Parte-hartze ordenantza aurkeztu dute Getxon

Parte-hartze ordenantza aurkeztu dute GetxonGetxoko EH Bilduk parte-hartze ordenantza aurkeztu du. Ordenantza herriko elkarte, eragile eta banakoen ekarpenak jasotzen ditu, eta asmoa da legealdiaren azken plenoan eztabaidatu, hurrengo asteartean, eta horretarako mozio bat aurkeztuko dute.

Era berean, prentsa-ohar baten bidez, Getxoko EH Bilduk dio “herritarrak politikan eta udal administrazioaren gestioan integratu” nahi dituela, “hau da, hauteskunde-garaitik kanpo eta ordezkaritza politikoen edo elkarteen/erakundeen mugak gaindituta, udalen politikan eta gestio publikoan aritzeko edo jarduteko aukera eman nahi diegu herritar guztiei, berariazko baliabideak eta aukerak emanda, eta horretan inplikatu nahi ditugu”.

Ohar berean gaineratzen du: “Ordenantza hau bide, herritarren kontrola udal kudeaketan hainbat eskubideen onarpenaren bidez zehazten da; hala nola: parte hartzeko eskubidea, informazioa jasotzeko eskubidea, entzuna izateko eskubidea, eskariak egiteko eskubidea, herri ekimenerako eta kontsultarako eskubideak, osoko bilkuretan proposamenak aurkezteko eta horietan parte hartzeko eskubidea edota biltzeko eskubidea. Eskubide horiek hurrengo bitarteko eta organoen bidez gauzatuko dira: partaidetza zinegotzigoa, herri-kontseilua, sektorekako kontseiluak, auzokako batzarrak eta herritarren parte-hartzerako bulegoa”.

Ordenantza osoa hemen irakur daiteke:
http://issuu.com/getxokoehbildu/docs/getxoko_parte-hartze_ordenantza

 

Getxo, parte-hartze, politika

Zer duzu buruan “Parte-hartze ordenantza aurkeztu dute Getxon”-ri buruz

  • …eta abertzaleak direla esango dute.
    Integrazioa da bide bakarra ! …edo holako zerbait.
    Edo bestela hola: parte hartu demokratikoki, demokratikoki gure nazioa zapaltzeko antolatu dituzten instituzio demokratikoetan, are eta instituzio espainol demokratikoagoak izan ditzagun.
    Egiten duguna gara.
    Egiten ez dugunak bizirik mantentzen gaitu. Azken hatsa eman arte behintzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude