Ordenagailuak Euskal Herriko etxeetan

Ordenagailuak etxeanHego Euskal Herriko etxeak gero eta digitalizatuago daude Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioaren azken informeko datuen arabera. Ordenagailu kopurua gero eta handiagoa da, lau etxetatik hirutan ordenagailu bat baitago gutxienez eta hamarretik zazpitan, internetera konexioa. Eta zeurean?

Hona hemen Hego Euskal Herriko etxeen digitalizazioaren datuak:

  • %75,4etan ordenagailu bat dago gutxienez
  • Ordenagailurik ez dutenen %83k aitortu dute ez dutela ordenagailurik erosteko asmorik
  •  %35,5etan ordenagailu bat baino gehiago dago
  • %9tan hiru ordenagailu edo gehiago daude
  • %72,5etan Internetera konexioa dago
  • Internetera konektatzen diren %18k telefono mugikorraren bidez egiten dute eta % 4,6 agenda elektronikoaren bidez

Eta zeure etxean?

  • Ordenagailurik ba al duzu? Zergatik? Zenbat? Zertarako erabiltzen duzu/dituzu?
  • Internetik baduzu etxean? Eta telefonoan? Nola konektatzen zara normalean?
  • Ordenagailurik edota internetik gabe bizitzeko gai izango zinateke?

 

 

 

Zer duzu buruan “Ordenagailuak Euskal Herriko etxeetan”-ri buruz

  • Neuk etxean hiru ordenagailu daude: etxekoa, ia betidanik han izan dena eta orain gurasoek erabiltzen dutena. beste bat, anaiarena, kanpoan ikasten du eta; eta hirugarrena, neurea, lanerako eta neure gauzetarako erabiltzen dudana. Hasiera batean etxeko lauok ordenagailu bera erabiltzen genuen, baina anaia eta biok ikasten hasi ginenean, bakoitzak geurea erosi genuen lasaiago ibiltzeko, txandakatze formulak ez baitzuen funtzionatzen.
    Internetera ordenagailuare bidez konektazen naiz gehienetan. Mobilean wifia dut, baina hamaika aldiz erosoagoa da ordenagailutik aritzea, eskura baduzu.
    Ez dakit ordenagailurik eta internetik gabe bizitzeko gai izango nintzatekeen. Kosta egingo litzaidake, baina azkenean lortu egingo nuke. Dena den, desberdina da munduko ordenagailu eta sare guztiak desagertzea edo zeu izatea munduan ordenagailu eta internetik gabe bizi den pertsona gutxietakoa. Azken kasu hori da zailena…