Otsailean irakurriko ditugun 10 titular

anasa

Astebete soilik igaro da urte berrian sartu ginenetik, baina nire aurreikusteko gaitasuna otsailera begira jarri da jada. Hauek dira, ziurtasun osoz, datorren hilabetean han eta hemen irakurriko ditugun titularrak.

  • Iñaki Anasagastik EAJ utzi du Podemosen sartzeko

  • Fidel Castro berriz hil da, historian gehien hil den gizasemea bihurtuz

  • Jagoba Arrasatek hartu du Donostia 2016ren zuzendaritza

  • Podemos Ahal Duguk lehen erabaki ofiziala hartuko duela erabaki du

  • EAE independiente egin eta zazpi lurraldetan banatzea proposatu du Egibarrek

  • Egigurenek proposamena onartuko du EAE berriari Nafarroa esaten bazaio

  • Eider Rodriguezek irribarre egin du

  • Bernardo Atxagak baino liburu gehiago saldu ditu Evaristok

  • Canal +-ek herri kirolen irudi eskubideak lortu ditu Eusko Jaurlaritzarekin bildu ostean

  • Edurne Pasabanek ETBko audientziak igo ditu

 

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.