Ordiziako erasoaren aurrean, erantzunik emanen dugu?

Ordizia_21

Ordiziako tren geltokian izandako gertakarien aurrean, zerbait eginen dugu? Bai, RENFEk tuit baten bidez (seinale oso larrituta daudela) barkamena eskatu du, baina Ordiziako geltokian 100 euskaltzale agertzen bagara, txartelik erosi gabe pasatzen hasten bagara eta euskarari eusten badiogu, ikasgaia ikasiko dute bai RENFEk, bai guardek eta bai ertzainek ere.

Ordizia aldeko talde euskaltzaleek esan dezakete noiz eta nola egin, noiz egoten diren leihatilak itxita, etab.

Hain zakarrak direnean eta gu taldean egonik, errazagoa da “espaloitik ez jaistea”.

Ordizia aldean bada talde euskaltzalerik?

3 pentsamendu “Ordiziako erasoaren aurrean, erantzunik emanen dugu?”-ri buruz

  • Ondogoaz Edertobaten 2014-05-14 15:32

    Tolosako Renferen lehiatilara ere bisita egin daiteke, bide batez. Han ere, euskaraz zeropatatero.

    • Azpiegitura inperial guztiek gure hizkuntza zapaltzen dute… SNCF, RENFE, LA POSTE, CORREOS… Zer kasualitatea! Kolonoak lanean eta bertako beltzek (edo tximuek!) haien hizkuntza ikasi eta erabili behar, atxilo ez ditzaten. BDSM humiliazioa gustatzen zaigu, antza.
      Euskal Herria, esklabuen eta zerbitzarien herria.

  • Egoera oso tristea da. Testuinguru honetan gure eskubideak eskatzen jarraitu beharko dugu……

    Denok hemen kexatuko bagina zerbait lortzerik izango genuke:
    http://www.euskararentelefonoa.com/

    Orain 30 urte gauzak hobe egin izan balitu EAJ-k eta D eredua baino ez balu ezarriko (katailunian gertatzen den antzera) euskararen ezagutza handiagoa izango litzateke. Baina errazagoa da ezer ez egitea.

    Agian, Estatu independiente batean euskara ofiziala izango litzateke eta gure eskubideak “bermatuko” lirateke!