Paperezko Kontzertuak: Oldseed (bideo aperitifa)

Oldseed Birako furgoneta da Craig Bjerringen etxea. Oholtza bere aberria. Alemanian bizi den kanadiar honek 5000 kontzertutik gora eskaini du 2003an bakarka jotzen hasi zenetik gaur arte. Bakarlari salbaia da. Garoan ere saio gordin eta zintzoa egin zuen, bere bidaiak kontatuz, Hodei Estebanekin elkarrizketan. Ahots zartatu ozena eta goxoa tartekatu zituen, berak ederki dakien bezala istorioak abesteko. Laster arte Oldseed! Hemen duzue amua:


Orain arteko kontzertu denak biltzen ditu Paperezkoak.com atariak.

Ekaitza bainuontzi batean