Ordu eskas Sanferminak amaitzeko

8 egunez Iruñeko karrikak bizi-bizi izan ditugu eta ordu batzuen buruan berriz ere lasaitasuna helduko da Iruñera. Asteburu bakarreko Sanferminak ez dira aurreko urteetakoak bezain jendetsuak izan, baina giro ederra ez da faltatu. Baina denak du amaiera, eta gauerdian Sanferminak amaitutzat izanen ditugu. Udaletxe plazan “gaixoa ni” kantatuko dute iruindarrek zapiak lepotik kendu bitartean, eta kandelek argiztatuko dute besta hasten den lekua. Peñek, berriz, Gaztelu enparantza hartuko dute bestei agur esateko. Azken hauek giro alaiagoan amaituko dituzte seguruenik bestak. Honetaz gain, urtero bezala, Arrano elkartean Fermin Valencia izanen da kantuan gaueko 23:30ean. Gustu guziendako amaiera beraz, eta heldu den urtean pentsatzeko tenorea berriz ere.

Eta egunean zehar zer?

Mjg3NA==

Barcina protagonista

Urtero Yolanda Barcina alkatesak zer edo zer egin ohi du Sanferminetan bere protagonismoa azaltzeko asmoz. Gora Iruñearen egitaraua garatzeko baimenik ez du eman aurten ere, Herriko Tabernak ezin izan du eskenatokirik paratu eta lehendabizikoz Iruñeko peña guziak batu egin dira Barcinaren jarrera salatzeko asmoz. Espainiar selekzioaren partidekin ere bereak egin ditu. Uztailaren 7an ez zen aukerarik izan Gaztelu enparantzan Larraindantza ganoraz dantzatzeko (txistulari eta gaitero batzuk azaldu ziren eta ordu erdiz dantzan ibili ziren pertsona bakan batzuk) eta uztailaren 11an lekualdatu zen egitarau ofizialeko ekitaldi hau. Peñek ere aldatu behar izan zuten haien ibilbidea Gaztelu enparantzan ez sartzeko. Heldu den urtean, ordea, ezin izanen da protagonista bilakatu, ez baita Udaletxean lanean ariko.

Irudia | "Gaixoa ni" Udaletxe plazan | Dellingr | Creative Commons By SA
Sanferminak
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

3 pentsamendu “Ordu eskas Sanferminak amaitzeko”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude