3 pentsamendu “Pareko leihotik: polita bada ere”-ri buruz

  • Kaixo, Gari. Gaur deskubritu dut Pareko leihotik argazki bilduma. Egundoko lan polita. Galderatxo bat: zeren arabera aukeratzen dituzu abestien letrak? non ateratzen dituzu? eskerrikasko

    • Gari Garaialde 2013-07-27 09:40

      Aupa Mikel, pozten nau lan polita iruditzen bazaizu, jada 3 urte luze joanak dira lehenengo hau argitaratu nuenetik eta batzuetan ez dut jakiten asteazkenero erakusten dudan leihoaren beste aldean norbait dagoen edo denak aspertu ditudan honezkero.
      Zure galderari erantzuteko: kantak hasieran erraz ateratzen nituen, burutik. Konturatu nintzen ia uneoro nuela kantaren baten zatiren bat buruan itzulika. Lehenengo hartan ere, argazkia atera eta berehala Karidadeko Bentaren hitzak etorri zitzaizkidan burura ‘gure leiho ertzetik ez da ikusten Paris’.
      Argazkiak argitaratu ahala, buruan nituen kanta zatiak nahikoak ez zirela konturatu nintzen eta alboan koaderno bat eramaten hasi nintzen, entzundako kantaren baten hitzek arreta deitzen bazidaten, idatzi eta aurrerago erabili ahal izateko, baina hori ere pisutsua bihurtu zitzaidan.
      Orain argazkia 2-3 egun lehenago aukeratzen saiatzen naiz, eta tarte horretan argazkia buruan dudala inguruko kantei arreta jartzen diet, txispa noiz pizten zaidan ikusteko, baina horrek ere ez du beti funtzionatzen. Batzuetan argazkia atera dudan momentuan nonbait aditutako kanta da, beste batzuetan bortxaz, etxeko diskak aztertu eta aukeratutako kanta izaten da.
      Beraz, laburtzeko esango dizut ahal dudan lekutik, ahal dudan bezala tiraka lortzen ditudala kantak eta argazkiak lotzea.

      Barkatu lehenago erantzun ez izana, baina oporretan nintzan, tripaz gora, toki galduren batean…

  • Aupa Gari, pausoz pauso lan ederra ekarri diguzu. Eskerrik asko!