Papereko Zuzeu dator!

Artikulu nagusiak:

  • Kazetaritzaren zazpi bekatuak. Dosier handi bat kazteraitzarekin gerta daitekeenaz. Espainia eta Euskal Herriko kazetari eta kazeta zuzendari hainbati elkarrizketak. Izaskun Perez eta Javier Barrera kazetariek hartu dute lana.
  • Zer dago euskaraz sarean? Euskarak Interneten dituen tresnak eta bestelakoak, eta lau ekintzaileren elkarizketak ere bai. Oier Aranzabalen lana.
  • Elkarrizketa luze-zabala Ali Lmbret kazetari marrokiarrari. Lan egitea debetakuta eta heriotz mehatxupean bizi da.
  • Elkarrizketa Julen Gabiria idazleari. Egia esan , bera txirrindulari nahiago zuen. Joseba Derteanoren elkarrizketa.
  • Krisia maratoia bada, zein kilometrotan gaude eta nola segi behar dugu korrika? Joseba Barandiaran ekonomilariaren analizi zehatza.
  • Publizitatea egiteko era berriak. Gaur egunean jada ez dira betiko ideak erabiltzen, zeintzuk dira berrietan nabarienak? Iñigo Fernandez Ostolazaren lan bat.
  • Hamarkada baterako 20 liburu. Beñat Sarasola kritikariak, 20 liburu hautatu ditu 2000-20010 urteetako ordezkari
  • Txileren oparia. Asel Luzarragak bere esperientzia kontatzen du.
  • Palestina ahaztua. Ainara Gorostitzuk Palestinako lurretan eginiko ibilaldiaren barne kronika.
  • Latinoamerika. Bertha Gaztelumendi korrespontsalak, marra bati egundoko garrantzia ematen dio bere begiradan.
  • Irene Nemirowskyren Hendaiako etxea. Eider Rodriguezek Nemirowsky bizi izan zen etxean sartu da.
  • (…)

Lan grafikoak:

Gari Garaialde, Lander Garro, Andreas eta Gudrun…

Iritzia:

Quim Monzó, Marie Darrieussecq, Pedro Ugarte, Laura Ferrero…
Eta askoz kontu gehiago ere bai, egia esan behar bada.

Non aurkitu? Nola erosi?

PAPERKO ZUZEU ez da liburu dendetan edo kioskotan banatuko, soilik erosi ahal izango da Durangoko Disko eta Liburu Azokaren baitan, Abenduaren 4tik 8ra. Kasu, beraz, joateko asmorik ez baduzu eta ez baduzu gabe geratu nahi, lagunen bati eskaiozu mesedea. 1.500 “bakarrik” egin ditugu eta.

Honako salpostuetan egongo da salgai, baldin eta autoritateak ez badu debekatzen: Susa, Alberdania, Pamiela, Elkar (diskoak), Elkar (liburuak) eta Berria.

Horietaz gain, elastiko batzuk jantzita ere ikusiko duzue jendea azokaren kanpo aldean. Zuzeulariak dira. Eurek ere salduko dizute, eskutik eskura.

Salneurria: 3€

Zuzeu CC by Sa

(Informazio gehiago hemen)

Ekaitza bainuontzi batean