Otegi askatzeko aldarria sarean

Espainiako Auzitegi Nazionalak Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideak Anotekoa Belodromoko ekitaldiagatik absolbitu eta bi egunera, Bad Sound System eta Fermin Muguruzaren lan horrek ezaugarri guztiak ditu Otegi askatzeko aldarrikapenaren ikur bihurtzeko. Lan horretan lagun izanen du ezker abertzaleak egin duen apustu berriak euskal gizartean piztu duen itxaropena.

Hitza eta musika  BAD Sound System, Fermin Muguruza, Rude, Aitor Korta, Mikel Aveirok landu dituzte, eta bideoa, berriz, Dani REVek. Hitz sinple eta argiak, erraz gogoratu daitezkeenak Bad Sound System eta Fermin Muguruzaren estiloan. Irudiei dagokionez, nahasketa polita.

Gainera ez dute abestia zabaltzeko edozein modu aukeratu. Youtuben jarri dute, aldarri horrekin bat egiten duen edozeinek modu erraz batean lagunei aholkatzeko aukera izan dezan. Apustua eginen nuke datozen egunetan bideo hau horma batetik bestera ibiliko dela.
Otegiren alde

Irudia | Otegiren alde | zz | Creative Commons By SA
Aske, bakea, gatazka, Otegi
Xan Harriague

GAUZA AGERIA

Zer duzu buruan “Otegi askatzeko aldarria sarean”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude