Pausoka 2016 Martxa egokitua maiatzak 28 larunbata Urnietan

Pausoka 2016 Martxa egokitua maiatzak 28 larunbata Urnietan

Pausoka 2016 Martxa egokitua maiatzak 28 larunbata UrnietanMartxa egokitua antolatu du Pausoka Elkarteak maiatzak 28 larunbatean 16:00tan Urnietan, eta ondoren festa, musika, merendola eta sari ezberdinen zozketarekin 18:15etatik aurrera, haur eta helduok denok batera gozatzeko.

Dortsalak larunbatean bertan Etxeberri plazan izango dira eskuragarri, haurrentzat euro 1 eta helduentzat 5 euro-tako prezioan. Porrotx ere bertan izango da, eta ez da korrika asko egin behar, oinez eta poliki-poliki, oso erraza izango da, Porrotx-ek berak gonbite bideoan dioen moduan…

Ekimen solidario hau behar bereziak dituzten  umeen gurasoen Pausoka Elkartearen finantzaketarako erabiliko dugu, diru etekinik gabeko elkartea, familiak batu eta gure umeen tratamendu fisiko eta kognitibo desberdinak tratamendu integral baten bideratzeko sortua.

28rako plan hoberik? Gonbitea eginda !!

PAUSOKA ELKARTEA

Gipuzkoa osoko haur, guraso eta familiek osatzen dugu Pausoka Elkartea, gure umeen tratamendu fisiko eta kognitibo desberdinak, tratamendu integral baten bideratzeko sortua. Profesional ezberdinen zerbitzuaren azpiegitura sortzea lortu dugu, psikologia zerbitzua, fisioterapeuta, terapeuta eta logopedak elkarlanean.

Errehabilitazio zentruan, esperientziadun profesionalekin, fisioterapia, terapia okupazionala eta logopedia lantzen dira, beraien artean etengabeko koordinazioan. Zentroaren beste funtzio bat familiek umeen tratamenduei buruzko informazio jarraia izatea eta umearen egoerak dakartzan laguntza teknikoei buruzko aholkularitza ematea da.

www.pausokaelkartea.org da gure webgunea eta dohaintza/donatibo bat egiteko aukera ere baduzu pausokaelkartea.org/ekarpenak orrialdean, gure lanak aurrera jarrai dezan eta haurrei eta familiei hain beharrezkoa duten laguntzatxoa eman nahi badiezu.

Gurekin harremanetan jartzeko > pausokaelkartea@gmail.com

.

pausoka elkartea

www.pausokaelkartea.org

Pausoka Elkartearen liburuaren aurkezpena ostiralean FNAC-enPausoka 2016 Martxa egokitua maiatzak 28 larunbata Urnietan
Pausoka Elkartea

Behar bereziak dituzten umeen gurasoen elkartea da Pausoka. Diru etekinik gabeko elkartea, 2012an sortua. Gure ekintzekin, gure seme-alaben integrazioa eta eskubideak lortu nahi ditugu. Gure lana burutzeko, ezinbestekoa da edonoren laguntza jasotzea, elkarlanean aritzea, alegia. Bazkideen dirua dugu sarbide bakarra eta edozein laguntza eskertzen dugu. Gipuzkoa osoko 75 familia gaude gaur egun Pausokan. >> Harremanetarako 943337436 edo pausokaelkartea@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude