Ordu bat irabazi egunari

Ordu bat irabazi egunari
by oseillo

Europar Batasuneko erabakia da ordua aldatzearena. Bada, hori egitari utzi dioten herrialdeak ere, onurak sumagaitzak direla argudiatuta. Hemen ordea energia aurrezteko modua dela diote, sinestu egin beharko.

Antza, 1974ko petrolioaren lehen krisiarekin hainbat herrialdek euren ordutegia aurreratzea erabaki zuten eguzkiaren energia gehiago aprobetxatzeko.

Orain goizetan lanera goiz sartzen zaretenok gustura hartuko duzue egun argiz sartzea, eguzki printzek beti laguntzen baitute ohetik jeikitzen… Baina arratsaldetan, tamalez, goizago ilunduko du.

Gaur ordutegi aldaketarekin irabazitako ordu horrekin zer egin duzue zuek?

Ordu bat irabazi egunari

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.