Partida oraindik ez da bukatu: Zubietan protesta eta zaborra Kantabriara

Partida oraindik ez da bukatu: Zubietan protesta eta zaborra Kantabriara. Errauskailuen aferak bizi bizirik jarraitzen du Gipuzkoan. Orain gutxi jakin genuen Lapatxeko zabortegia ez dutela berehala itxiko eta bete artean, behintzat, zabalik iraungo duela. Dena den, Zubietako erraustegia ireki bitartean Gipuzkoako Foru Aldundiak zaborra Kantabriara eramatea erabaki du: usain txarrak hobe albokoaren teilatupean.

Partida oraindik ez da bukatu: Zubietan protesta eta zaborra KantabriaraKantabriara zaborra bidaltzea behin behinekoa dela azaldu Gipuzkoako Diputazioak –Zubietako zabortegia martxan hasi bitartekoa– baina, ez dirudi kontrako plataformak alfonbra gorria jarriko dionik.

Otsailak 28rako protesta deialdia egin du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Hainbat elkarte, alderdi eta sindikatuk hartuko dute parte Zubietaraino oinez egingo duten ibilbidean. Martxaren zutabea igande goizean goiz irtengo dira Zubietako erraustegi proiektuak 5 km-ko inguruan harrapatzen dituen herri gehienetatik: Andoain, Zizurkil, Hernani, Añorga, Lasarte-Oria, Usurbil eta Zubietatik. Letabideko gainean egingo dute bat guztiek eguerdiko 12:00etan. Ondoren, denak elkarrekin iritsiko dira zubietara eta 13:00etan egingo dute protesta ekitaldi nagusia.

Filosofia bakar batean laburbildu daiteke EAM (Errausketaren Aurkako Mugimendua): “Burua duenak ez du erraustegirik nahi bere herrian, eta bihotza duenak ez du beste inoren herrian nahi. Atxikimendua eman diotenen artean daude, esaterako, Irabazi, Equo, Sortu, EH Bildu, Ezker Anitza-IU, CCOO, LAB, ELA eta ESK.

Errauskailuaren kontrako mugimenduek argi utzi du partida ez dela bukatu, eta elkarrekin jokatzeko asmoa dutela. Badaude alternatibak, eta ziur aurkituko dituzte.

Partida oraindik ez da bukatu: Zubietan protesta eta zaborra Kantabriara

2 pentsamendu “Partida oraindik ez da bukatu: Zubietan protesta eta zaborra Kantabriara”-ri buruz

  • “Burua duenak ez du zabortegi bat nahi bere herrian, eta bihotza duenak ez du beste inoren herrian nahi”

  • Peru Dulantz 2016-02-25 12:14

    Nola sinetsiko dugu PVCak, poliuretanoak eta gainerako material plastikoak eta bestelakoak errausteak ez dituela inguruko bazterrak oso gai pozoitsuz kutsatzen?