Opus Dein eta EH Bildun

Opus Dein eta EH Bildun

Opus Dei Jose Maria Escriva de Balaguer apaiza katolikoak fundatu zuen 1928ko urriaren 2an. Azken onespena Pio XII.ak eman zien 1950ean. Joan Paulo II.ak 1982an prelatura pertsonala bihurtzean, apezpikuen autoritatetik kanpo geratu ziren Opus Deiko kideak. Eliza Katolikoan barnan horrelako egoera duen lehen, eta orain arte, erakunde bakarra da. 2002an, Josemaria Escriva santu izendatu zuen Joan Paulo II.ak.

Gurean nonbaiten izan badu eragina eta boterea Opus Deik Nafarroan izan da, baina Hego Euskal Herri osoan dago bere presentzia, eta batek daki zeintzuk diren beren interesak bortuz gaindi.

Opus Deik kritika ugari jasan ditu, sekta gisa jokatzea leporatzen baitzaio, ezkutuan eta kontrol handiarekin. Kideek ezin dute bere partaidetza publikoki ezagutarazi, nagusi baten baimena izan ezean, 1950eko konstituzioaren aginduz. Horrek espekulazio itzela ekarri du betidanik, ea nor den kidea eta nor ez: Munilla Opusekoa ote? Eta Rafa Larreina?

Opus Dein eta EH Bildun
Arg: El Diario

Pasa den legegintzaldian entzun nuen txutxumutxua, abortuaren inguruko legea bozkatu behar zenean Larreina ez zelako Madrilera azaldu. Hori jakitean pentsatu nuen elizkoia izango zela, jesuita, pasionista edo holako zerbait; baina ez, Larreina Opusekoa da. Opusekoa, eta Bildukoa. Eta ez naiz ni hori baieztatzera ausartu dena, noski, Publico egunkaria baizik. Opuseko 74 kide esanguratsuen izenak eman dituzte jakitera, tartean euskal herritarrak.

Rafa Larreina, Amaiurreko parlamentari ohia eta Eusko Alkartasunako kidea.

Juan Carlos Mujika. Arabako Eusko Alkartasunako zuzendaritzako kidea. Opus Deiren informazio arduraduna EAE-n.

Enrique Sendagorta. Plentziarra. Material militarra ekoizten duen SENER enpresaren sortzailea. 2014an espainiar monarkiak saritu egin zuen bere enpresari ibilbidearengatik. Saria ematen Opuseko beste kide bat zeukan parean, De Guindos Ekonomia Ministroa.

Jose Luis Olaizola. Gipuzkoar idazle eta gidoilaria. Abokatua izan zen, baina lan hori uztea erabaki eta literaturari ekin zion. 1983an La guerra del general Escobar eleberriari esker Planeta Saria irabazi zuen.

Enrique García Ruiz de Galarreta. Arabako Ingeniari Industrialen Eskolako gerentea.

Lau izen ekarri ditut; baina gerturatu eta hamalau ikusiko dituzue.

Opus Dein eta EH Bildun
Arg: Publico
Opus Dein eta EH Bildun

7 pentsamendu “Opus Dein eta EH Bildun”-ri buruz

  • Idatzi duzuna ikusita, badirudi Publico egunkariaren bidez jakin duzula Rafa Larreina Opusekoa dela eta albisteak ezustean harrapatu zaituela, baina Publico egunkaririk gabe, publiko izan da beti Rafa Larreina Opusekoa dela, besteak beste, berak inoiz ezkutatu ez duelako. Hau da, kontu jakina dela eta zela, zuretzat izan ezik, antza.

  • Zuhaitz Ordoki 2017-02-28 11:29

    Kontu jakinak makina bat daude herri honetan, baina horietako gutxi paperean islatzen direnak. Nik, adibidez, ez nekien ezertxo ere abortuaren legearen bozketara azaldu ez zela jakin arte; orduan jakin nuen erilijiosoa zela gizona, eta bai, aditu nuenaren araberakoa, Opusekoa. Beraz, jakin banekien testua idatzi aurretik. Baina inoiz ez nuen paperean ikusi baieztapen garbirik atzorarte. Gainera, Larreinaren jarrera bezain larria iruditzen zait EH Bildurena (berriz zerrendetan sartzeagatik).
    Agertzen diren Opuseko euskal herritarrengandik profil kontraesankorrena berea iruditzen zait, eta horregatik nabarmendu dut beste izenengandik (interesgarriak horiek ere, nik uste, baina agian horien berri ere bazeneukan, oso tipo informatua baitzara); nire inguruko batek baino gehiagok ez zekien Larreinarena, ez da eguneroko elkarrizketa gai bat Euskal Herriko jende guztiarentzat.
    Zuk agerikotzat eta jakintzat jotzen duzun informazio batek ez du zertan horrela izan behar denontzat; eta ez diozu zertan hitz egin jendeari superioritate tonu horrekin. Ez duzu tratu bera jasoko nire aldetik hemen idazten duzun hurrengoan.

  • Da nola ez jakitea, adibidez, Julian Ianzi EGikoa zela. Ignorantzia kontua? Norberak juzga dezala.

  • Amonamantangorri 2017-02-28 22:01

    Nik jakin nuen Rafa Larreina opusekoa zela, opusetik ateratako -ihes egindako- emakume baten elkarrizketa batetik, bapatean honako hauxe esan baitzuen: “Ez dakit nola moldatuko den Rafa Larreina, kontu korronterik gabe”.

    Izan ere, opuseko numerarioak, zelibeak izateaz gainera, erresidentzietan bizi omen dira eta ez omen dute diru propiorik. Bestelako gauzen artean.

    Ez zait iruditzen mundu guzti-guztiak dakien gauza denik…

  • Joseba Bideluze 2017-03-02 18:29

    Opus ez dut maite, baina horrek ez du erran nahi Rafa Larreina abertzalea eta gizon interesgarria ez denik.
    Herri honetan denetik behar dugu, eskuina eta ezkerra, zibilizatuak diren bitartean, eta denon artean independentzia erdietsi behar dugu.

  • Ba nik puta ideiaik e ez nakan…
    Eta hau irakurri arren ez zait kaskezurren sartzen nola izan leiken ezkertiar bat opusekoa…
    Hamaika irakurtzeko jaio gara