Ormaiztegi eta inguruko baserriak XIX.mendetik gaur arte

San Isidro egunez, maiatzak 15, ospatu ohi dute baserritarrek beraien festa. Ormaiztegiko Baserritarrek eta hauen familiartekoek urtero ospatu ohi dute egun polit hau.  Honela, eta festa honetako egitarauaren barruan, herriko zein inguruko baserriek XIX.mendeko gaur arte izandako bilakaera ezagutzeko berriketaldia antolatu dugu Zumalakarregi Museoan, Ormaiztegiko Baserritarrekin elkarlanean.

Bertako baserritarren bizipenak kontatzen dituzten grabazioak zein historian eta etnografian aditua den Josu Tellabideren ezagutzak partekatzeko aukera izango dugu maiatzaren 15eko arratsaldean.  Hauek izango dira hizlariak:

  • Mekola baserriko Juan Felipe Rezusta
  • Iraegi baserriko Javier Bastarrika
  • Sosoazabal baserriko Joxe Domingo Yurrita
  • Udabarro baserriko Juanito Urkiola
  • Josu Tellabide etnologo eta historialaria

Berriketaldiak, ordubete inguruko iraupena izango du eta amaieran mokadutxoa izango da parte hartzaile zein entzule/ikusle guztientzat. Museotik zein Ormaiztegiko Baserritarren taldetik bertako baserrien bilakaeraz hitzegin eta arratsaldepasa polit bat igaro nahi duen oro animatzen dugu berriketaldian parte hartzera.

Aurrez izen-ematea komenigarria da, plaza mugatuak baidaude (943889900 telefonoan edo mzumalakarregi@gipuzkoa.net-en)ZM Baserritarren Eguna 2013 kartela1

ORMAIZTEGIKO BASERRITARREN EGUNEKO EGITARAU OSOA IKUSI

 

 

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.