Patxi Lopezek The Croods jokua jaitsi nahi du Legebiltzarrean, euskal gatazkaz ari diren bitartean

patxiGatazkaren konponbidea bezalako gai garrantzitsu bat eztabaidatzen aritu dira gaur Eusko Legebiltzarrean. Euskal Herriak bakea lortu nahi badu, berebiziko gaia hau. Baina badakigu Patxi Lopezek zer nolako interesa jarri ohi duen gai honetan. Ez da urrun geratzen Lopezen prentsaurrekoa tren bagoi batean AEBtan, Kofi Annan eta nazioarteko bitartekariak Aieteko Bake Konferentzian zeuden bitartean. Gaurkoan, parlamentuan gatazkaz eztabaidatzen ari ziren bitartean, lehendakari ohia hor ari zen Ipad-ean The Croods jokoan jolastu nahiean. Lotsagarria eta penagarria hitz xuabeak erabilita. Gutaz trufatzen da?

 

Iñaki Larrañaga ZuZeuko editoreak txiokatu du Parlamentutik argazkia:

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

9 pentsamendu “Patxi Lopezek The Croods jokua jaitsi nahi du Legebiltzarrean, euskal gatazkaz ari diren bitartean”-ri buruz