11 pentsamendu “'Overpopulation': Zarauzko hondartzan ezin egon”-ri buruz

  • Iker Tubia

    Beti nafarrak goiti ta beheiti. Gu ez gara kexatzen giputxak Sanferminetara datozenean eeeeh…
    Bueno, animo overpopulationarekin, guk bederatzi egunez baizik ez dugu eta iadanik akitu dira!

  • Oso ondo Oier, espezial Iker,… hala ere, jakizue Diario Vascok eta Diario de Navarrak urte luzeetako eskarmentua eta jarduna dutela xaxatze honetan. Alegia, alferrik ari zaretela betiko erretolika nazkagarri eta artifiziala piztu nahian. Aukeran, ordea, Ezkiaga eta Oroz nahiago ditut, kimu berriok baino.

  • Oier Aranzabal

    Ni behintzat, ez nabil inor xaxatu nahian. Hi nongoa haiz joxan? Ni zarauztarra… eta jakin ezinezkoa dela hondartzan hanka bat jartzea toalla ez dagoen leku batean.

  • Aupa Oier. Nongoa naizen? Joan eta bertakoa!

  • Markos Jutsuriaga 2010-07-20 15:26

    Ni ere joan eta bertakoa naiz. Joxanen auzokidea, eh joxan? Zergatik iruditzen zaik nazkagarria eta artifiziala gai hau? Kareta kentzeko eztiat eskatuko, nahiz eta eleganteagoa izan… behintzat arrazoitu ezak.

  • Baina kontua ez da, Oier, nik uste, nongotasuna erakusten ibili beharra. Ez eta “locals only” esapidea/ustea egokia den ala ez. Niri behintzat hozkirria ematen didana da nafarrak/gipuzkoarrak kanpoko ez ezik arrotz gisa hartzea bai Zarauzko hondartzan baita onttoz betetako Ultzamako hariztietan. Areago, ikaragarrizko tripakomina ematen didana da Murtxantxeko bat etxeko hartzea Etxalarren eta Eibarkoa anaia-arrebatzat Hondarribian zergatik eta “norbaitek” berezkotasun geografikoa “probintziaka” edo “erkidegoka” ezarri digulako. Amaitzeko esan (eskisito xamar jartzen ari naiz eta), giputz zizaebasleak eta nafar hondartzaokupatzaileen musika hainbestetan jarri digutela, hori benetako soinu-banda dela sinetsi dugula.

  • Oierri erantzuten ari nintzela badirudi Markos Jutsuriaga ustezko poeta amanuenseak (irudiagatik diot) kareta kentzeko-edo eskatu didala. Tira, kako haundi xamarra, aukeran, bai, baina hain itsusia ez naiz aurpegia ordez kareta bat dudala aireratzeko. Bestela Joxan dut grazia eta ene e-maila Zuzeukoek daukate. Eta arrazoitzeko eskaerari, buruz, (egia esanda agindu tankera hartu diot), Oierri emandako aurreko erantzunarekin konformatu beharko duzu.

  • Oier Aranzabal

    Ados. Guztiz ados. Kontua hala ere ez dut zentratu nafarrengan, harago, nafarren aipamena sartu badut, akaso Iker Tubia bezalako herrikide xarmantak ditudalako da. Ez beste ezergatik.

  • Iepaa!!!!!

    Udan gaudela eta… aurreko asteko elkarrizketa mamitsuez gain, gauza arinagoak ere onartuko dizkiogu Aranzabal jaunari, ezta? “Kimu berria” bai, baina ondo erakusten du ez dela harri azpitik jaio eta inozentetik gutxi duela.

    Gaur pixka bat freskatu du egunak, eta ea hemen ere baden giro.

  • Baaaale Jsb, ados. Txintxua izango naiz hemendik aurrera. Zalantza bat daukat, ordea: Udazken ala Neguan hasiko da iruzkin “potoloen” saioa?

  • Iker Tubia

    Mediavillak eman du Zarautzen inguruko bere aburua El Paisen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude