Ostatua gailendu da

Ostatua gailendu da –

Ostatua gailendu da

Ezin da dantzatu. Ausartuko nintzateke esatera historiako debekurik tristeena izan dela. Denbora luzez, ukatu egin dute dantzatzeko eta kantatzeko aukera toki anitzetan. Baita kalean diren terrazetan ere. Ostatu bateko langileak kontatua da: udaltzain saldoa joan zitzaien terraza batean musika tresnak jotzen ari zirenei, eta zera esan: “Ezin duzue hain alaia ez den zerbait jo?”

Joan den ostiraletik debeku hori, eta beste asko, bertan behera gelditu ziren Nafarroan. Egunkarietako azaletara eraman zuten ustezko normaltasunera buelta. Bitxia da, denek irudi berarekin apaindu zuten albistea: ostatuak. Jendeak barran eskatzea omen da normaltasuna berreskuratzen hasi garela iradokitzeko irudirik egokiena.

Jarri zezaketen jendea dantzan, antzoki bat beterik, zinema aretoan sartzeko ilara, aulkirik gabeko kontzertua… Baina ostatua gailendu zen, beste behin ere.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko urriaren 10ekoa]

Ostatua gailendu da

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude