeroteca_articles/el-cazador-cazado-piropoaren-eta-kaleko-erasoaren-arteko-marra-lausoa

    Norainokoa da June Fernandezen esku beltzaren botoerearen irismena?

    Besterik espero zitekeen ezker abertzaleaz? Non gizonezkook ez dugun osasun eskubiderik, iritzi eskubiderik, erreprodukzio eskubiderik? Non misandra guzti hauek dioten gizonezkoa esterminatua izan beharko zela, Valerie Solanasek zioen bezala? Omenaldiak egiten dizkiote terrorista bati.

    Non dioten gizon bat ezin dela emakume batengana hurbildu begiradaz honen baiezkoa izan arte?

    BENETAN DIOT HONAKOA: EUSKAL HERRIAK EZ DU ETORKIZUNIK GAZTE MUTIKOEK IDEIA HAUEK EROSTEN BADITUZTE. Txikitatik adoktrinatzen gaituzte edozein aurrerapauso emateko bizitza pertsonalean, politikoan… emakumeen baiezkoa behar dugula. Honek gure nazioaren botere nahia suntsitu du, eta oraindik gehiago suntsitzen ari da. Soilik bota begirada bat gaur egungo mutiko abertzaleei: lotsatuak, aspertuak, sexu gosez ezer egiteko ausardirik ere ez dute jaietan, totelka hitzegiten.

    GENERAZIO HONEK NOLA GIDATUKO DU HERRI BAT? Eta askatzeaz ez dezagun ezer esan… PIROPOA SEXU ERASOTZAT DEN EDO EZ KEZKATUTAKO HERRI BAT NOLA KEZKATUKO DA HERRIA ETA HIZKUNTZAREN DESAGERPENAZ? Nola izango ditugu militante sortzaile eta ausartak bertan parte hartzeko konportamentu dekalogo amaigabe hau onartu behar duzu?

    Non emakumeen aprobazioa galtzeko beldurragatik ekofeminismosozialismo ideien pack-a erosten duten pentsamendu kritiko minimoena ere. Non tabernetan kartelak dauden gizonezkook nola ligatu behar dugun dioten dekalogoekin… Gizajoen generazio bat egin duzue, eta hau espainiatik inportatzen ari duzue. Ez gara konturatuko inoiz?

  • Nola ausartuko dira euskal mutikoak ligatzen (munduan ezagunak gara sexu faltagatik!) non ezker abertzalearen egunkariak honakoa dio (eta egunero egunero entzun behar dugu) lausenguei buruz:

    “Indarkeria matxista da, bortxaketen atarikoa, eta desagerrarazi egin behar da. Oso serio hartzeko arazoa da», nabarmendu dute plataformatik.”

    Bada zerbait kriminalizatuagoa EHn bortxatzaile bat baino? Nola esango diozu inori lausengurik bortxaketa baten atarian bazaude?

    • Euskal Herria suizidio demografiko baten atarian dago. Euskal jatorriko ume gutxi jaiotzen diren bitartean familia musulmanek lauzpa-bost izaten dituzte. Ordezkapen etniko bat ari da gertatzen europa mailan, gure sudurren aurrean. XX.mendean zehar hona iritsitako maketoak gutxinez arraza eta erlijijo berdinekoak ziren, eta kultura eta balore antzekoak zituzten. Soilik hizkuntza eta nortasun kontua zen, eta gainera euskal herritarren demografia tasa ez zen gaur egungoa bezain penagarria. Eta begira, herri mailan, zelako ondorioak izan dituen XX.mendeko mugimendu migratorioak hizkuntzaren erabileran, adibidez. Justu orain, kasualitatez, generazio-erreleborik gabe eta etorkinen inbasio baten aurrean, gizon eta emakumeen arteko harremanak pozointzen diardu feminismoak ezker abertzalearen eskutik. Kasualitatea? Argi dagoena da, mugimendu abertzalearen baitan estrategiak diseinatzen dituen pentsalariak fusilamendua besterik merezi ez duela Euskal Herria heriotzeraino zuzen-zuzenean bideratzeagatik. Joder, Carrero Blancok ez luke hobeto egingo. Hemen gutxiagogatik “galdu du” burua jendeak.
      FEMINISMOA + MULTIKULTURALISMOA = JAIOTZA TASA AUTOKTONOAREN BEHERAKADA + KANPOTAR JATORRIKOEN GORAKADA = EUSKAL GENOZIDIOA

      • Ez naiz erreprodukzio tasaz soilik hitzegiten ari. Noski, gure balore indibidualisten beste duizidio bat. Indibiduoak dirua du, askatasuna du poteak hartzeko eta bidaiatzeko, ez du errespontsabilitaterik, baina herria, kultura, etnia hil egiten dira. Indibidualismoan lehenak ematen du zoriona, herriari gertatzen zaionarekiko kezka goizeko Berriaren irakurketarekin amaitzen da. Pare bat komentario bota Kataluniaren alde, Rajoyren aurka, eta barkamena duzu.

        Gazteen eta nire generazioaren (80. hamarkada) suntsipen izpiritualaz ari naiz. Bizitza osoa eman dut militantzian beraz soberan doaz estatistikak: ingurune abertzalean feminismoa inposatu zenetik gizonezko gazteek askapen prozesuan pragmatismoa galdu dute – estrategia bakarra zena mila estrategiatan disolbatu da (animali maitalea, emakumeeen esklabua, herri azpigaratuen salbatzailea izan behar da une berean).

        Boom marxistan baino estrategia disolbatuagoa dugu orain feminismoarekin. Lehen eremu sozialean galtzen zenari, orain espainiar ideologo feministek ekartzen dituzten debate zentzugabeei gehitu zaie: lausengua bortxaketaren ataria da. Ezin diozu emakume bati hitzegin harek zuri begiradaz baietz esan arte (June Fernandez dixit).

        Ikusi duzue nola ligatzen duten gaur egun mutil gazteek? Pena ematen didate, autokonfiantza guztia galdu dute, horrelako generazio patetikoa ez da herri bat gidatzeko kapaza. Beren adineko neskek ere barre egiten diete ez dakitelako ligatzen!

        Herri ahula ginen, herri ahulagoa gara orain duela 10 urte baino. Frogarik nahi? Begira Katalunia, gu baino bizkorrago egin dute, guk genuena duela 40 urte haiek ez zutenean. Orain inork ezagutzen ez zuen Novorossiyak berak ere du askapen gaitasun gehiago!

        Herri ahula gara, eta marxismo eta feminismoaren errua da. Marxismotik har daitekena sistema ekonomikoa da, bere ondare kulturala konformismo eta herri ahulentzat da. Feminismoa herriak banatzeko egina da, aukera berdintasunaren aurka doa. Gizonak amaestratuta, akabo herriaren garra…

        Mugimendu politiko berri bat behar da, 40 urte daramagu erregenerazio ideologikorik gabe. Ezker abertzaleak amildegira garama urterik urtera.

        • Ondo ulertzen dizut eta guztiz ados nago zurekin. Nik ere militatu nuen auzoan gaztetxoago nintzela eta hasieran gehienak mutil izatetik, sarekada ugariren ostean etabar, ia denak neskak izatera pasa zen. Degenerazioa nabarmena, eta gaur egun ez dago militanterik ez ezer, geratzen direnak poteatzen pasatzen dute eguna. Kanpoan ikasi dut urte luzez ere, mediterraneoan hain zuzen, eta ikusi dut zer den fundamentuz ligatea, neskak zerueganatzea; badakit norengatik eta zerengatik bustitzen dituzten neskek kuleroak; eta zorionez zertxobait ikasi dut gauza horiek erreparatzetik. Euskal white knight guzti horiek jai dute.

          Lotsa ematen didate mugimendu abertzaleko gazteek. Ezjakinak eta analfabetu politikoak izateaz gain, orokorrean, bitalismorik, testosteronarik, ausardiarik eta indarrik gabeko txotxongilo batzuk bihurtu ditu euro-ezker ideologia. Eta nesketaz, en fin, nahiago det bilisa irentsi.

          Berpizkunde ideologiko eta espiritual bat behar du abertzaletasunak. Hobe esanda, mendebaldeko ezker liberal materialista suntsitu behar da mugimendu abertzalean, eta benetako abertzaletasun bat sortu. Nire aburuz nazionalismo etnikoa politikoan, tradizionalismo sekularra sozialean, eta sozialismoa ekonomikoan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude