Osakidetzan ere euskaraz

Osakidetzan ere euskaraz

Ekaineko buletinean aipatu bezala, jaiotzez Osakidetzan gu guztion lehentasunezko hizkuntza gaztelera  jarri digute, eta euskara lehenetsi ezean horrela jarraituko du. Beraz animatu nahi zaitugu osasun zentrora joan eta gure harremanetarako hizkuntza euskaraz izatea nahi duzula adieraztea. Oso erreza da, gure osasun zentrora jo eta bertan gure fitxan euskara lehenesteko eskatu behar da. Besterik ez. Honela, Osakidetzako edozein langilek gure fitxa zabaltzerakoan zein hizkuntzatan nahi dugun harremana jakingo du eta ahozko hizkuntza euskarazkoa bermatzen saiatuko da ahal den neurrian. Bestalde, aukerak ahalbidetzen duen neurrian ere, pediatra,famili mediku edo espezialista euskalduna eskainiko digu.

Bestetik, Uda garaian ere osasun alorrean hizkuntza-eskubideak berma daitezen #osasuntsuEUS ekimena abiatu du Kontseiluak, beste hainbat eragilerekin batera. Iazko udan hainbat gorabehera izan ziren oporren ordezkapenetan: mediku erdaldunak jarri zituzten hainbat herritan eta ondorioz kexuak bideratzeko formulario bat jarri du Kontseiluak. Hona hemen informazioa.

Hizkuntz eskubideen urraketak salatzen dituzten herritarren kopurua gora doa etengabe. Salatutako alorrak ez dira asko aldatu. Alor publikoan, Osakidetza dago buru. http://www.berria.eus/albisteak/111656/elebidek_15_kexu_gehiago_jaso_ditu.htm

Hona hemen ere, aste honetako Tribuen Berbak saioan euskarak osasungintzan duen presentziaz egin zuen saioa.

Azkenik, Medikuntza Graduazio Ekitaldian grabatutako bideo hunkigarri bat bidaltzen dizuegu. Ikustekoa da benetan.

Euskaraz bizi nahi dugulako Osakidetzan ere euskaraz!

https://zuzeu.eus/2015/05/18/mediku-ona-eta-euskalduna-ezinezkoa-da/