Ozen aldarrikatu dute harrotasuna ez dagoela salgai ekainaren 28an

Ozen aldarrikatu dute harrotasuna ez dagoela salgai ekainaren 28an –

Ane Zabala kazetariak Ekainak 28 koordinakundeko Joseba Gabilondo elkarrizketatu zuen herenegun, Bilbo Hiria irratiko Ibaizabal magazinean, Bilboko Harro jaialdiaren aferaz eta LGTBI kolektiboaren borrokaz berba egiteko.

.

.

Ibilbide luzeko mugimendua da LGTBI komunitatearena. Urteak daramatza lesbiana, gay, transexual eta bisexualen eskubideak defendatzen, eta kontaezinak dira azken hamarkadetan emandako aurrerapausoak.

Ekainaren 28 koordinakundeak urteak daramatza Bilbon eskubideen alde borrokatzen. Aurten ere urtero egin bezala, ekainak 28an manifestazioa antolatu dute, Stonewalleko erreboltatik 50 urteurrena ospatuko dute, borrokak darrai lelopean.

Joseba Gabilondo Markez batu zaigu saiora. Memoria egiteaz gain bukatu berri den “Bilbao Bizkaia Harro” jaialdiaren inguruan mintzatu zaigu. Ekainak 28 koordinadoratik Prideari boikota egitera deitu zuen, eta aurten agerian geratu direla azpimarratu du. Instituzio eta enpresa pribatu ezberdinek ekimen hau ospatzen dute 40 urtetik gora borrokan aritu garen LGTB+ mugimendua kontuan izan gabe.

Koordinakundeak ez ditu, baina, begi onez ikusten instituzioek LGTBI mugimenduaren izenean antolatutako egitasmo horiek, eta salaketa eginez erantzun dute behin baino gehiagotan: “Harrotasuna ez dago salgai”.

Ozen aldarrikatu dute harrotasuna ez dagoela salgai ekainaren 28an

Ozen aldarrikatu dute harrotasuna ez dagoela salgai ekainaren 28an

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.