Palestinako banderarik ez erakusteko eskatu die Athletic-ek zaleei

Palestinako banderak San Mamesen

Athletic-ek zaleei bihar Happoel Kyriat israeldarraren aurkako partidan Palestinako banderak ez eramateko deia egin die, bereziki Herri Norte-ko zaleei (El Correo-ren informazioa). UEFAk debekatu egiten du norgehiagoketan “min egin dezaketen edo probokatzeko asmoa duten mezu politikoak” erakustea. Isunari beldur erabaki du Athletic-ek zaleak ohartaraztea. Herri Nortek ezekoarekin erantzun dio klubari, eta banderekin joango direla iragarri dute, Palestinaren aldeko elkarteek eskatu bezala.

Partida aurretik, 20:30etan kontzentrazioa egingo dute zaleek Felipe Serrate kalean Israel? Ez, eskerrik asko. Boikot lelopean. Europako lehiaketetan parte hartzea ukatzeko eskatu dute elkarte internazionalistek, batetik, Israel Asian dagoelako, eta, batez ere, Palestinaren okupazioagatik eta giza eskubideen urraketengatik. Happoel Kyriat, bestalde, ohiko duten bezala, Israeleko Mossad inteligentzia zerbitzuen eta poliziaren babesarekin etorriko da Bilbora.

Gasteizen ere protestak

Baskonia saskibaloi taldeak Tel Aviveko Maccabi taldearen aurka jokatu duen bakoitzean Palestinako ikurrak erakutsi dituzte, nahiz eta Ertzaintzak banderak eta zapiak sartzea galarazi nahi izan. 2010 urtean, partida erdian, bandera zuen gazte batek jauzi egin zuen kantxara. Israeli boikota egiteko aldarria daraman Euskal Herria-Palestina sareko kidea zen.

Israel, Palestina

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude