Parte har ezazu Gipuzkoako Foru Aldundiaren hizkuntz kudeaketaren ebaluazio sozialean

Parte har ezazu Gipuzkoako Foru Aldundiaren hizkuntz kudeaketaren ebaluazio sozialean

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzuen hizkuntz kalitatea neurtzeko ebaluazio soziala abian da. Aldundiaren egoitza atarietan egiten ari diren inkestez gain, webgune bat prestatu da herritarren iritziak biltzeko.

Parte har ezazu Gipuzkoako Foru Aldundiaren hizkuntz kudeaketaren ebaluazio sozialeanGipuzkoako Foru Aldundiaren konpromisoa da 2015 urterako bere zerbitzu guztiak euskaraz eskaintzea, herritarren hizkuntz hautuaren berme gisa, eta, baita ere, zerbitzuen hizkuntz kudeaketaren kalitatearen adierazle moduan. Helburu horretara iristeko, berebiziko garrantzia dute, alde batetik, Aldundiaren barnean egin behar diren ebaluazioak; eta, bestetik, gizarte eragileen eta herritarren iritzien kontrasteak. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu duen kanpo ebaluazioak ahalbidetu nahi du herritarrek parte hartzea Aldundiaren hizkuntz politikan, erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuen hizkuntz kudeaketaren ebaluatzaile bilakatzea, parte hartze prozesu baten bitartez. Kanpo ebaluazio honen helburuak dira:

  • Euskara Zuzendaritzaren ebaluazio sistema osatzea, orain arteko tresnei gehituz Aldundiaren zerbitzuen hizkuntza kudeaketaren kalitatearen ebaluazio soziala.
  • Ebaluazio sozialaren prozesuaren bidez gizarte eragileen eta herritarren parte hartzea eragitea, eta herritarren jarrera kritiko eraikitzailea eta parte hartzailea sustatzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren hizkuntz kudeaketaren ebaluazio soziala antolatzeko, 2014ko maiatzean zehar inkestak egingo zaizkie erabiltzaileei Aldundiaren egoitzen atarian. Gainera, ahalik eta erabiltzaile gehienengana iristeko, internet bidez ere eman daiteke iritzia, webgune honetan.

Laguntza eskertzearren, produktu kulturalak erosteko 50na euroko 3 bono zozkatuko dira parte hartzaile guztien artean. Udazkenean, gizarte eragileekin egingo da prozesu bera, talde fokalen bidez. Azkenik, ebaluazio sozialaren informazioa osatzeko, beste iturri batzuk ere baliatuko dira, hala nola Elebide etaBehatokia erakundeen txostenak, Aldundiaren Zilarrezko Bikain agiria, Aldundiaren kalitate sistema, baita hedabideetatik jasotako berriak ere.

Ahize hizkuntz aholkularitza zerbitzuak egingo du lan teknikoa.

Parte har ezazu Gipuzkoako Foru Aldundiaren hizkuntz kudeaketaren ebaluazio sozialean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude