Osasunaren eta askatasunaren aldeko manifestazioa maiatzaren 15ean Gasteizen

Osasunaren eta askatasunaren aldeko manifestazioa maiatzaren 15ean –

Osasunaren eta askatasunaren aldeko manifestazioa maiatzaren 15ean Gasteizen

Duela gutxi sortutako Bizitza Plataformak mobilizaziora deitu du datorren larunbaterako, maiatzak 15, Arabako hiriburuan, Eusko Jaurlaritzaren pandemiaren kudeaketa eskasa eta arduragabea salatzeko eta herritar guztiei kendu zaizkien eskubideak berreskuratzeko. Bizitza Plataforma berria da eta bertan 32 taldek eta elkartek parte hartzen dute, herrietakoek zein arloetakoek (sanitarioak, hezkuntza, gurasoak).

Plataformaren ustez, ezartzen zaizkigun neurri horiek ez dira justifikatzen osasun krisi baten aitzakian. Martxa nazioartekoa izango da eta egun horretan bertan izango da munduko hiriburu askotan, eta herritarrei Eusko Jaurlaritzak ekainean onartu nahi duen Legearen berri emateko eta horren aurka mobilizatzeko izango da bereziki. Lege horrek, beste neurri larri batzuen artean, 600.000 eurorainoko isunak jasotzen ditu PCR frogarik ez egiteko eskubidea baliatzea erabakitzen duenarentzat, edo langile bat kaleratzeko gaitasuna ematen die enpresei, txertorik ez hartzea erabakitzen badu, eta, horrela, oinarrizko eskubideak urratzen ditu, osasun krisi horren aitzakian.

Martxa datorren larunbatean, maiatzaren 15ean, izango da, eguerdiko 12etan hasiko da Unibertsitateetan EITBko egoitzatik abiatuta

Hamaika arrazoi dago, lege aurreproiektu horrez gain, larunbat honetan manifestatzeko:

    1. Lehen mailako arreta desagertu delako inolako justifikazio barik eta herritarren osasuna izugarri kaltetzen ari delako. Pandemiaren aitzakiarekin kendu dute baina, orain arte, hildako kopurua bikoiztu (%200) edo hirukoizten zirenean (%300) izendatzen ziren pandemiak, ez hilkortasuna %10-20 handitu denean, orain gertatu den moduan.
    2. Pertsona osasuntsuak konfinatzen ari direlakoeta gaixo bezala tratatzen dutelako, gaur arte inoiz gertatu ez dena, besti arriskuan edo gaixo daudenak isolatu direlako. Horretarako „asintomatiko“ zentzubako hitza asmatu dute.
    3. Maskara une oro eta leku guztietan eramatera behartzen gaituztelako (baita kirola egiten!!), Europa osoan gertatzen ez dena. Ehunka txosten zientifikoren arabera guztiz kaltegarria da, oxigenoaren %40 arte gutxitzen dutelako (hipoxia sortzen dutelako). Hau da, jaten dugunaren %40 kenduko liguketen moduko zerbait da, eta hori oso kaltegarria da denontzat, batez ere ume eta gazteentzat, oxigeno bikoitza behar dutelako. Eta CO2ren metaketa handitzen duelako eta horrek gorputza azidifikatzen du.
    4. PCR testa OMSkdioen moduan egiten ez dutelako, hau da, soilik sintomak daudenean eta 22 ziklora. Osakidetza-Osasunbidek 35 ziklora egiten ditu eta horrela positibo faltsu pilo bat ematen direlako, %95 arte Hau da, datuak izugarri puzten ari dira.
    5. Txertaketa ez dutelako txertoekin egiten ari, medikamentu genetikoekin baizik. Txertoakahuldutako birus batean oinarritzen dira antigorputzak sor ditzagun. Baina oraingo farmako esperimentalek ARNren bidez sistema immunologikoan eragiten dute etaepe laburrera arriskutsuak direla erakutsi digutelako. Orain arte Europako Medikamentuen Agentziak 5.000 hildako baino gehiago jaso ditu hiru hilabetetan soilik, Pfizer, Moderna eta AstraZeneca txertoengatik, inoiz medikamentu mota batek izan duen heriotzarik kopuru handiena. Hedabideetan, noski, agertzen ez den informazioa.
    6. Txertaketa medikuaren aurreazterketa barik eta baimen informatu barik egiten ari direlako. Medikamentu genetikoek eragin dituzten heriotza asko adineko jende zaurgarriari jartzeagatik izan da. Medikamentu bat hartu aurretik mediku batek komenigarria den ala ez aholkatu behar du eta hemen ganadu modura adineko guztiei jarri zaie. Adibidez, estatuko adinekoen bi egoitzetan, 2020an Covid kasurik izan ez zutenak, denak kutsatu eta %25 hiltzera heldu dira.
    7. Covid sendatzeko beste terapiak erabili nahi ez dituztelako. Munduan hilkortasun tasa erdira edo gehiago jaisten duten 4-5 terapia alternatiba daude baina hemen ez dira zabaltzerik ezta ezagutzerik nahi.
    8. Ostalaritzaren %75 itxi eta harreman sozialak gutxitu nahi dutelako. Hemengo alderdi guztiek Davosek agindutakoa bete nahi dutela ematen duelako. Tabernak zabaldu direnean haien datuen araberako “asintomatikoen” kopuruak jaitsi dira, igo beharrean, eta hala ere jarraitzen dute ostalaritza zigortzen. Helburua harreman sozialak gutxitzea da eta horregatik ere isolamendua, talde handitan ez elkartzea, umeak urrunduta egotea…. Horrek ondorio larriak ekarri ditu, besteak beste, arazo psikologikoak laukoiztu dira eta inork ez du erokeria hau gelditu nahi.
    9. Denda eta enpresa txiki eta ertainak itxiarazi nahi dituztelako. Konfinamenduarekin, etengabeko beldurra sartzearekin eta udalerriak ixtearekin kalte gehien jasan dutenak dira, oligopolioek irabaziak biderkatzen duten bitartean.
    10. Eztabaida zientifikoa ukatzen dutelako eta zentsura inoiz baino handiagoa dagoelako. Ez dute gaia publikoki eztabaidatu nahi eta horren ordez pentsamendu bakarra izugarri zabaldu dutelako, saretan 100.000 eduki baino gehiago zentsuratuz eta hedabideek ikuspegi kritikoa erabat ezabatuz inolako errespetu barik eta adierazpen askatasun barik.
    11. Errepresioa eta zapalketa handitu dutelako. Isun handiak, etxeratze agindua… ez dira neurri sanitarioak zapaltzaileak baizik. Herritarrei gertatzen ari denari buruzko gogoeta egiteko eta oinarrizko eskubideak defendatzeko deia egiten diegu. Osasuna eta askatasuna gure esku daude!

 

Herritarrei gertatzen ari denari buruzko gogoeta egiteko eta oinarrizko eskubideak defendatzeko deia egiten diegu. Osasuna eta askatasuna gure esku daude!

2021.05.10

Bizitza Plataforma

Informazioa: bizitza.eus.

Bizitza Plataforma osasunaren eta askatasunaren alde lan egiten dugun 32 talde eta elkartez osatuta dago, herri mailan eta sektore mailan.

Herrietako taldeak 
1. Anbotoko Mizelioa
2. Azkoitia-Azkoitia Aktiboa
3. Azpeitia-Hemen gaude
4. Baztan-Taldea
5. Bidasoa-Bidasoako Mizelioa
6. Bilbo-Osasuna-Libertad
7. Busturialdea-Herritar Taldea
8. Deirrei-Taldea
9. Donostia Soberania y Salud
10. Eibar-Kalamua Taldea
11. Gasteiz-Livertad y Verdad V-G
12. Gasteiz-Asgaskon
13. Getxo-Koroa Biluzik
14. Hondarribi-Soberanía y salud
15. Iruña-Semillas Auzolanean
16. Laia-Elkartea
17. Lea-Artibai-Mizelioa
18. Gipuzkoa-M 2021 Gipuzkoa
19. Nafarroa-Nafarroako Taldea
20. Oarsoaldeko Taldea
21. Oñati-Mizelioa
22. EH-Osasuna eta Eskubideak
23. Tolosaldea-Bizitza
24. Uribe Kosta-Acción
25. Urola-Urolako Taldea
26. Zestoa-Osasuna eta Eskubideak

Arloetako taldeak 
27. Aske Taldea (gurasoak)
28. Egiaren aldeko irakasleak / Profesores por la verdad
29. Euskadiko ADE Guraso Elkartea
30. Euskadiko Osasun Langileak / Grupo de sanitarios Euskadi
31. Euskadiko Stop 5G
32. Euskadiko Txertoen Mizelioa

Osasunaren eta askatasunaren aldeko manifestazioa maiatzaren 15ean Gasteizen

Bizitza Plataforma osasunaren eta askatasunaren alde lan egiten dugun 32 talde eta elkartez osatuta dago, herri mailan eta sektore mailan.

7 pentsamendu “Osasunaren eta askatasunaren aldeko manifestazioa maiatzaren 15ean Gasteizen”-ri buruz

  • Osasun-langilea 2021-05-11 22:00

    Mozorro zientifikoa jantzi nahi duen magufismo gehiago. Hauxe besterik ez genuen behar!

  • Magufok osasunaren izenean eskubide guztien galera justifikatzen duzuenok, osasuna sustatzeko neurriak hartu beharrean askatasuna erasotzen duzuenok. Zuek bai magufok!

  • Osasun-langilea 2021-05-12 08:51

    Amaia: hilabete hauetan zu bezalako negazionista dexente amaitu dira gure plantan eta arnasestuka direnean harrokeria apaltzen zaie eta orduan ez zaie okurritzen guri magufo deitzea. Espero dut zuri ez gertatzea.

  • Osasun-langilea: galdetu diozu zure bureri zergatik MOEk autopsiak egitea debekatu zituen?
    Zergatik ezarri zituen hasierako protokoloek hil zuen jende asko?
    Zergatik MOEk esan du PCRak soilik sintomatologia dagonean egin behar direla eta 22 ziklora orain, estatu guztietan txarto egiten dutenean? (Osakidetzak ez ditu bi baldintza hauetako bat betetzen noski)
    Ikertu duzue zuen ospitalean gaur egun Covid tratatzeko dauden beste 4 metodo gutxienez, hilkortasuna erdira jaisten dutenak?
    Galdetu diozue zuen buruari zergatik MOEk bere datu guztiak aldatu dituen eta orain hilkortasuna hasieran esan zutena baino %70 gutxiago da? Galdetu diozue zuen buruei zenbat oxigeno gutxiago hartzen ari diren herritarrak maskara madarikatu horrekin? Eta zergatik eraman behar den bakarrik gaudenean? Eta zergatik udalek ari dira 6 urtetik beherako umeei “gomendatzen” eramatea, hori ere MOEk dioenaren aurka? Eta zergatik zaudeten denak isilik?
    Galdetu diozue zuen buruari MOEk zergatik aldatu zuen pandemiaren definizioa orain gutxi? Izan ere, urtero 3.000.000 pertsona hiltzea pandemia bada, une honetan beste 3 bat pandemia deklaratu beharko lirateke
    Galdetu diozue zergatik asmatu duten “asintomatiko” hitza, inoiz erabili ez dena?
    Galdetu diozue zuen buruari zergatik ari zareten bultzatzen farmako genetiko esperimentala, orain arte Europan ehunka eta ehunka hildako sortarazi dituena?
    Galdetu diozue zuen buruei zergatik ari zareten enpresa farmazeutikoei esanetara?

  • Txundigarria benetan batzuen itsukeria!
    Gobernuak interes ekonomikoen presioei eta eskuineko populismoari men eginez pandemiari aurre egiteko eraginkorrak diren neurriak hainbat une jakinetan arindu dituzte (2020ko uda turismoa erakartzeko, 2020ko gabonak kontsumismoa bultzatzeko, 2021eko aste santua, berriz ere kontsimutu genezan eta, orain, Madrilen Ayusoren askatasun eskuindarren mezuaren ondorioz, euste neurriak bertan behera utziaz).

    Ni, ni eta gero ni! Hori da eskuindarren askatasun kontzepta. Sudur puntan jartzen zaidana egitea, besteen kaltetan bada, hor konpon! Askatasuna nirea da eta kitto.

    RNA txertoena eta gainerako tontakeria mordoari buruz ez dut ezer esango, luzeegi joango litzateke eta.

    Xelebreena (maltzurrena?) osasunaren aldeko deialdia dela esan eta justu osasuna arriskutan jartzen duten neurrien alde egitea da.

    A bai, ni naiz botere politiko-ekonomikoak erositako enparaua, noski, nola ez. Bejondeizuela!

  • Alpargatero 2021-05-14 12:56

    Bai, Mie, hori da askatasuna, bakoitzarena, transferiezina, eta hori da artaldeak kendu nahi diguna bere inposizioak ezarriz “interes komunaren” izenean. Urtebete baino gehiago daramagu askatasunez gabetuta hedabideetan baino ikusten ez dugun ustezko arrisku ikaragarri baten izenean, eta nahikoa da, altxatzeko garaia iritsi da.

  • Euskahaldun 2021-05-16 21:40

    Bai Alpargatero, zu bai zu arima librea, eta noren edo zeren izenean altxako zara zu? Espainia batu eta libre plus ultra baten izenean, seguru. Gero gainontzekoen askatasuna, bakoitzarena eta trasferiezina beste baterako utziko dugu ezta? El correoko foroetan idazten dituzunak irakurrita argi daukat zure askatasunaren pertzepzioa zein den. Eritzi propioa duen pertsona librea zarela aldarrikatzen duzu etengabe harropuzkeriz baina beste artalde mota arriskutsuago baten parte besterik ez zara. Txundigarria benetan zu bezalako altrightzaleek denari buelta eman eta askatzaile eta iraultzaile agertzeko duzuen gaitasun liluratzailea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude