Ospatu Museoen Nazioarteko Eguna Igartubeiti Baserri Museoan

Kizkitza

Igartubeiti Baserri Museoak, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko ondorengo jarduerak antolatu ditu:

Kizkitzara txango gidatua

Igartubeiti Baserri Museoan Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatuko dugun jarduera erabiltzaileek aukeratu dute Facebook bitartez. Hiru aukeren artean, familientzako gymkhana, gailetak egiten eta beste postre ekologiko batzuk familian ikasteko tailerra eta Kizkitzara txango gidatua. Azken honek lortu du boturik gehien, 23 guztira; gaileta tailerrak 14 botu eta gynkhanak 5.
Beraz, maiatzak 19an, larunbatean, goizeko 10:00etan elkartuko gara Igartubeiti Baserri Museoan, bertatik Kizkitzako txangoari hasiera emanez. Txangoaren iraupena 3 ordutakoa izango da, gutxi gora behera eguerdiko 13:00etan amaituko da. Kizkitzan bertan, mokadutxo bat eskainiko diegu parte hartzaileei.
Ibilbidean zehar, Zuhaitz Akizu, Igartubeitiko gidariak, ekosistema eta paisaiaren inguruko azalpenak eskainiko ditu. Kizkitzara iristerakoan, bertako historia kontatuko du Zuhaitzek, bertan dauden itsas faroari eta ermitari dagozkionak. Bestalde, barnealdeko Santio Bidea bertatik igarotzen da eta bertako zenbait ondare elementu aipatuko ditu Zuhaitzek, trikuharriak eta karobiak, esaterako.
Informazioa eta erreserbak:
Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkiorako bidea, 1.Km, 20709 Ezkio-Itsaso)
igartubeiti@gipuzkoa.net. www.igartubeitibaserria.net.  943 72 29 78

Horma-irudia

Zein da gaur egun museoen funtzioa? Nola erantzuten die museoak gizartearen eskaerei, inguruko aldaketei, teknologia berrien bilakaerari?

Parte hartzaileek maiatzak 19an horma-irudi handi bat eraikitzen lagun gaitzatela nahi dugu. Horma-irudian gaur egungo museoa nolakoa izan behar duenari buruz beraien eritziak, kezkak, interesak idatzi ditzazkete.

Maiatzak 19an testua idatzia ekar dezakete edo horma-irudian bertan idatzi.

Horma-irudian parte hartzeagatik, bisera bat izango dute opari gisa eta gazta pintxoa sagardoarekin dastatuko dute!

Ate irekien jardunaldia

Maiatzak 19 eta 20an Igartubeiti Baserri Museoko sarrera eta bisita gidatua doainik izango da.
Bisita gidatuak: 11:00, 12:30 eta 17:00.

Igartubeiti, Kizkitzara txangoa, museoen nazioarteko eguna, sareratu museoarekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude