Patxi Huarte: “Geroz eta umore gutxiago daukat”

Patxi Huarte: “Geroz eta umore gutxiago daukat”

Berriako ‘Zaldieroa’ marrazki tiraren atzean dagoen burua eta eskua da Patxi Huarte (Faltzes, 1966). Kamera aurrean lotsati xamarra da. Horregatik, haren autokarikatura ezagunago izango duzu hezur-haragizko gizona baino. Badute elkarren antza. Ez da kasualitatea izango elkarrizketa egunean marrazkietako txano beltz bera, jertse beltza eta North Face zapatilak eramatea jantzita. Edo bai. Hitzak ez zaizkio soberan gelditzen. Baliteke hortik etortzea tira laburretan ideia handiak transmititzeko abilezia. Edo alderantziz. “Gaztetan argiago neuzkan ideiak”, aitortu du, “zalantza asko ditut orain”. Lezoko etxearen ateak ireki dizkio ZuZeuri. Esateko askorik ez duela dioen arren, solasaldi gustagarria sortu da.

Patxi Huarte 'Zaldieroa' marrazkilaria

Eguneroko ideiak ateratzeko teknika?

Ez dut teknikarik. Egunero interneteko guztia irakurtzen dut, egunkariak eta Twitterreko jarioa, webguneak, ZuZeu esate baterako, eta hortik tiraka… ordu zehatz bat dut entregatzeko eta ordu zehatz bat dudanez zerbait egin behar dut.

Teknopata zara?

Asko gustatzen zait teknologia. Umea nintzenean zientzia fikzioa irakurtzen hasi nintzen. Liburu horietan bazen comlog izeneko kontzeptua. Comlong-ek unibertsoko jakinduri guztia biltzen zuen aparatutua zen. Esate baterako, zalantza bat zutenean ComLog-ari galdetzen zioten. Nik flipatzen nuen horrekin. Internet ezagutzea nik beti amestu izan dudan fantasia bizitzea izan da. Geroztik teknopata eroa izan naiz.

“Laborategi batek esango balu
Iruña-Veleiako aurkikuntzak
egia direla, nik ez nuke sinetsiko”


Zer larretan dabil Napoleon Lopez?

Hain zaila da Urkullu marraztea?

Kontuak eskatu dizkizute tiretan egindakoengatik?

Kritika batzuk jaso ditut, baina oso gutxi. Hamar urte pasa ditut gauzak esaten eta erantzuna beti izan da oso positiboa edo positiboa, edo ez da erantzunik etorri.

“Esaten dutenean hizkuntzaren inguruan
politika egiten dugula,
noski egiten dugula, egin behar delako”

‘The Organization’-ekin fribolizatzeagatik kritikatu zaituzte?

Luze jo dizun tira bilduma: zer iritzi duzu Iruña-Veleia aferaz?

Gai zinateke faltsutze horiek marrazteko?

Hor agertzen diren irudiak gure ikuspuntu modernoaren irudiak dira. Erromatarren bizitza agertzen bost iruditan agertzen den ostraka bat dago. Hori ‘Muy Interesante’-n jartzen dituzten gauzak dira. Erromatar batek ez luke horrelakorik egingo. Egitekotan marrazi bat egingo zuen, esate baterako, azoka, baina ez ‘horrela bizi gara’. Ostraka horretan letrina bat ere agertzen da, baina erromatarrek ez zuten horrelakorik inoiz marraztu, guk gure komuna diarioan marrazten ez dugun bezala. Beraiek ez zioten horri garrantzia ematen. XX. mendean flipatzen dugu komunak zituztelako, baina garai hartan ez zen gauza inportante bat. Oso ebidentea da. Hispania osoan ez dira letrinak aurkitu, horrek ez du esan nahi ez denik marraztu. Aldiz, Erromako gizarteari buruzko dibulgazio lan guztietan letrinak agertuko dira.

Zergatik dira euskara eta politika Euskal Herrian umorea egiteko gai erabilienak?

Euskaldunak politikarekin obsesionatuta gaude?

Bai, baina normala da. Politikaren aldekoa naiz, errepublikarean aldekoa. Res publica, bertan eskua sartu behar dugu. Gauza bat da politika egitea eta bestea alderdikeria. Politika egitea eta ideologia izatea egokia iruditzen zaidan bezala alderdikeria ez zait batere gustatzen. Esaten dutenean hizkuntzaren inguruan politika egiten dugula, noski egiten dugula, egin behar delako.

Herri normala garenean zer marraztuko duzu?

Poesia marraztuko dut, edo asko gustatzen zaidan zientzia dibulgazioa.

“Oso haserre nabil krisia dela eta,
estafa handi honekin”


Ezkortasuna agertzen da zure tiretan kontrakoa baino.

Iparraldea galduta dela entzun ohi da; Nafarroarekin berdin?

“Tamalez, lurraldetasuna galdu dugu”


Luistxoren independentzia planteatzen ari zara?

Errepublika egin behar da, duzunarekin. Ezin baduzu ondokoa konbentzitu zu bezala errepublikarra izateko, zuk zeuk zeure bidaia hartu eta errepublika sortu behar duzu.

Nondik dator Santi Leone eta zure harteko elkarlana?

Euskal Herri Imajinario baten alde liburuaren harira azala egiteko eskatu zidan, Xabier Mendigurenen bitartez. Bazkaria egin genuen, eta geroztik adiskideak gara. Amankomunean ditugu gauza asko eta miresten dut bere lana. Pertsona oso argia da, eta beste batzuk bezala kristoren lana egiten ari da euskal kultura interesgarri bat sortzeko egunero, eta horrekin disfrutatzeko.

Patxi Huarte: “Geroz eta umore gutxiago daukat”

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

6 pentsamendu “Patxi Huarte: “Geroz eta umore gutxiago daukat””-ri buruz

  • Laborategi bat esango balu nik ez nuke sinetsiko?
    Beraz analisi sakonak egiten badizkiote ta egiazkotasuna frogatuko balitz faltsuak izango ziren, ta modernoak dira berak esaten dulako, nahiz ta askotan faltsutzat edo modernotzat emandako aurkikuntza ugari gero demostratu dira benetazkoak zirela.

    Ta zergatik dira modernoak? A bai, Txerri baten marrazkia agertzen zela ta XX mendean bakarrik irudikatu dira txerriak horrela, berdin du Eguzkia betidanik egotea ta betidanik txerri baten itzala orain bakarrik ustez marrazten denaren antzekoa izan.

    Argi dago iritsiak amak bezalakoak direla, bakoitzak berea du.

    Froga benetan sakonak egingo balizkiote, ta egiazkotasuna frogatu berak ta nik nahi genuna pentsa genezake, baina benetazkoak izango ziran, ta aldrebes berdin, azterketa sakona (ta frogatua dago azterketa sakonik ez dela egin, beste iruzurren arten) egin ta gero faltsutasuna frogatuko balitz, Txilardegi ta besteen iritzia berdin izango zan.

    Baina froga sakonik ez denez egin, dena usteak dira, frogatu gabeko usteak.

    • Tarteko gaia da hemen Veleiakoa, baina hatza non sartu zabiltzanez, Sugar, ohartxo bat: Huartek bere iritzia eman du, iritzi pertsonala. Horren harira hopotesia egin du: “laborategi batek egiazkoak direla esango balu…”. Hipotesia. Baina nor eta zu etorri zara errieta egitera! Nork eta zuk, inolako hipotesirik gabe, hau da, duela aste batzuk laborategi batek faltsuak direla esan ondoren, zuk zeuk emaitza horiek arbuiatu eta era guztietako aitzakiak jarri ondoren, zuk zeuk inori kargu hartzea ere! Kopeta behar da, gero! Kopeta lotsarik faltan, noski.

      • Laborategian ez da analisi sakoni egin ta hori demostratua izan da, lehen ez zeuden materialak agertu dira ta demostratua dago.

        Ta nire teoria jada azldu dut, hemen batzuk Euskararekin teoria batzuk eraiki dituzte, Veleiak demostratuko luke teoria hoiek gaizki daudela ta hori eztaltzeko hau guztia egiten da.

        Frogak? Nun mutil? Froga bakar bat ere ez dute aurkeztu.
        Gauz arraro mordo egin dituzte, hondeamakinarekin lur sail eremu haundia suntsitu ta han ateratakoa zakarrontzira eraman, ta tipoak esaten du Frgatzen badezla benetazkoak direla ez lukela sinistuko zertan oinarrituan? Ezertan, baina tira zuk diozuna.

    • Santi Leone 2014-02-11 07:22

      “Iritziak ama bezalakoak dira, bakoitzak berea du”. Ez dakit, bada. Nik erranen nuke aita bezalakoak direla iritziak: bakoitzak berea du, bertze kontu bat da aita hori nor ote den, guk uste duguna edo bertze norbait: kasu batzuetan begi-bistakoa da, eta bertze kasu batzuetan, aitatasun zernahi proba eginda ere, ezinezkoa da sinestea halako halakoren aita dela.
      Iruña-Veleiako aferaz Patxi Huarteren iritzia da ingelesez “an educated guess” deitzen dena, iritzi informatua alegia, historialari batek eginen lukeen arrazoibidea erabiltzen duena. Eta susmoa dut bertze aldean zenbaitek froga “zientifikoak” eskatzen dituztelarik, benetan Jainkoaren existentziaren froga zientifikoak eskatzen ari direla: hau da, azken buruan fede eta sinesmen kontua den gauza bati itxura arrazionala eman nahian dabiltzala. Eta, zer nahi duzue erratea, niri ere arraro egiten zait Porky erromatarren artean agertzea.

  • joseba barandiaran 2014-03-31 10:42

    Bada nik azken aldian plastilina irakaslea gutxitxotan ikusi dugun irudipena daukat. patxik dion “geroz eta umore gutxiago” horrekin lotua ote?

  • Uztailean lau urte beteko dira EHUko Letren Fakultateak Iruña-Veleiako indusketa eremu bat hondeamakina batez errotik suntsitu zuenetik, Yolanda Barcinak Iruñeko Gaztelu plazan egin zuen bezalaxe. Horregatik, ekainean Euskeraren Jatorriaren Elkarteak ondorengo idazkia eman zien Julio Nuñezi eta Agustin Azkarateri Iruña-Veleian izan duten jokaeragatik (Lurmeni orain 6 urte datazioak eta kata kontrolatuak ukatzegatik) eta Nuñezek orain 4 urte egin zuen suntsiketagatik:
    > EHUk Iruña-Veleiaren aferan daraman jokaera, zientziaren eta etikaren aurkako etengabeko erasoa da. Horregatik, EHUren izen eta prestigioa gehiago kaltetu baino lehen, berak sortutako arazo hau konpon dezala eskatu nahi diogu datazioak eginez (IPCEk ere ez dituelako egin).
    > Letren Fakultatea Euskal Herriaren nortasuna babesteko garrantzitsuena da, geure hizkuntza eta historia zaindu behar dituelako. Baina interes ekonomiko eta akademikoengatik (Mitxelenaren teoriaren atal batzuk eta horretan oinarritutako oraingo irakasleen lanak hankaz gora ez jartzeko) azken 100 urteotan izan dugun aurkikuntza arkeologiko handiena lurperatu nahi dute.
    > Hauek dira EHUren Letren Fakultateak gai honetan zientzia eta etikaren aurka ari dela esateko arrazoiak:
    > 1. EHUko Letren Fakultateak Aholku Batzordea kontrolatzea eta arkeometria
    > aditurik ez sartzea.
    Arabako Foru Aldundiak 2007aren amaieran ostraken
    > faltsutasunari buruz hedabide bakar batek sortu zuen kanpainaren aurrean
    > Aholku Batzordea sortu zuenean, EHUren aholkuz, kide gehienak unibertsitate
    > horretakoak izendatu zituen, 9 kide, horietatik 7 Letren Fakultatekoak eta
    > beste 2 EHUko Ingeniaritza eta Kimika Fakultatekoak. Hau da, ez zen
    > arkeologia erromatarreko eta arkeometria alorreko aditurik ekarri nahi izan
    > eta horren ordez, Letren Fakultateak kontrolatutako batzorde bat sortu
    > zuten.
    > 2. Datazio eta kata kontrolatuak ez onartzea
    . Aholku Batzorde honek 5
    > bilera baino ez zituen egin eta bertan ez ziren onartu orduko indusketako
    > zuzendaria zen Eliseo Gilen bi eskaera: 100 ostraka polemikoenak datatzea
    > eta kata kontrolatuak egitea. Bigarren eskaera hau EHUtik kanpoko partaidea
    > zen Dominic Perring-ek ere eskatu zuen. Kata kontrolatuak eta datazioak ez
    > onartzeak, gai hau argitzeko zuten “interesa” argi adierazten digu. Horren
    > ondoren ere, Batzordeko kide batzuek ostrakak ezin direla datatu adierazi
    > dute. Denak ezin direla datatu badirudi ere, erdiak baino gehiago bai,
    > horietako asko faltsutzat hartutakoak, Ingalaterrako laborategi baten
    > arabera: kaltzita arrastoak dituztenak, sedimentuak, egosi aurretik
    > idatzitako adreiluak, hezurretan egindakoak, eta abar.
    > 3. Indusketa ez bisitatzea eta arkeologoak ez elkarrizketatzea.
    Aholku
    > Batzordeko kide bat ere ez zen indusketara joan azterketa sakonak egitera
    > eta Eliseo Gilen taldearen lana ondo ezagutzera. Horrez gain, ez zen inor
    > Eliseoren arkeologo taldearekin bildu grafitoak nola agertu ziren, zein
    > estratutan, zein teknika erabili zuten… Hau da, ikerketa batean
    > ezinbestekoak diren lan bi hauek ez ziren egin.
    > 4. Informazio osagarririk ez eskatzea eta landa koadernoak ez
    > kontsultatzea.
    Aholku Batzordeko inork ez zion Eliseo Gili informazio
    > osagarririk eskatu eta haien erabakia hartzeko, Eliseok urtero Aldundiari
    > ematen zizkion memoria laburrak baino ez zituzten irakurri. Ez zituzten
    > Lurmenen landa koadernoak kontsultatu, lan arkeologiko bat ondo egin den
    > ala ez jakiteko ezinbestekoa dena. Edward Harrisek, mundu osoan erabiltzen
    > den indusketa arkeologikorako sistemaren sortzaileak, Gasteizera etorri
    > zenean, egin zuen lehenengo gauza landa koadernoak kontsultatzea izan zen.
    > 5. Arabako Foru Aldundian 2008ko azaroaren 19an egin zen prentsaurrekoko
    > adierazpenak.
    Aldundiak ostrakak faltsutzat hartu eta Lurmen kanporatu
    > zuen egun hori, EHUrako egun tristea izan zen, bertako irakasle batzuek
    > egindako adierazpen publikoengatik. Joseba Larraka eta Joaquin
    > Gorrochateguik ostraka batean “Descartes” agertzen zela adierazi zuten,
    > argazkia erakutsi gabe noski. Hilabete bat geroago argazkia publikoa
    > egitean “Miscar(t)” agertzen zela ikusi genuen. Horrez gain, ostraka
    > batzuetan ergatiboa ez egotea faltsutasunaren sinonimotzat hartu zuten,
    > egunero eskola, institutu eta mila lekutan akats bera egiten ikusten
    > dugunean.
    > Juan Manuel Madariagak, bestetik, ostrakak faltsuak zirela esan zuen osagai
    > moderno bat zutelako. Eliseo Gilek hurrengo egunean argitu zion EHUko
    > irakasle horri ostrakak apurtuta agertzean osagai modernoz egiten den kolaz
    > itsasten direla, eta gainera, ea horrelako zalantza bat izanik, nolatan ez
    > zion berari horri buruz galdetu aurretik. Zientzia alorretako EHUko beste
    > irakasleak, Fernando Legardak, ostraken euskarri zeramikoak erromatar
    > garaikoak zirela jaso zuen txostenean.
    > 6. EHUko hiru irakasle iritziz aldatzea
    . Prozesu honetan harrigarria
    > izan da EHUko hiru irakasle, Joaquin Gorrochategui, Juan Santos eta Pilar
    > Cipres hasieran ostrakak egiazkotzat hartzea eta gero, ostraka berririk
    > agertu gabe, hau da, oinarri berdinaren gainean, faltsuak zirela esatea.
    > Hirurok ia batera aldatu zuten iritziz.
    > 7. EHUren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena egitea.

    > Aldundiak Eliseo Gil kanporatu zuenean EHUrekin hitzarmena egin zuen,
    > indusketan EHUko kideak jarriz. Gogoratu behar da irakasle hauek Aholku
    > Batzordeko kideak izan zirela eta haien txostena erabakigarria izan zela
    > Eliseo kanporatzeko. Ez da etikoa, ez egokia, pertsona bat kanporatzeko
    > parte hartu dutenak ondoren bere lekua hartzea.
    > 8. Indusketa eremuaren sektore oso bat suntsitzea.
    Hau EHUren izenean
    > prozesu honetan egin den, jadanik konpondu ezin den eta egunen batean EHU
    > auzitegietara eramateko arrazoia izan daitekeen hondamena izan da. 2010eko
    > uztailean, Julio Nuñezek bi hondeamakina sartu zituen Iruñako sektore
    > batean eta, 150 cmko sakoneraino aritu zen, sektore honetako egitura
    > arkeologiko gehienak suntsituz (hormak…) eta bertan zegoen guztia
    > isurtegira bidaliz. Sektore hau arkeologikoki suntsituta geratu zen. Edward
    > Harrisek proposatu zuen moduan, EHUko Arkeologia Sailak egindako lan hau
    > auditatu beharko da egunen batean.
    > 9. Eztabaida zientifikoa garatzeko gai ez izatea.
    Une honetan grafitoen
    > alde 24 txosten eta irizpen daude (Txillardegi, Hector Iglesias, Edward
    > Harris…), horietako bi aldizkari zientifikoetan argitaratuta. Faltsuak
    > direla baieztatzen duten txostenak 7 dira. Bost urte hauetan Fakultate
    > honetako irakasleak ez dira gai izan txosten guzti hauen gainean eztabaida
    > zientifiko ireki, lasai eta sakona egiteko.
    >
    > 10. EHUko Letren Fakultateko zenbait irakasleren gezur larriak
    . EHUko
    > Arkeologia Saileko Julio Nuñezek eta Letren Fakultateko beste kide batzuek
    > “publikoki egindako adierazpen batzuetan gezur larriak”:http://euskararenjatorria.net/wp-content/uploads/2014/06/Iruna-Veleia-eta-EHUko-Letren-Fakultatea.pdf ikusi ditugu.

    > **Euskeraren Jatorria Elkartea**