Pakearen usaina

MTc4OA==

Nork daki, amaitu berri dut Imanol Muruaren ‘Loiolako hegiak’ liburua, sentsazio mingotsarekin amaitu ere, eta agian horren eraginez sortu dut ezerezetik usain arraro hori. Pakearen usaina. Zantzu argirik ez dut aurkitzen, ez da froga eztabaida ezinik, kasik ez da frogarik. Baina bada usain bat.

Genevakoak ezin zuen amaiera izan, Jesus Egigurenek ezin zuen bukatutzat eman, ez eta estatuak ere. Ez  behintzat posturak hainbeste hurbildu ostean. “Joño!! dena ezin zen horrela amaitu!”, erresignazioa, haserrea eta inpotentzia. Ixilpean bada ere, inork zantzu argirik aurkituko ez badu ere, guztiak aurkakoa pentsatzea dakarren honetan, pakearen usaina nabari dut.

Ea ez den nahi hutsa eta egun gutxi barru berri pozgarririk publiko egiten zaigun.

 

ZANTZUAK

Mayor Oreja Gacetan eta La Razonen

Mayor Orejaz El Mundon

Berriak Permach, Aldasoro eta Alvarecen inguruan zutabe batera soilik

Otegiren elkarrizketa arraroa, filtrazio oso arraroa

Zapateroren AZKEN ADIERAZPENAK

 

 

 

bake akordioa, Espainia, estatua, ETA, psc, PSOE
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

6 pentsamendu “Pakearen usaina”-ri buruz

  • ni ere hala nabil, baliteke soilik esperantzara kondenatuak egoteak eraman izana horretara, baina positibo nago. eta gehiago, apirilaren 4a egun garrantzitsua izan daitekeela, zeozer garrantzitsua gerta daitekeen eguna dela ari naiz pentsatzen azken egunetan. ta enaiz (soilik) aberri egunaz ari.

    que sera, sera, whatever will be, will be…

  • Txantxangorria 2010-03-23 16:31

    Argazi honetan ageri diren bi pertsonaiaz ez naiz batere fio. baina baterez! 🙁

  • Nik ere buruan ideia berdina dut azken egunetan…

    Ea gauzatzen den

  • Neuk ere bat egiten dut baikorren klub honekin. Argazkikoez fidatu? Ba, nor bere “etxeko ” fidagarrienetarikoa dela uste dut. Ez da gehiegi esatea, baina…

  • ilusio zanpatzailea 2010-03-24 11:03

    Ilusio gehiegi, amets lar, esperantza anitz. Nik ez dizuet zuen “yupi mundua” izorratu nahi, baina nik sentsazioa hori izan nuen irailaren 27an (bai, gudari eguna, 50. urteurrena, gauza asko). Usteak baina, erdi ustel.

  • Mayor Orejak ere zerbait usaindu du.

    Ni berriz Santo Tomas bezala: ikusi arte deut ezer sinestuko.

    Orain arte ikusitakoa ikusita beste erremediorik ez zaigu geratzen zoritxarrez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude