Paperezko Antzerkia: Ainhoa Alberdiren ‘Zapatak’ bakarrizketa

IMG_3284 (1)
Paperezkoa egiten dute den dena Donostiako Garoa Kultur Laben. Paperezkoan sinisten dutelako irmoki. Halaxe hasi baiziren Zarauzko enborrean handira enbido jota, eta orain hordagoa jo dute. Paperezko Kontzertuen arrakastari arrastoa segiz, Paperezko Zinea eta Antzerkiarekin hasiko dira liburuartean, bigarrenarekin gaurtxe, hilak 9, hasi ere Ainhoa Alberdiren ‘Zapatak’ antzezlanarekin, 19:00etan Zabaleta kaleko 34. zenbakian.

Zer demontre da Paperezko Antzerkia???

Garoan egiten diren paperezko ekintza guztiak bezala, obra, lan edo pieza batez gozatu (kasu honetan antzerkia) eta artistarekin solasteko plaza da Paperezko Antzerkia zikloa. Hilabetero behin egingo dena, estraineko saioa eginen duen Alberdi berak moderatuta.

WTF!

Bai, “antzerkia ikusteko aukera gutxi izaten da!” esaten duenetakoa bazara, WTF eder bat botatzeko aitzakia eman dizugu, Garoan hilabetean behin antzerkia eta soilik antzerkia bihurtuko baita protagonista. Obra berriak ezagutu eta artistarekin zuzenean hizketan aritzeko aukerarekin. Zer gehiago nahi duzu? Zerbeza doan? Ba bai. Zerbeza ematen diete liburuzain zoro hauek esperientzietan parte hartzen dutenei.

Banoa! Noiz da?

Urriak 9: ‘Zapatak’ bakarrizketa

Aktorea: Ainhoa Alberdi
(Zuzeneko musikarekin)
Noiz: 19:00
Non: Garoa Kultur Lab, Zabaleta kalea 34 (Donostia)

Azaroak 13: ‘Conccertino Para Orgánico y Palabro’

Aktoreak: Joseba Roldán, Iñaki Santos, Ebi Soria
(Zuzeneko musikarekin)
Noiz: 19:00
Non: Garoa Kultur Lab, Zabaleta kalea 34 (Donostia)

Abenduak 11: ‘Idazlea zeu zara’

Aktoreak: Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo
Noiz: 19:00
Non: Garoa Kultur Lab, Zabaleta kalea 34 (Donostia)

Bandorik gabeko gerrak ditut maite