Pausoka Elkartearen festa larunbatean 11 Hernanin

Pausoka Elkartearen festa larunbatean 11 Hernanin

Pausoka Elkartearen festa larunbatean 11 Hernanin

Behar bereziak dituzten umeen elkartea da Pausoka, eta HERNANIko Etxeberri auzoan du lokala. Duela bi urte sortu zen, 12 gurasoren lanarekin, eta gaur egun, 50 familiari ematen diote zerbitzua.  Behar bereziak dituzten umeen gurasoen elkarte honek ume hauen bilakaerarako beharrezkoak diren sendabide fisiko eta kognitibo desberdinak sustatzea, bultzatzea eta gauzatzea du helburu.

http://www.pausokaelkartea.org/eu/

@_pausoka

Oraindik hazten jarrai­tzeko beharra dagoela ikusten dute, eta horregatik antolatu dute Pausoka Eguna festa, la­run­batean urriak 11: bildutako dirua el­kar­tea haunditu eta familia ge­hia­go laguntzeko erabiliko da.

Tailerrak, paella-jatea eta 3 ikuskizun
Festak egun osoa hartuko du. Goizeko 10:00etan hasiera ekitaldia egingo da Plazan, eta ka­le­jiran abiatuko dira Atse­gin­degira. 11:00etan ume­en­tza­­ko tailerrak egingo dira, do­an: kirolak, janari osasun­ga­rria, musika tailerra, joku kooperatiboak, puzgarriak, ge­na tatuajeak eta trentzak.

Eguerdiko 14:00etan, be­rriz, paella-jatea egingo da, 4 euro­ren truke. Eta arratsal­dean, hiru ikuskizun izango dira, 5 eu­roan: 16:30etan, Berdiniren neskatillen balleta; 17:00etan, Porrotx eta Ane pirata; eta 19:00etan, Lauroba taldearen kontzertua.
Bestalde, egun osoan zehar taloak izango dira, eta txosna irekita egongo da.

1.000 tiket, 1.000 euro
Pausokari laguntzeko, Berriak elkarteak zozketa antolatu du; 1.000 tiket saltzea da hel­burua, bakoitza euro batean.

Gonbitea eginda, anima zaitez!

Pausoka Elkartearen festa larunbatean 11 HernaninPausoka Elkartearen festa larunbatean 11 Hernanin
Pausoka
Pausoka Elkartea

Behar bereziak dituzten umeen gurasoen elkartea da Pausoka. Diru etekinik gabeko elkartea, 2012an sortua. Gure ekintzekin, gure seme-alaben integrazioa eta eskubideak lortu nahi ditugu. Gure lana burutzeko, ezinbestekoa da edonoren laguntza jasotzea, elkarlanean aritzea, alegia. Bazkideen dirua dugu sarbide bakarra eta edozein laguntza eskertzen dugu. Gipuzkoa osoko 75 familia gaude gaur egun Pausokan. >> Harremanetarako 943337436 edo pausokaelkartea@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude