Parlen els ulls (Begiak mintzo dira) sarean ikusgai, gatazkaren lekuko zuzen izandakoen arteko solasak ardatz dituen dokumentala

parlen els ulls

TV3 kateko Sense Ficció telebista saioak bart estreinatu du Parlen els ulss (Begiak mintzo dira) dokumentala. Euskal gatazkaren alde bateko eta besteko biktimak Txillida-Lekun bildu zituen, Pluja Seca (Euri Lehorra) dokumentalaren egilea ere baden Gorka Espiuk, hitz egin zezaten, erabat modu librean. Ohiko gaiak, ostera, berez eratortzen doaz solaskideen ezpainetatik: barkamena, biktima izaera, berradiskitzea, sufrimendua. TV3ko webgunean ikus daiteke Parlen els Ulls dokumentala osorik.

Rosa Rodero eta Javier Asla ETAren biktimak, Joxean Agirre espetxean hemezortzi urte egindako etakidea, Tamara Muruetagoiena Esteban Muruetagoiena torturen ondorioz hildako medikuaren alaba, Margarita Robles Espainiako Botere Judizialaren Kontseiluko kidea eta Jon Mirena Landa Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendari ohia dira dokumentalaren ardatz. Aurrez aurre hitz egiten doaz, sarri talka eginez, haien kontakizunak naturaltasunez kontatuz. Hitz horiek eta erreakzio kateek osatzen dute dokumentalaren muina. Hitzaren eta elkarrizketaren balioa goraipatzen dute uneoro. Horiez gain, Jon Sarasuaren poesiek girotzen dituzte solasak eta Pierre Hazan Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak ikuspegi analitikotik aztertzen du gizarteko parte diren guztien pentsamolde eta jarreretan egon daitekeen bilakaera.

Informazio gehiago Berrian: Eta printzatu dira harkaitzak