Orreagak ekitaldi politiko batera deitu du hilaren 15ean

Orreagak ekitaldi politiko batera deitu du hilaren 15ean
Abuztuaren 15ean, ospatuko dute Pasai Donibanen «Independentzia da demokraziaren abiapuntua» lelopean.

«Errealismo politikoan» oinarrituriko ekitaldia iragarri dute Orreaga taldetik.  Antolatzaileen esanetan egungo egoera politikoa definitzeko edozein azterketak gure herria «okupatua» dagoela izan beharko luke oinarri. «Gurea bezalako menderaturiko herri batek bi aukera baino ez ditu, askatasuna berreskuratzeko estrategia bat bultzatu edo inperialismoaren hatzaparretan desagertu. Independentzia herriek berezkoa duten eskubide bat da, biziraupenerako behar beharrezkoa duten zerbait. Independentziaren alde ez egotea beraz, ez da beste aukera bat, bestea bezain legitimoa, menderaturiko herriaren desagerpenaren alde egotea da.»

778. urteko Abuztuaren 15  Orreagan eman zen guda gogoan izango dute ekitaldian, bertatik ikasgai garrantzitsuak atera ditzakegula azpimarratuz. «Historizismotik ihesi, baina gure historiaren jakitun, gertakari hark gaur egun bizi dugun egoera politikoarekiko oso desberdina den paisaia bat iradokitzen digu: Etsaien erasoen aurrean bere burua defendatzeko prest zegoen herri bat, arerioaren puntu ahulak zeintzuk izan zitezkeen sumatzeko abilezia izan zuena, momentu egokienaren zain erresistitzen jakin zuena, eta baturik eta adorez borrokatu zuena.»

Beste edozein helbururen gainetik independentziaren garrantzia nabarmendu nahi izan dute deitzaileek. «Independentziaren aldeko borroka da herri honen, eta beste edozeinen, borroka garrantzitsuena. Herriak benetan balio duten helburuen alde baino ez direla mobilizatzen diote, eta herriaren batasun estrategiko bat lortzeko bidean, independentzia baino ez dute ikusten indar korrelazioan aldaketak ematea ahalbidetu dezakeen helburu gisa.

Independentzia berreskuratu aurreko edozein egoera edo planteamenduren label demokratikoa ukatzen dute espreski. «Demokrazia independentziarekin etorriko da, edo ez da izango. Inperialismoaren azpian ez baitago demokrazia posiblerik»

Ekitaldia Pasai Donibanen ospatuko da Abuztuaren 15ean eguerdiko 12:00etatik aurrera, Orreagako gudan parte hartu zuten gudariei eskeinia dagoen plakaren aurrean. Independentista guztiei azaltzeko eskaera luzatu dute.

Orreagak ekitaldi politiko batera deitu du hilaren 15ean

 

53 pentsamendu “Orreagak ekitaldi politiko batera deitu du hilaren 15ean”-ri buruz

  • Urde cabroina 2013-08-12 11:37

    Bideoetan zergatik ez duzue naffarreraz idazten? Dinot nik.

    • Ainhoaletamendia 2013-08-12 12:09

      Zergatik saiatzen zara dena nahasten?
      Nik idatzi al dut inoiz naffarreraz? Naffarreraz idatzi duen inork aipatu al du inoiz Orreaga kritikatzeko ez bada?
      Saiakera faltsua. Saiatu beste argudio batekin…

    • Ainhoa Letamendiaren hitzekin bat nator. Dena nahasteko gogo hori ez dakit nondik datorkien batzuei. Benetan tristea.
      Nire ustez iruzkinak moderatu behar lirateke, neuk neure naffarrera izeneko blogean egiten ahal dudan bezala. Nola idatz daiteke komentario bat Urde cabroina izenpean?
      Bide batez esan dezadan Ainhoak adierazten duenarekin guztiz bat natorrela.

      • Urde cabroina 2013-08-12 12:42

        Josu,
        errepasatu ezak hire TLa twitterren. Hik heuk jarritako izengoitia zerabilkiat.
        🙂 https://twitter.com/josulavin/status/364812856732041216

      • Lavin jauna,
        atzo goizean iritsi zinen ZuZeura eta orain arte hemen egin dituzun guztiak ez ditugu aipatuko, baina benetan eskertzen dizugu gauzak nola egin behar ditugun erakusteko ahalegin ordainezinezko hori, zeure maisutasunaren bidetik, gainera : “Nire ustez iruzkinak moderatu behar lirateke, neuk neure naffarrera izeneko blogean egiten ahal dudan bezala”.
        Jakizu, hala ere, agian ez garela gauza izango zure instructioneac behar bezain xuxen jarraitzeko, izan ere, ez dakigu nola asmatu dugun bizitzen lau urte eta gehiagotan zure aholku eta presentzia berdinezinik gabe.

        • Esaidazue hemen egin ditudanetariko batto, mesedez, zeren naffarreraz idatzi bainuen zuen baimenarekin. Baldintzak aldatu zirenetik ez dut berriz naffarreraz idatzi. Neuk adierazi dut zenbait mezu moderatu behar liratekeela, baina honek ez du esan nahi zuek egin behar duzuenik. Nire iritzia adierazi baizik ez dut egin.
          Mesedez, esadazue gauza bat gaizki egin dudanik.
          Bloga, adibidez, zuen baimenarekin eta gonbidapenaz egin dut.
          Besarkada handi bana irakurleentzat,

        • jeanbastida 2013-08-12 16:58

          Harri eta çur ditut zuzeu-coen hitz hauec iracurcen. Daducaten ironia ere (sarcasmoa eguia erran) alimaleco nequeciaz eramaiten ahal da.

  • Herri guztiek askatasun egunak ospatzen dute, Geure Askatasun eguna zein izan zen munduko historia liburu guztiek dakite, garaia da guk ere jakin dezagun.

  • «Demokrazia independentziarekin etorriko da, edo ez da izango. Inperialismoaren azpian ez baitago demokrazia posiblerik»
    Testuan independentzia eta inperialismoa baino ez dira aurrez aurre jartzen. Gero, bideoan, AUTODETERMINAZIOA ikusten dut harrituta.

    Hauentzat, inperialismoarekin betiko bukatzeko zer behar dugu, autodeterminazioa ala independentzia? Ez zait argi geratzen. Benetako autodeterminazio prozesu bat martxan jarriz gero, eta ezezkoa aterako balitz, inperialismoan bizitzen jarraituko genuke ala ez?

    Beste alde batetik, «Independentziaren aldeko borroka da herri honen, eta beste edozeinen, borroka garrantzitsuena». Klase sozialen deusezteari buruz ezer ez? Jabetza pribatuari buruz? Pribilegioei buruz?………… Hau dena gerorako utzi behar al dugu? Imaginatzen naiz hau egoera kaxkarrean dagoen bati azaltzen, baita jarriko zidakeen aurpegia ere.
    Esplotazioan bizi behar badut, benetan… berdin zait zein koloretako zapiaren azpian den. Aberria burgesek lapurtuko baitute eta kolore batzuen maitasunera mugatu. Estatu gehienen antzera.
    Independentzia eta autodeterminazioa bi gauza ezberdin dira. Biak eskubideak dira, baina hemen bizi eta lan egiten dutenek erabaki behar dute. Eta emaitza bat ala bestea izan, onartu beharko genuke. Hori da herri baten askatasuna.

  • Autodeterminazioa independentziarako Herri ekintza da. Arazo soziala eta politikoa gauza bera dira gure kasuan.

  • Auto-determinazioa eta independentzia gauza bera da. Autodeterminazioa da botere politikoa auto-instituzionalizatzea. Gure instituzioak ez kanpotik ezarritak. Boterea herritik sortzen da eta indar hori instituzionalatu egin behar da. Erabakitzeko baldintza da askea izatea. Okupatua ta zapalduta zauden bitartean ezin duzu ezer erabaki.

  • ados nago, “autodeterminazioa” hitzak esaten duen moduan auto-determinatzea da, alegia, libreki determinatzea. modu nahasian erabilia izan da gure herrian, erreferendum moduko baten moduan, non zapaltzailea eta zapalduaren “iritziak” ontzat ematen diren. autodeterminatu gaitezen beraz, hau da, independentzia gauzatu dezagun behingoz!

  • Zapaltzailetzat nik estatu espainarra daukat eta zapaldutzat Euskal HERRIA. Herria hizki larritan jarria, sujetu errekonozitu bakarra herria izan behar delako prozesu horretan. Herriak erabaki dezala. Erreferendum bat egitekotan, hemen antolatua eta hemen bozkatua beharko luke izan.
    Historizista ez dela. Zer da ba, herriaren borondatean ez bazerete oinarritzen. Eskubide historikoa herriaren borondatearen gainetik jartzen duzue. Eta eskubide historiko hori bakarra da gainera. Zuek diozuena. Ez dago eztabaidarik.
    Inondik ere ez dut zapaltzailea kontuan hartu nahi (zapaltzaileak ez gaituelako kontuan hartzen). Baina zapaltzailea estatu espainiarra da, hori ez dugu ahaztu behar. Ez hemen bizi eta lan egiten duen inor. Hemen bizi eta lan egiten duen edonork erabaki dezake herri honen etorkizuna nire ustez. Guri gustatu ala ez. Nor gara gu esateko beste herritar baten borondateak legitimitaterik ez duela. Besteen gainetik jarri behar al gara? Ez diodana inori onartzen da, herri honek bere kabuz bere etorkizuna erabakitzeko eskubiderik ez duela esatea. Hori ideologia zapaltzailearekin bat egitea delako. Beraien eskubidea gurea hasten den lekuan amaitzen ez delako.
    Beste gauza bat da, erreferendum bat eginez gero, herri honen independentzia nahi ez duenak hala adieraztea. Gure eskubide berdinez.
    Bestela, esaidazue zein izango litzatekeen zuentzat metodo egokiena. Erreferenduma ez bada zilegi, independentziaren alde ez dagoena konpora bota?
    Aluzinatzen ari naiz azkenaldian ZUZEUn. Ideologia hauek hainbeste zabaltzeak beldurtzen nau.
    Independentzia nahi dut nik ere, baina ez naiz jende honekin identifikatzen. Eta ez dut independentzia arazo guztien soluzio ikusten.
    Ez duzue erantzuten zuen klase konzientziari buruz. Orreagaren web gunetik:
    “”Nor gara:
    Egungo egoeran zaila da gure burua definitzea, zaila da azaltzea. Ez luke horrela izan behar ordea.

    Inperialismoak gure ideologia propioa horrenbeste higatu ez balu, askatasun egarri den herri bat garela esateak aski behar luke nor garen ulertzeko.””

    Nazioa asko eta pertsonak gutxi.

    • Orreagaren iritziz, zapalkuntza nazionalak eragozten du herriaren borondatea gauzatzea. Erreferendum, hauteskunde edo bestelako partehartzeak, benetakoak izateko, egoera demokratikoa dute abiapuntu eta askatasun nazionala erdietsi gabe ezinezkoa da demokrazia.
      Norbanakoaren eskubideak ezin dira bereizi norbanako horren herriaren eskubideetatik. Ez dago bereizterik. Zure herria den bezain libre izan zaitezke, ez gehiago. Gure egoeran (nazio zapalduaren egoeran), borroka nazionala lehen borroka soziala bilakatzen da eta bakarrik inperialismoaren aurkako erresistentziak lor dezake eraldaketa soziala. Borroka soziala eta nazionala borroka bakarra da. Ez dago langileon aldeko borroka egiterik, ez eta euskararen alde, edo eskubide zibilen alde,… independentzia nazionalaren estrategiatik at.

    • Ainhoaletamendia 2013-08-13 09:52

      Kaixo Iker.
      “Zapaltzailetzat nik estatu espainarra daukat eta zapaldutzat Euskal HERRIA” diozu.
      Nik milaka pertsona ezagutzen ditut euren herria zapaldutzat ez dutenak, hemen bizi eta lan egiten dutenak, español eta vasco sentitzen direnak, “hablame en cristiano” esaten digutenak, La Rojaren golekin gozatzen dutenak, Españako bandera eurena bezala sentitzen dutenak, PP edo PsoE bozkatzen dutenak,…nik oso oso zapalduta ez ditut ikusten, baina egon ninteke oker…
      Zer dira pertsona horiek zure ustez? eurek ez jakin arren zapaldurik dauden euskal herritarrak?

      • Iker Sumendiaga 2013-08-13 11:25

        “Háblame en cristiano” esaten duen bat ez bada zapaltzaile sentitzen, zer dakien ere ez du jakingo. Zure hizkuntza eskubideak ez badizkizu aitortzen, zer da ba? Hala ere, Nik milaka pertsona ez ditut ezagutzen, ez zapaltzaileak eta ez zapalduak. Gehiegitxo esatea iruditzen zait…

        Ea, ez dezagun dena nahas. Bandera espainiarra Euskal Herrian, Herri hau ukatua denean, inposizioa sinbolizatzen duen bandera da. Euskal Selekzioaren eskubidea ukatua den bitartean, espainiarra, inposizioaren selekzioa da.

        Zapaltzailearen alde daudenak zapalduak ez dira sentituko baina zapalduak daude. Ezberdintasuna, kasu honetan, eroso daudela da. Ala PPri bozkatu dieten Madrileko espainiarrak ez daude zapalduak? Agian orain ariko dira asko eta asko konturatzen. Baina nik uste zapalduak…. guztiz!

        Egin, Egunkaria… itxi zituztenean ez al zituzten espainiarrak ere zapaldu? Argi utzi zuten gobernuari komeni ez zaion unean zentsura aplika zezaketela. Galdetu La Tuerkari, adibidez. Beraz, ez dira libre. Emakumea zapaldua den bitartean, gizona ere ez da libre. Entzun duzue inoiz, inor ez dela aske norbaiti bere eskubideak ukatzen zaizkion bitartean? Zergatik? Gaur beste bat erreprimitzen duten bezala, bihar gu izan gaitezkeelako erreprimituak.

        Baina herri honek bere etorkizuna libreki erabaki dezakeen unetik, bere herritarren aukera inoiz ez da zapaltzailea izango. Hau da, bai independentistok eta bai espainiar edo frantziar sentitzen den ororen balioa parekideak izango dira, ezingo baitio inork beste inori bere aukera inposatu.

        Arazo sozialean insistitzen dut. Egungo egoera kontutan izanez gero, are gehiago. DBE (Dirusarrerak bermatzeko Errenta) edo RGI kobratzen dutenei, langabezian daudenei, hilean-hilean bizi direnei, kalean bizi direnei, gosea pasatzen dutenei, etab, etab…. gai izango zarete esateko Independentzia dela guzti horren soluzioa ekarriko duena? Hori lortu arte ez dezatela beste ezer itxaron?
        Etorkizunik ez duzela sentitu al duzue inoiz? Bizitza errealizatzeko aukerarik izango ez duzuela?

        Berotegi efektuaren aurka, deshazkundearen alde… borrokatzen dutenak, alternatiba ekonomikoak martxan jartzen ari direnak… (milaka adibide!) denbora galtzen ari al dira?

        Gainera, Independentzia estatu espainarrak suposatzen digun katea hausteko, erreminta modura itzela dirudit panorama internazionala ikusirik. Baina estatua estatua da, hau da, errepresioa. Hori ez dezagun ahaztu. Independentzia bai, orain, baina estatuen deuseztapena ere bai.

        • Ainhoaletamendia 2013-08-13 12:56

          “Zapaltzailearen alde daudenak zapalduak ez dira sentituko baina zapalduak daude”
          Herri hau ideologikoki noraino dagoen kolonizatua ikaragarria da.
          Sentitzen dut Iker. Desadostasun totalean gaude.

          • Iker Sumendiaga 2013-08-13 13:13

            Ados! Desadostasun totalean gaude.

          • Iker Sumendiaga 2013-08-13 19:15

            Galdera bat:
            Nik autodeterminaziotzat erreferendum prozesu bat defendatzeak eta, beraz, independentzia nahi ez duenari ahotsa izan dezan aitortzeak, zuen ustez, zapaltzaile, kolono edo kolaborazionista egiten al nau?

  • Klase sozialak?Estatuarik ez dugu eta! askatasuna lortzeko denon beharra dugu, ez duzu uste? Behin libre, gora euskal socialismoa! Auzolanean oinarrituta

  • Nere ikuspuntutik idependentzia eta klase borroka ez dira astoa eta azenaorioa, gurdi beraren bi gurpil baizik. Orreagakoen teorizazioak planteatzen didan galdera honakoa da: Euskal Herriaren izaera baieztapen ukaezina bada, zerk babesten du izaera horren inguruko erreferendum bat?

  • Ez dago euskal Sozietaterik euskal Estaturik gabe. Soilik euskal Estatuak sor dezake euskal Sozietatea. Euskal Estatuaren kontra dagoena ez da benetako sozialista, eta are gutxiago euskal sozialista. Kolonialismaori egurra. Kolonoak alde hemendik.

  • Ezin dira egon ezta erreferendumik, bozketarik, kontsultarik indar okupatzaileak zure lurretan jarraitzen diren bitartean. Indar okupatzaileen ateraldia da lehen pausoa gure zentralitatea eta izaera erreskuratzeko.

  • Iker Sumendiaga:
    “Hau da, bai independentistok eta bai espainiar edo frantziar sentitzen den ororen balioa parekideak izango dira”
    Hau da, zuretzat askatasuna eta zapalkuntza balio parekideak dira

    • Iker Sumendiaga 2013-08-14 16:32

      Erreferendum batean parte hartuz independentzia nahi ez duena zapaltzailea da? Zergatik? Ez du gure eskubide bera herri honen etorkizunaz erabakia hartzeko? Zure aukerak bakarrik balio du?
      Eta euskara ama hizkuntzaz izan duena bizi osoan baina independentziarik nahi ez duena zapaltzailea da?
      Besta gauza bat da herriari bere etorkizuna aukeratzen ez uztearekin bat egitea. Hortan ados. Baina independentziaren alde bere altura berdinean bozkatzen dudala onartzen badu? Ez al da duina pertsona hori?
      Independentzia lortuko bagenu, ez al duzue Euskal Herri orain baino zatituago bat izango genuela, gure erabakia onartzen dutenei beraiena guk onartzen ez badiegu? Orduan bai izango luketela arrazoi abertzalea totalitarioa diotenean.
      Abertzaletasuna zatitzen ari zarete. Orreagaz geroztik ez dela ezer berdin izango aurreikusten dut.

      • Txina Espainia inbaditu ta bereganatzen du, Txinatarrak ona etorri semeak Euki ta Espainiar Nazionalitatea lortzen dute, zilegia izango litzake erreferendum bat egitea etorri diren Txinatar guztiei bozkatzeko eskubidea emantea? Ea Txina barrun gelditzen diran edo Espainia berriro Independientea dan jakiteko? Ez zukeen eukiko ez hanka ez bururik, zuk diozunaren berdina.
        Euskaldun bat Euskaraz bizi dana Espainiaren barrun gelditu gaitezen nahi badu, zapaltzailea da, ta bere hizkuntza zapaltzearen alde agertzen ari da ere, ez badezu ikusten itxu samar zaude.Espainia Euskara suntsitu nahi du, Espainiaren barrun gelditu nahi duen Euskalduna horren alde egingo zukeen, horrela jokatzen dulako beti Espainia . Ta errespetu osoarekin esaten dizut. Frantsezak Euskaldunak ere sentitzen direla? Ez, lehengo Frantsesak ta gero Euskaldunak, ta beraiek daukaten estokolmo sindromea askoz haundiagoa da. Euskalduna naiz arro nago baina Frantsesa ere Frantzia Euskararen desagerpena bilatzen duenean. Ba hori, gertatzen da eta ez du ez hanka ez bururik, beno bai, mendeetako kolonizazio ekonomiko, kulturala, hizkuntzakoa….

        Militarki inbaditzen gaituzte ta pozik eon behar gea erreferendum baten Espainian jaiotakoak bozkatzearekin?
        Espainiar sozialista? Ze sozializmo mota? Ta nola dakizu ze izango zan Euskal Herri independiente bat? Espainiar Sozialista? 15 aldiz azkeneko 5 mendetan kiebra jo dun Espainia? Azkeneko 150urtetan 5 aldiz kiebra jo duen Espainia? Mendeetan zehar Jauntxoeen Espainia hori? PPSOE torturatzaile, inperialista bozkatzen duen Espainia hori? Eta nor esan du Espainiatarrak sentitzen direnak ez zuketela lekuri izango? Txinatarrak, Uruguaiarrak bezala lekua izango zuten, beste gauza bat da Espainiar jaio dena Euskal Herri Independientea edo ez izan behar den erratea, hori beste gauza da ta txorakeri galanta.
        Berriro diot, kendu Euskal Herria ta JArri jada Independienteak diren herriak, Inbaditzen badituzte, nori galdetuko zioten babestu al daitezken ala ez? Inori? Eta Independentzia berreskuratzeko galdeketa bat egin behar badute (ahulagoak direlako ta Txina bakarrik hori uzten dielako adibidez), zilegi ikusiko zuketen Txinatarrak bozkatzea? Ba ez, baina ahulagoak badira agian ez zitzaien besterik geldituko.Estokolmo sindromea barruraino sartua degu e?
        Gelditu zure Espainia sozialistan nahi badezu baina zapaltzailea zapaltzailea da, ta zentsurik ez duna zentsurik ez du.

  • Ez al zara konturatu Independentzia nahi ez duena independientea dela? Arazoa da zurea ez berea, bera independientea da, bere Estatua du. Ez nahi duena da zuk zure Estatua eukitzea. Berak zertarako parte hatuko balu? Bi Estatu eukitzeko? Galdera arraroa zurea…..

  • Bide zuzena aurkitu duzuenez, pentsatzen dut hauteskundeetan parte hartzen duten abertzaleek baino askoz jende gehiago bilduko duzuela Pasaian. Ehunka mila lagun batzea jarriko duzue helburua, gutxienez, ezta? Eta dozenaka gutxi batzuk batzen bazarete, noren errua izango da, Espainiarena? abertzale traidoreena? munduarena?

    • 30 urte luze daramatzagu etsaiak jarritako hauteskundeetan parte hartzen. Independentzia ez da lortu. Ehunka mila lagunek ez dute lortu. Norena da errua?
      Politikan emaitzak balio dute. Asko izateak ez du esan nahi bide zuzenetik doazenik.
      Nik Orreagakoei entzun diet abertzale guztien beharra dagoela independentzia lortu nahi bada. Baina orain arteko lidergo berberak, emaitzarik eman ez dituen bide beretik jarraitzea proposatzeak kezkatzen duen jende ugari ezagutzen dut, eta ez dira Orreagakoak.
      Ni Pasaiara hurbilduko naiz. Ba al zatoz zu ere?

  • Ez dut uste Orreagak ehunka mila pertsona behar dituenik, estrategia independistak bai behar du hori eta gehiago. Nire ustez Orreaga da estrategia honen detonantea.

  • Mendeetan aske ez izatearen errudun bi daude: 1. Inperialismoa 2. Gure elkartasun eza eta egon denean (karlistadak esate baterako): gure estrategia eza.

  • Xabitxu, Herri honek “iluminatu” asko izan ditu, begira zure ezkerraldera batez ere. Behar dena, humiltasuna, elkartasuna eta estrategia komun bat da, katalanak egiten ari direna kasu.

    • Iluminaturik bada, Orreagakoak, ilunpetan gaudenoi argi ematera datoz. Eta kaskagorrok, onartu ez jarrera sektarioetatik independentziarik lortuko denik. Eskozian prozesu inkluientea daukate, Katalunian ere bai, baina Euskal Herrian horren alde egotea inuzentea omen da. Bada nire proiektu independentistan euskal herritar guztiek daukate lekua, espainol sentitu arren, jatorria Ciudad Realen edo Caparroson izan arren. Niretzat etsaia, izatekotan, ukatzen didan Estatua da, zuentzat, independentista (oraindik) ez diren ehunka mila euskal herritar.

      • Nik ere ez nuke esango espainol direnek lekurik ez dutenik, erabakitzerik ez dutela baizik. Zer gertatzen da zure proiektu independestistarekin espainol sentitzen direnak gehiago badira?

        • Iker Sumendiaga 2013-08-14 16:52

          Nahigo dut erreferendum baten ondorioz (espainiar gobernuak onartua edo ez onartua, berdin zait), espainiar estatu errepublikar, sozialista, demokratiko eta solidario batean gelditu, euskal oligarkiak gobernaturiko Euskal Herri (aske?) batean baino. Are gutxiago zuek bezalako xenofoboak baleude gobernuan.
          Oligarkiak gobernatzearen paradoxa ahaztu gabe, bide batez. Zeren gobernatu, gobernatu…. kapitalismoan ikasia behar genuke bankuek gobernatzen dutela.

          • Hori zentzugabea da. España demokratiko batek gure independentzia onartuko zukeelako. Ez denik demokrazia hori emango borroka dezagun gurea. Hori da errepublika sozialista, errepublikar solidarioa lortzeko bidea, zurea eta nirea!

      • fermin morrokozoko 2013-08-14 16:33

        Kaparroso

  • Espainola sentitzen dena Euskal herritarra da. ze ona……

  • Ez dira bakarrik espainolak sentitzen espainolak dira eta hortarako indar armatuak eta okupazioaren makinaria osoa haien inposizioa luzatzeko dituzte. Baina noski, zuk etsaiarik ez duzu “niretzat estsaia, izatekotan……” Izatekotan? Beno bai, etsaiak badituzu, independentistak, orreagakoak, espainolak ez, horiek zure herritarrak dira. Frantzesak ere bai?

  • Noski, Lapurdi, Zuberoa eta BNko herritarren % 90 frantses sentitzen dira, horietako askok euskal nortasuna bestearekin batera arazorik gabe daramate. Erriberako % 95 espainol sentitzen da, natural-natural sentitzen dute nafar eta espainol izatea, eta euskal nortasuna oso baxua da. Orreagakoek badaukate estrategia zehatzik horientzat? Etxez etxe joan eta EHtik Frantziara/Espainiara kanporatu? Botoa kendu? Baina botoa kentzeko boterea behar da, eta boterea izateko, botoak behar dira. Eta zorionez, lau katu estremista baino ez zarete, Pasaian ikusiko denez.
    FREUD, bulego/laborategitk irten zaitez eta esaiozu zure portaleko 4.ekoari, 6.ekoari, ez direla euskal herritar. Marka da, eurek “basko” direla aldarrikatu, eta iluminatuek ukatu, “basko” izateko modu bakarra eurek inposatzen dutena delako. Espainiak horrelaxe egiten du, eta horregatik galduko du Katalunia. Han ez zegoen independentista askorik, baina Espainiak katalan naziotasuna ukatu, federalismoa ukatu, eta independentista bihurtu dira. Zuengatik balitz, horiek guztiak ez lirateke katalan herritar, ez lirateke “benetako independentista”, jatorrian Espainian egotea hautatu zutelako. Eta horiek dira independentismoak benetan eskuratu behar dituenak.

    • Joan zaitez zu Espainiatar batengana eta esaiozu Gazteleraz ez dakiena ta inoiz ikasiko ez duna Espainiarra dela nahiz ta Txinan jaio paperak ditulako, ea zenbat segundu ematen dute zure buruaz parre eiten edo zu iraintzen, mesedez. ez dago Euskal Herritarrik Espainian barrun gauden bitartean, Euskaldunak daude baina Nazionalitate legala Espainiar edo Frantsesa dira. Beste gauza da sentipenak, historia, benetan dena (ze legea ez du esan nahi egia denik).
      Euskalduna eta Espainola sentitu zaitezke? Nahi dezuna sentitu dezakezu baina ez du zentsurik, Espainia Euskadi zapaltzen du baina batzuk biak dira? Zapaltzailea eta zapaldua? Edo baten alde zaude edo bestearen alde, baina Espainia ta Frantziaren alde egotea momentu hortan Euskal Herriaren kontra jartzen zaitu. Gero bakoitzak bere buruarekin ondo sentitzeko bilatzen ditun aitzakiak beste gauza da.

      Nik Israeldarra nahiz baina Pañestinarra ere, Kurdua ta Iranekoa, Kurua ta Turkiarra, ezin zea zapalduarekin ta zapaltzailearekin eon, ta ezin zea biak batera izan.

  • Gaurko amets fantasiosoek biharko desiluzio gordinak erakartzen dituzte…. Mundu idiliko batean bizi zara, ez dakit sorteduna zarenik ala ez baina errealitatea errealitatea da, baita hemen, Catalunyan, Eskozian eta Balusistanen.

    • Iker Sumendiaga 2013-08-14 17:32

      Eskerrak. Noizean behin norbait behar dut nik ere oinak lurreratzeko.
      Orduan, noiz geratzen gara gure atez-ateko partikularra egiteko?
      ¡Este si, este no… este me gusta y me lo quedo yo…! Euskal Herriak behar zaitu!
      Ortografia ikasteko esan behar nizun baina independentzia lortzen dugunerako utziko dugu. Orain ez dugu denborarik galtzeko!

