Osasun publikoaren eredu kezkagarria

Osasun publikoaren eredu kezkagarria –

Duela aste pare bat edo, Larrabetzuko alkate jaunaren haserrea irakurri nuen NAIZ egunkari digitalean. Iñigo Gaztelu jaunak zioen, herriko osasun zentroan, Osakidetzak -gabonetan- ez zuela beharrezko arreta eskaini.  Horrela irakurtzeak, eta herriko alkatea izanik herritarren kezkak plazaratzen dituena, nik uste hausnarketa serio samarra merezi duela.

Osasun publikoaren eredu kezkagarria

Egia esan, gutxitan kezkatu izan naiz, osasun publikoaren barruan gertatzen  denaren inguruan, baina -agian nire urte bildumari esker- baita eskarmentu pertsonalari kasu eginez, zerbait esan nahi nuke.

Nire ustez, Osakidetzaren  barruan “kale” ugari samar ezagutu ditut, -batez ere azken urte hauetan- baina egitura kontuak baino, nik planifikazio filosofiari begiratu nahi diot, ez akatsari. Akatsak dakarren  osasun profesionalen lana antolatzeko modu eta erabakiari, hor baitago “norbaitzuk” bultzatzen duten osasun publikoaren eredu kezkagarria.

Nik uste nuen, orain arte, Osakidetza, baita Osasun Bidea ( mugako mendietan  bizi garen nafarrak, bietara jo beharrean gaude- administrazio publikoak guztion interes eta eskubideak bermatzea ziurtatu behar dituen sistemak zirela. Administrazioak sistema publikoaren bidez, kalitatezko osasun zerbitzu integralak eskaini behar dituela, alegia.

Baina ez dirudi horrela izaten ari denik, eta hori aztertu nahian, nire ikus puntua agertu nahi dut.

Osasun publikoa izendatzen dugun hori, derrigorrez hiru osagarri soziologikoen batuketa behar du izan:

a.- osagai profesionala

b.- osagai instituzionala

c.-arreta jasotzen dutenen ordezkaritza

Gai honi buruz zerbait  plazaratu dutenen artean, nik txalotzen dut Larrabetzuko alkate jauna. EAEko gobernuak “teorian” egiaztatzen duen arreta jaso ez zutenen ordezkaria. Bai jauna, hori da bidea. Argiago, nire ustez bide bakarra.

Tamalez, osagai profesionalak, mutu irauten du horrelako zentzugabekerien aurrean. Arrazoia, agian sistemaren akatsak, onurak eskaintzen dituela osasun pribatuen lanean dabiltzan medikuentzat, jakinik, asko, Osakidetzaren langileak direla. Hori bai bateragarritasun dotorea.

Osagai instituzionalari buruz,  Jon Guajardo jaunak, -ESIKO zuzendariak- “erantzun” dio Larrabetzuko alkateari. Sistemaren iraunkortasuna eta erantzukizuna aipatuz, benetan gordetzen duena, zera da, Larrabetzuko biztanleari, “bere”, herriari dagokion  medikuaz gabetzen diola.  Eta berea diot, legez dagokiona delako.

Hemen galdera pare bat: Zuentzat ain garrantzitsua den sistemaren iraunkortasuna, benetan oinarritu nahi duzue, herritarrei legez dagozkion medikuen arreta gabetuz?

Ain arro oihukatzen duzuen Aldundiaren bilketaren hazkunde nabarmenak, Larrabetzun legez dagokion medikua mantentzeko, ez dira aski?

Aurrekontuak murriztuz, -agian beste sistemari bide emanez- mediku kontsultetan, ordezko tituludun profesionalak gabetuz, ez da bidea.

Hemen, gai honi buruzko nire iritzia.

Osasun publikoaren eredu kezkagarria

Etxalartutako donostiarra. Idazlea.

4 pentsamendu “Osasun publikoaren eredu kezkagarria”-ri buruz

  • Josu. Gertuan ditut osakidetzako profesionalak. Eta nik eta beste edozeinek astean 40 ordu (edo gutxiago) lan egiten dugun bitartean, haiek, larrialdietako goardiak direla eta (24 ordukoa bakoitza) aste batzuetan 80 ordutik gora ematen dituzte lanean. Hori, ez da langile horientzat mesedegarri, sistemari ere ez dio inolako mesederik egiten, ez eta herritarrok jasotzen dugun tratuari ere. Ez dut uste langile horiek aparteko lanik egiteko aukerarik ere dutenik, ez arlo pribatuan ez inon. Ozta-ozta bizirauteko denbora dute.

    Lotsagarria irizten diot Osakidetzako profesionalei buruzko horrelako esaldiak hain arin botatzeari. Horrelako batzuk egongo dira, ziur, baina sistemak funtzionatzen badu, ez da agintari politikoek beharrezko baliabide guztiak ipintzen dituztelako, ez; bertako profesionalek egunero eta 24 orduetan egiten duten itzelezko esfortzuagatik baino.

    Eskerrik asko.

