Patronalek ez dute Gipuzkoako helduen egoitzetako gatazka konpontzeko borondaterik

Patronalek ez dute Gipuzkoako helduen egoitzetako gatazka konpontzeko borondaterik –

Patronalek, berriro ere, ez dute Gipuzkoako helduen egoitzetako gatazka konpontzeko borondaterik erakutsi.

Patronalek ez dute Gipuzkoako helduen egoitzetako gatazka konpontzeko borondaterikHelduen egoitzetako erresidentzien mahai negoziatzailearen bilkura burutu dugu gaur LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok patronalarekin (Adegi, Lares, Acgg eta Matia). Aurreko bilkuran sindikatuok plataformak aurkeztu genituen, eta patronalak konpromisoa hartu zuen hauek aztertu eta baloratzeko. Horretarako denbora behar zutela esan ziguten eta horregatik luzatu zen denboran bilera berri baten data. Gure harridurarako, gaur patronala mahaia zartatzera etorri da, negoziaketak aurrera jarrai dezan aurrebaldintzak jarriz eta gure plataformen gaineko balorazioak egitea exigentzia berriekin azpiratuz.

Hainbeste denbora eta gero, hainbeste sufrimendu eta gero, halako jarrera eta arduragabekeriaz jokatzea ulertezina da. Ez dago borondaterik, ez dute borondaterik negoziatzeko. Horren argigarri gaur jazotakoa.

Langileoi honen aurrean ez zaigu besterik geratzen borrokatzen jarraitzea baino. Inoiz baino ozenago entzun gaitzatela. Zentruz zentru indarrak biderkatu eta herrialdeko hitzarmen baten bidean borrokan jarraituko dugu helduen egoitzetako langileok.

 

Patronalek ez dute Gipuzkoako helduen egoitzetako gatazka konpontzeko borondaterik