  • Ta zer da errezago, Euskal oligarkien aurka eitea balizko Euskal Herri baten, edo 47 milioiko estatu baten oligarkiaren aurka eitea? Ba lehengoa, gehio Espainiar bozkatzaileak beti nahi izan dutena kontuan hartuta, hemen ezkerra indar gutxi badu, Espainian ez du ezer.

  • Define or be defined 2013-08-16 16:10

    Edo politik:
    (Gudari) Konstituzionalista – Kolaborazionista – Kolonialista (Kolono)
    ,,,
    Edo metropolitik:
    (Police) Constitutionaliste – Nationaliste – Séparatiste (Terroriste)

  • Orreaga Taldearen proposamenei buruzko artikulu bat:
    .
    “Orreaga”
    .
    http://borrokagaraia.wordpress.com/2013/08/16/orreaga/

    • Iker Sumendiaga 2013-08-16 19:00

      Oso artikulu ona iruditu zait. Pena erdaraz egotea. Baina banuen horrelako zerbait irakurtzeko gogoa. Eta pozten nau jakiteak badela nire antzera pentsatzen duenik. Hemengo eztabaidan pentsakera marginala denaren irudia egin baitut.

      • Define or be defined 2013-08-16 20:52

        Neurri batean arrazoia du BorrokaGaraiaDa-k. Gure konstituzionalismoak dinamikoa, progresista eta integratzailea izan behar du. Orreagak ez du egiten.

        Neurri batean arrazoia du Orreagak. Gure kolonia izaera azaleratu behar da eta definizio politikoak auto-zentratu behar dira. Progresistek ez dute egiten.

        Neurri batean arrazoia dute Nabartzaleek. Gure iraganaren haria berreskuratu behar dugu. Euskaltzale gutxik egiten dute.

        Neurri batean arrazoia dute Euskaltzaleek. Progresismoa eta nabartzaletasuna euskaraz aldarrikatu behar dira. Aipatuak frantzieraz edo espainieraz ari dira, gure estatuaren ardatza, euskara, baztertuz.

        Ni egunetik egunera harrituago nago. Inor ez da gai sintesi handi bat egiteko?
        Non daude gure alderdietako guruak? Eta buruak?

        • Define or be defined 2013-08-16 21:12

          Esan egingo dizuet:
          Desesperanteak zarete guztiak…
          Inori ez zaio axola arrazoi osoaren jabe zareten edo ez.
          Ikasi bategandik, ikasi besteagandik, eta egokitu.
          Honetan arrazoia duzu, honetan ez. Eraikitzaileak izan!
          Estatuaren etorkizuna dago jokoan.
          Nahikoa da!

  • Larreak zintzilikatu duen textuari buruz, nire ustez, faltsukeriaz beteta dago, nik irakurri dudana arte, nola ez dut jarraitu ta bokatu, seriotasun minimoa ez duelakorik. Faltsukeriak: “… que la autodeterminación es dejar en bandeja al enemigo sus privilegios” “siendo un peligro para éste los inmigrantes”, asmakizunak modu oso txarrean eginak, gezurra borobilak. Nik Orreagari buruz zerbait jakiteko bere weeb-orrian sartzen naiz, edo osoa.net, non textuak eta bideo askok aurkitzen dira edo haien artikuluak prentsan irakurtzen ditut, edo elkarrizketak ikusi ta entzun telebistetan edo haien argumentuak irratian entzun. Orreagaren sorrera ta gaur den erakunde politikoari buruz, uste dut, Orreagari dagokioz. Pasai Donibanen, Orreagako kideek hitza hartu dutenak, seitik, bost ez ziren 1960-an oraindik jaio……

  • Ni beti bezain mozoloa, galduta ibiliko naiz, baina nire galdera:

    ORREAGA (768, eta ez 778) ospatzeko, ekitaldi ederra ospatu zen…Orreaga gainean, abuzruaren 12an, urtero bezala.
    Nondik nora atera da Pasaiarako deialdi eta ekitaldi hau?
    Orrega Fundazioak deituta ospatu al zen?…Orreagakoa ere bai…

    Ni beti bezain mozoloa, galduta nabil.

  • Barkatu:
    Orreagan ospatu zen…ABUZTUAREN 15EAN (ez 12an…hankaundia ni).