Osakidetza eta euskara: zer gertatzen ari den ulertzeko “pista” batzuk

4787683451_78b358635eOsakidetzak 2.600 lanpostu atera ditu azken lan eskaintza publikoan, eta eragile politiko batzuek (LAB, Aralar, EA eta EAJ tartean) salatu dute deialdiak euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzen dituztela. Egia ote?

Semaforoaren Ikerketa Batzordeak gaiari heldu dio, eta mendi buelta egin gabe eta hondartzara joan gabe geratu da, gaiaren gaineko datuak biltzen, galdera hauei erantzunak bilatu nahian:

  • Zergatik aldatu dituzte azterketa eta puntuazio ereduak? Euskaldunentzat kaltegarria al da aldaketa?
  • Azkarregi al doa euskara Osakidetzan? Zer diote Osakidetzak berak egindako txostenek euskararen egoerari buruz?
  • Hizkuntza garrantzitsua ez bada, zergatik ez kontratatu mediku ingelesak?
  • Zer gertatuko da etorkizunean? Nola daude gauzak medikuntza ikasleen artean? Gero eta mediku euskaldun gehiago izango ditugu?
  • Zergatik sartu digute halako albiste bat udan? Ezkutupean pasatzea nahi dute?

Zer gertatzen ari den ulertzeko pista batzuk nahi badituzu, egin klik hemen