Pasa ez dadila

Pasa ez dadila –

Etxean telebistarik ez dugu, horregatik kutxa hipnotizatzailea ikusten dugunean beste tokietan, are gehiago harritzen nau bertan zabaltzen den kulturak, bizi-ereduak, baloreek eta ideologiak. Ez da hainbeste baieztatzea hau egiten dutenik, hori badakit eta ez dut horren lekukoa izan behar jakiteko zapalkuntzaren oinarritako bat dela. Aho bete hortz uzten nauena da ze lotsagabekeria erabiltzen duten honetarako, eta ezin dut ulertu zelan jendeak sinesten dituen hain errez antzezpen grotesko hauek.

Pasa ez dadila

Abenduaren hasieran telebista duen etxe batean egon ginen egun batzuk. Burmuina sedatzeko eta barre batzuk botatzeko balio duen telesaioren bat ikusi genuela onartzeko beharrean nago, baina hausnarketa hau plazaratzea eragin zidaten bi albistek. Biak albistegi berean eta kate espainol pribaturen batean, nahiz eta honek ez dituen libratzen gainontzekoak manipulatzeko joko zikin honetaz.

Lehenengoa, txertaketa kanpainaren inguruan, hasieran berri inozo ematen zuen, saioa betetzeko modukoa. Baina telebistan eta hedabideetan orokorrean ezer ez doa edukirik gabe. Lokutoreak azaltzen zuen pertsona askok jai eguna baliatu izan zutela txertoa hartzeko, ilarak egon zirela honetarako eta baita ere PCRa egiteko. Kontatzen zuen, txertatuko zirenen artean, batzuk bigarren edo hirugarrenaren bila zihoazela, baina hona hemen lehenengo dardoa, albistea narratzen zuenak gehitu zuenean horien artean ere, lehenengoaren bila zihoazen “rezagado” asko zeudela. Hau gutxi balitz, azpimarratu zuen, tono epaitzaile batekin, batzuk adierazten zutela behartuak joaten zirela. Kontaketan ere, zehaztu zuen ilaran egondako batzuk gazteak zirela. Iritzi bakarreko albiste honetan mezu argia plazaratzen ari ziren: txertatzea ez dela hautazkoa, egiten ez duenak epaitua izan behar duela eta gazteek presio berezia behar dutela eta infantilizatu ahal direla.

Bigarren berria Bruselasen zegoen kokatuta, Belgikan derrigorrezko txertaketaren kontrako mobilizazio bat telebisatzen ari ziren. Hasteko, pantailaren beheko partean, irudiak botatzen zituzten bitartean zera zuten jarrita: “Movilización negacionista en Bruselas”. Mezuari pisua kendu nahi diotenean ohikoa den bezala, bertan egondako istiluei protagonismoa eman zieten. Tarteka esataria ausartu zen baieztatzera manifestazioan zeuden guztiak ez zirela negazionistak, esanez horien artean neurrien kontra zeuden hiritarrak zeudela. Azken hilabeetan, negazionista deitzen zaio Covidaren irakurketa nagusiarekin bat egiten ez duen orori, eta ondorioz ezarritako politika eta neurriak kritikatzen dituenari. Estrategia manipulatzaile hau ez da berria, ezta ezezaguna borroka ezberdinetan murgilduta gauden edota egon garenontzat. Errealitate bakar bat ezartzeko, pentsakera itxia ezartzeko, handik ateratzen den guztia ukatzea edota baliogabetzea besterik ez dute. Horrela, hamaika argudio aurkeztu arren, edota profesional ezberdinen ikerketa edota iritzi kualifikatuak aipatu arren, jarri dizuten maskarak guzti horri kenduko dio oihartzuna izateko aukerarik.

Horrelako pulitzerren aurrean, egoera honetan mesfidantza besterik ez zait pizten. Bizitako beste egoeretara estrapolatzen dut eta makinaria guzti hori martxan jartzeak kontran kokatzen nau institiboki. Kristonekoak pasa ditugu hau hasi zenetik. Konfinatu gintuzten bi hilabetez lanerako irteerak soilik bermatzen. Gure txikiak lau hormen artean itxi zituzten beraien garapenerako benetako beharrak ukatzen. Gure zaharrei, eta ez hain zaharrei, familiaren beroa eta maitasuna lapurtu dizkiete, bizitzeko behar duten benetako arnasa kentzen. Itotzen gaituzten musukoak une oro eramatera behartu gaituzte. Orain gure osasunaren kontrol guztia izan nahi dute beraien eskuetan, modu honetan, gure bizitzak are gehiago jartzen sistema kapitalistaren mesedetara.

Garai bitxiak bizitzen ari gara. Sistema eta kontrol sozialerako bitartekoek oinarri bera izanda askoz garatuago daude. Gero eta gehiago kostatzen zaigu begi aurrean jartzen dizkiguten argi, zarata eta despistatzeko itzal guztiak alboratzea eta errealiatearen muina aurkitzea. Nik neuk ez dut asmatzen COVIDaren sustraietara heltzen, baina argi daukadana da, egoera guzti hau baliatu dutela zapalkuntzan beste buelta bat emateko. Azken salbuespen neurriak, osasun pasaporte deiturikoak, kualitatiboki aldatuko du gure egunerokotasuna. Ez da osasuna jokoan dagoen bakarra, eta oso tentu ibiliko dira neurtzen herritarren erantzun gaitasuna ze nolakoa den. Gure esku dago, beraz, neurri hauen kontra antolatu eta borrokatzea beranduegi izan baino lehen. Bestela Martin Niemöller-en poeman bezala gertatuko zaigu eta gure bila etorriko direnean ez da inor geratuko gutaz hitz egiteko.

Pasa ez dadila

Pasa ez dadila

3 pentsamendu “Pasa ez dadila”-ri buruz

  • josu naberan 2021-12-31 09:53

    Bete-betean jo dun ituan, Itsaso.

    Hortxe zeok GAKOA!
    Guk ere ez zeukenagu telebistarik, enpagua ematen digulako, baina bazekinago zer den EZ-JAKITEARAN FAKTORIA emankor boteretsua, hain mesede handia egiten ari zaiona Elite Covidiarraren plandemia sasi-txertolari lukratiboari.

  • Mikel Haranburu 2021-12-31 13:06

    Nondik hasi… Telebistaren gidaritza ez bide dute aski…, eta kontrol gehiago beharra dute elitekook… geure osasuna haien mende… konplot apokaliptikoa bizitzen ari gara…
    Eta… zer gertatuko da den-dena kontrolpean dutelarik, zer gehiago eginen dute gure suntzitserako, non nahi gaituzte, haiek gu?
    Sarritan iruditzen zait Eraztunen Jauna lanaren irakurle asko, gehiegi dagoela bazterretan, edo gehiegitan irakurri dutela Sauron eta Jaun Beltz horren pasadizoak… non gaikia gaizki da, beltza, iluna, ezagutu ezina, egunero bazkaltzen ez duena, etxerik ez edo gutxienez etxean altzaririk ez duena, pertsonifikatu gabea, eta ongia tximeletaz inguraturiko izaki panpox saila…
    Orain dela berrogei urte ere esaten zen guztiak kontrolpean geundela, poliziak dena zekiela gutaz, telefono guztiak aditzen zituztela… eta ez zegoela ezer egiterik…
    Orain, mundu guztia -pertsona guztiak alegia- kontrolatzekotan zer eta birus, sasibirus, txerto eta sasitxertoa asmatu behar izan dute… telebista ez zen aski, futbola ez da aski, sexu kontsumoa ere ez da aski…
    Nik uste nuen “eliteok” kontsumista nahi gintuztela, ez bakarrik botika kontsumitzaile, ez bakarrik farmazeutikaren bezero, Txinak fabrikatzen duen oro, azken plastiko zatiraino, erosteko prest egongo ginenok, hala nahi gintuztela. Orain berriz, globalizazioa bere muturreraino eramana izan delarik, edo muturretako bateraino bederen, gu suntsitu nahi gaituzte, pobretu, ez dezagula dirurik gastatu ostalaritzan, ez gaitezela sar ere ostatuetan, eta helburu horri begira, pasaportea. Aski pasaporte behar ez bazen munduan barrena ibiltzeko, dirua gastatzera ibilirik ere…
    Alabaina, berriro diot, eta gero zer? Guztiak kontrolatuta eta lanik eskas edo dirurik gabe, zer eginen dute, zer eginen du Eraztun nagusiaren jabeak dibertitzeko? Ezer erosterik ez dugularik, zertarako nahi gaitu zazpi mila milioi bizilagun planetan? Zer negozio klase litzateke hori?
    Nire bila etorri zirelarik, inor ez baitzen ezer esateko moduan, ez al ziren konturatu nirekin pelikuka amaituko zela, eta ondoren ez zutela beste inoren bila joaterik izanen?

  • josu naberan 2021-12-31 19:39

    Etzala burua lar neka, Mikel.

    “Los Superiores están en Ello”

    Ondo zehaztuta zeukatek haien Plangintza: Horretan bederen, gardenak dituk.
    Adibidez, pandemia bat etorriko zela iragarri zuten 2019an… Horren Simulakroak egin ere BAI, eta PANDEMIA ditxosoa etorri egin zuan, jaoitza-marka eta guzti: COVID-19, hain justu. Eta eranskin gisara, kritikoei nola deitu ere: “Nagazionista, Terraplanista”

    Eta oraingoa ere aurreikusia zeuzkatek ZEHAZKI:
    Sistema Neoliberalak pot egin duenez, Esklabismoko Osoko Sistema ezartzeko asmoa zeukatek 2030-Agendan.

    Kontsumitu, noski, hori ezinbestekoa dok Kapitalismoak pedaleoan jarrai dezan.

    Horregatik, 2030-Agendan aurreikusita zeukatek Gutxieneko Pentsio Unibertsal bat EMATEA gizakume guztioi, gure gastuetarako.

    Baina, bakoitzaren portaeraren arabera (Sistemari atxikiak gaitezen heinean), zeren hori jada guztiz posible izango baita (TXINAN jada halaxe dok), inozenteki sartu diguten ditxosozko PASAPORTE DIGITALARI eta ESKER.

    Beraz, lasai Mikel. Eta segi PASAPORTE eta halakoei PASO CABALLERO egiten.