Pablo Iglesias eta Iñaki Anasagasti parez pare

Pablo Iglesias eta Iñaki Anasagasti parez pare –

Pablo Iglesias eta Iñaki Anasagasti parez pare

Euskal politikariek inoiz gutxi izaten dute tarterik Espainiar estatuko hedabideetan. Baina bada salbuespen bat, han eta hemen agertzen dena, beti mihia zorrotz eta titularrak botatzeko lotsa edo beldurrik gabe: Iñaki Anasagasti EAJko senataria. Fort Apache saioan ezagutu zuen Pablo Iglesias, eta Podemosen agerpena pozgarria dela ere adierazi du publikoki. Iglesiasek ordea, Otra Vuelta de Tuerka saiora gonbidatu du, ordubetez Venezuelaz, ETAz, trantsizioaz, errepublikaz eta beste hitz egiteko. Hona hemen La Tuerkak zabaldu duen emaitza, eta beherago, Anasagastik abagenua baliatuta utzi dituen bost titular.

“ETAren indarkeriak motibazio politikoa izan du”

“Espainiako demokraziaren arazoa da ez dela botere banaketarik izan”

“Espainiako erregea ustela bada, normala da inguruko guztia ustela izatea”

“Espainiako Justizia ez da inoiz justizia izan”

“Arnaldo Otegik kalean behar luke”

Pablo Iglesias eta Iñaki Anasagasti parez pare

2 pentsamendu “Pablo Iglesias eta Iñaki Anasagasti parez pare”-ri buruz

  • Anasagasti satorra da.

  • Erabat ados.
    Podemos Espainiaren batasuna bermatzeko jaiotako alderdi bat da.
    Euskaldunok amaraunean erortzen ari gara.
    Euskara da bide bakarra.