  • Erderas egingo dizut Mikel. Esan nahi dizuna hobe esango dizulako.
    Yo he entendido cosa diferente en el escrito de Josu, que habla de los tres componentes sociologicos de un Servicio de Salud.
    Aplaude a un alcalde que se queja de que a toda una poblacion se le prive durante unos dias de su medico, por no ponerles sustituto. En Larrabetzu no hubo esos dias el medico que tu dices que esta al servicio de la poblacion las 24 h…. Hubo 0 horas de medico durante esos dias.
    Y ademas habla de derechos de la ciudadania, que los tiene por ley y que un gerente les priva al no sustituirle.
    Y para acabar decirte que Larrabetzu ha tenido medico desde principios del siglo XX. Esprremos que la sostenibilidad de quienes tantos impuestos recaudan garanticen esta presencia de MEDICO, al menos de 8h a 15h todos los dias laborables, siendo el resto cubierto por los MEDICOS de urgencia

  • Badirudi testua ez dozula ulertu edo agian, troll lanetan ari zarela. Lotsagarria bai bada, Larrabetzuko herritarraei ez diela inork esan mediku gabe egongo direnik urtezarreko aste guztian zehar eta sostengagarritasuna erabiltzen dela justifikazio bezala. Len efizientzia zen eredua. Osasun Politika berria bada, sostengagarritasuna, atera dadila EITBn Osasun Sailburua, sostengagarritasunaren eredua besarkatu dutela esatera.
    Langileen ordutegiari buruzkoa diozuna guztiz inkoherentea da. langile publikoen ordutegiak legeak arautzen ditu, 1592 ordu urtean . Adibide bezala ematen dozun Asteko 80 orduko lanaldia egiten duenak bere lanpostu publikotik aparte beste nonbaiten ere lan egin beharko du 1592/52aste : 30 ordu dira astean edo 132 hilabetean.
    Ahalegin ona egin dozu eragin instituzional sostengagarriaren EREDU KEZKAGARRIAri buruzkoak omititzen. Adrian Zelaiak ematen duen aholku bat emango dizut: aztertu arazoa arrazionaltasunetik eta ez ikuspuntu emotibotik Tamalez uste dot hori izan dala zure ahalegina, irakurlea emotibitatean nahastea

  • Kaixo, Iñigo eta Mad.
    Ez dakit zer pasatu den Larrabetzun eta ez nire asmoa Osakidetzaren/Eusko Jaurlaritzaen politakak zuritzea, inondik inora ere. Ez da normala inongo herritarrak mediku gabr uztea ez oporretan ez inoiz. Hori hasteko.
    Nire kezka beste bat da, eta azaltzen saiatuko naiz. Zehazki Josuren esan honek sortu du nire idazteko gogoa: “Tamalez, osagai profesionalak, mutu irauten du horrelako zentzugabekerien aurrean. Arrazoia, agian sistemaren akatsak, onurak eskaintzen dituela osasun pribatuen lanean dabiltzan medikuentzat, jakinik, asko, Osakidetzaren langileak direla. Hori bai bateragarritasun dotorea.”
    Jakin badakit arlo publikoan/pribatuan lan egiten duten medikuak badauldela. Eta ez ditut hemen defendatuko. Sistema hori ez da nire gustukoa. Niregatik balitz, ez lukete horretarako eskubiderik izango. Eta hala beharko lukeela uste dut, 53/1984 Legeak esaten duenaren araber, behintzat.
    Baina horren beste aldean, Osakidetzako langile (batzu)ek egiten duten lanaldia 1592 ordutik gorakoa da. Euren hitzarmenean 1614 dituzte jasota (jornada anual ordinaria) gehi hilean 24 orduko 3 goardia (egoiliarrek, gehiago). Hitzarmenak berak hau dakar: “La duración máxima conjunta de los tiempos de trabajo correspondientes a la jornada ordinaria y a la jornada complementaria será de cuarenta y ocho horas semanales de trabajo efectivo de promedio en cómputo semestral”.
    Ikusten duzu, beraz, 30 ordu legezpo-teoriko horietatik nahiko urrun geratzen dira Osakidetzako hitzarmenak jasotzen dituenak. Eta 48 horietarik, errealitatera… gehiago ere izaten dira.
    Ez diot orokorra denik, baina larrialdietako medikuen kasuan eta, batez ere, mediku egoiliarren kasuan, 30 ordutik gora, askoz gora egiten dute astean.
    Larrialdietako sistemak horri esker funtzionatzen du, langileak estutuz.
    Eta berriro diot, ez naiz ari sitema defendatzen. Inondik inora. Esan nahi dudan bakarra da Osakidetzako langile asko ez direla pribilegiatu hutsak eta euren profesionaltasunari eta lan itzelari esker daukagula gure osasun sistema martxan. Goragoko zuzendari, ordezkari, arduradun eta politikariengatik balitz, Osakidetzak ez luke aurrera egingo.
    Profesional batzuk ondo ibiliko dira eta beste batzuk ez dituzte gauzak ondo egingo, eta hori kritika genezake, baina den-denak zaku berean sartzea… berriro diot, lotsagarria iruditzen zait.