Osakidetza desegitearen eta lehen arretak bizi duen egoera larriaren aurka mobilizatzeko deia egin dugu sindikatuok

Osakidetza desegitearen eta lehen arretak bizi duen egoera larriaren aurka –

Osakidetza desegitearen eta lehen arretak bizi duen egoera larriaren aurka mobilizatzeko deia egin dugu sindikatuok

LAB, SATSE, ELA, CCOO, UGT eta ESK sindikatuon oharra, gaur egindako agerraldiaren harira:

Osakidetza desegitearen eta lehen arretak bizi duen egoera larriaren aurka mobilizatzeko deia egin dugu sindikatuokPasa den ekainaren 8an, Osasuneko Sailburuak oso adierazpen larriak egin zituen, eta argi utzi zituen Eusko Jaurlaritzak Osakidetzarentzat dituen planak: Lehen Arreta desegitea eta gainerako arreta zerbitzuak prekarizatzea. Eta hori guztia pribatizazioaren, zerbitzu publikoen aurkako erasoaren eta osasun aseguru pribatuen negozioaren bidean.

Une horretatik aurrera, eta ikusita bai langileak bai gizartea argi agertu direla adierazitakoaren kontra, Eusko Jaurlaritzak bere propaganda tresna guztiak jarri ditu martxan. Gaizki ulertu genuela sinestea nahi dute eta Sailburuak beste zerbait esan zuela argudiatzen dute.

Osakidetza desegitearen eta lehen arretak bizi duen egoera larriaren aurka mobilizatzeko deia egin dugu sindikatuokHala ere, Sagarduiren hitzak oso argiak izan ziren. Sailburuak argi eta garbi esan zuen osasun zentroak itxiko direla; batzuk erizainek bakarrik artatuko dituztela; ospitaleetako espezializazioan sakontzen jarraituko dutela, edo bestela esanda, gaur egun eskaintzen diren zerbitzuak itxiko dituztela, EAE osoan ospitale bakar batean eskaintzeko, eta herritarrak gehiago eta maizago mugitu beharko direla.

Erabateko demagogia erakutsiz, Sailburuak kultura aldaketatzat jo zuen osasun sistema publikoaren desegitea, herritarrei eskaintzen zaien osasun zerbitzuaren prekarizazioa eta plantillaren lan baldintzen debaluazioa. Ohi den bezala, erabilitako aitzakia izan zen, berriro ere, langileen eskasia. Baina azpimarratu behar dugu eskasia hori erabaki politikoen emaitza dela eta gainera, eskasia hori existitzen ez den kategorietan ere erabiltzen saiatzen direla. Baina horren atzean dagoen errealitate bakarra da osasungintza publikoa indartzeko borondate eza, eta baita inbertsioa handitzeko borondate eza ere.

Pasa den ostiralean bertan, Lehendakariak Legebiltzarrean adierazi zuen Eusko Jaurlaritzak Lehen Arreta indartuko duela eta plantillak handitu, berritu eta kontsolidatuko dituela. Salatu behar dugu Urkullu jaunak benetako errealitatea ezkutatu nahi duela. Uda honetan, ohi den bezala, Osakidetzak osasun zentroak itxiko ditu; beste batzuen ordutegia murriztuko du; ez ditu langile askoren oporrak ordezkatuko; are gehiago gainkargatuko ditu epe horretan lanean egongo diren langileak; eta prekarizatu egingo du herritarrei eskaintzen zaien arreta.

Hau da urtez urte aplikatzen den errezeta: prekarizatu, gainkargatu eta murriztu. Ez dago beste planik. Aurten, egoera larriagoa da. Osasun zentro batzuetan langileak ados jarri dira udan, zerbitzua ordutegi osoan eskaini ahal izateko, inolako murrizketarik gabe. Zentro horietan ere Osakidetza ordutegi murrizketa aplikatzen saiatu da.

Langileen kontsolidazioari dagokionez, behin eta berriz salatu dugu Osakidetzak ez duela inolako borondaterik plantillak pairatzen duen behin-behinekotasun izugarriekin amaitzeko: Osakidetzak 24.600 aldi baterako langile ditu eta 3.700 lanpostuetako estabilizazio EPE bat egingo du, behin-behinekotasuna %50ean mantenduz.

Egoera horretan, mobilizazioa inoiz baino beharrezkoagoa da. Horregatik, SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok manifestazioa deitu dugu ekainaren 26rako, iganderako, goizeko 12:00etan Bilboko Jesusen Bihotzetik.

Langileei eta herritar guztiei dei egiten diegu bertan parte har dezaten. Langile gisa, baina baita osasun publikoko paziente gisa interpelatzen gaituelako ere Osakidetzako egoerak. Dagoeneko, atxikimendu ugari jaso ditugu: elkarte profesionalak, auzo elkarteak, gizarte mugimenduak eta bestelako eragileak. Aste honetan zehar horiek lantzen jarraituko dugu.

Horrekin batera, ekainaren 22an, Lehen Arretako zentroetan ezarriko diren ordutegi murrizketak salatzeko helburuarekin, elkarretaratzeak eta itxialdiak egingo ditugu, arratsaldeko 17:00etan, Sailburuako Osasun Zentroan (Gasteiz), Amara Prim Osasun Zentroan (Donostia) eta Deustuko Osasun Zentroan (Bilbo).

Mobilizazioa inoiz baino beharrezkoagoa da. Guztion osasungintza dago jokoan.

Osakidetza desegitearen eta lehen arretak bizi duen egoera larriaren aurka mobilizatzeko deia egin dugu sindikatuok

Zer duzu buruan “Osakidetza desegitearen eta lehen arretak bizi duen egoera larriaren aurka mobilizatzeko deia egin dugu sindikatuok”-ri buruz