Oporretan eta aterperik gabe

MzAyNQ==

Baina askotan zerbait gaizki doala dirudienean, segundo batean 360 graduko itzulia eman eta espero ez duzun zerbaitek arazo guztia konpontzen du. Zortea bezala ezagunagoa dugun fenomenoa. Kasu honetan, kanpingean beste lagun batzuekin topo egitea izan zen gure zortea. Zarauzko beste koadrila bat zegoen bertan eta, kasualitatearen kasualitatez, kanping denda bat soberan zuten, kotxea kargatzeko garaian nahastea izanaren ondorio. Euren denda utzi ziguten egun haiek pasatzeko.

Baina oraindik ez dut okerrena kontatu. Azken egunean, maleteroa betetzera gindoazenean, zer eta gure kanping denda agertu zen gordeta genituen manta batzuen azpian. Beste zarauztarrei kanping-denda ezer esan gabe bueltatu genien, ez baikenuen nahi inork gure inozokeria herrian zabaltzerik. A ze komeriak!

Irudia | Landetan aterperik gabe | chelmsforblue | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “Oporretan eta aterperik gabe”-ri buruz